«Andre Mariaren Jasokundea (Tiziano)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
1511 inguruan [[Florentzia]] eta Erromako margogintzaren eraginak jaso zituela esan daiteke, batez ere [[Rafael]] eta [[Michelangelo]] artistenak.<ref>{{es}} PANOFSKY, E.: ''Tiziano: Problemas de iconografía''. Madrid, Akal, 2003, 39. orr.</ref> Aita Santuak [[Erroma|Erromara]] joateko gonbidapena egin arren Venezian geratzeko erabakia hartu zuen 1513an, eta bertatik haren bizitza guztian gehiegi mugitu ez zela esan daiteke. Ospe handia lortu zuen garai haietan, Veneziako pintorerik garrantzitsuena bilakatzen zelarik, 1533an [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.ak]] gorteko pintore izendatu zuen eta konde titulua eman ere; ideia honen bueltan esan daiteke Tiziano izan zela internazionalki mendebaldeko Europan ezaguna izan zen Veneziar artisten artean lehena bizi zen artean,<ref name=":1">{{es}} FALOMIR, M. (ed.): op. cit., 44. orr.</ref> mezenas, bezero zein harreman nazioartekoak mantendu baitzituen haren eragina zabala delarik honela 1530eko hamarkadatik aurrera. <ref name=":2">{{en}} BONDANELLA CONAWAY, J. (ed.) eta al.: op. cit., 4. orr.</ref> Haren ibilbidearen amaieran, errenazimenduko genio askorekin gertatzen den moduan eskema klasikoetatik askatu eta espresio zein pintzelkada bortitzagoetara eta pintura barrokoa aurreratzera joko du.Nahiz eta orokorrean haren garaiko pinturaren tradizioari nahiko lotuta dagoen artista izan, ezin daiteke ukatu haren ekarpen propioa egin eta ondorenera eragina izango zuela, era berean hark ere aurretiko eraginak jaso zituen bezala haren obra esponentzialki eboluzionatzen den heinean<ref name=":0">{{en}} BONDANELLA CONAWAY, J. (ed.) eta al.:op. cit., 4. orr.</ref> (Giorgione, Bellini, Italiako erdialdeko pintura, Michelangelo, Rafael...). <ref name=":0" />
 
== Obraren historia materiala: ==
Obra berez [[Santa Maria Gloriosa dei Frari]] elizako aldare nagusirako egina egon arren, bertan kontserbazio egoera kaskarra zela eta XIX. mendearen hasieran Veneziako [[Accademia Venezia|Accademiara]] lekualdatu zuten (han 1817 eta 1919 artean gorde zelarik), bertan trataera egokiagoa jaso zezan denboraldi batez; honela XX. mendearen hasieran berriro ere bertako elizara bueltatzen zen, espazioa hobekiago moldatuz obrari harrera egiteko.<ref>{{en}} ROSAND, D.: ''Painting in Sixteenth-Century Venice: Titian, Veronese, Tintoretto'', 2nd ed 1997, Cambridge UP , 38. orr</ref>
 
1516.urtean, Tizianori Veneziako errepublikaren pintore ofizial eta onenaren tituluak jaso zituelarik, etapa berri baten ateak ireki zitzaizkion; erretaula handien enkarguak jasotzera pasa izan zen hamarkada oso batez.<ref name=":3">TURINA MORAN, M.: op. cit., 38. orr. </ref> Enkargu horietako lehenetarikoa izan zen obra hau, Santa Maria Gloriosa dei Frari basilikako erretaula nagusia, alegia, elizaren ardura zuten frantziskotarren prioreak agindua.  
 
==== Gaia: ====
Gaiari dagokionez, Tizianorentzat gai mitologikoetatik at, gai erlijioso hau lantzeak eta gainera kokalekuak zein tamainak aukera berriak ematen dizkio artista moduan. Ama Birjinaren heriotza eta ondorengo Jasokundea irudikatzen da, hau da, [[Maria|Andre Maria]] “loak hartu” edo hil zenean ondoren haren arima zerurantz doan eszenan hain zuzen ere, hiru egun igarota haren semea bezala berpizten delarik zerura igotzeko. Gai honek gainera, bat egiten du markoaren legearekin edo honek ahalbidetzen dituen neurriekin, erretaula den heienean.<ref>{{en}} HUMFREY, P.: ''Tiziano.'' Londres, Phaidon Press Limited, 2007, 66. orr.</ref> Ama Birjinaren berpizkundearen gaia XIII. mende aldera baztertzen hasten delarik, Jasokundeak hartuko du honen presentzia. Gai hau ahozko tradizioan eta batez ere zenbait [[ebanjelio]] apokrifoetan oinarritzen da, hala nola, [[Pseudo San Juan Bataiatzailean]] edo [[Juan Tesalonikakoa]] artzapezpikuaren homilian. [[Patristika]] testuetan ere garatu zen gai hori.<ref>{{es}} SALVADOR GONZALEZ, J.M.: “La iconografía de ''La Asunción de la Virgen María'' en la pintura del Quattrocento italiano a la luz de sus fuentes patrísticas y teológicas” , ''Mirabilia'', 12, 2011, 191. orr.</ref> Hala ere, ebanjelio kanonikoetan ez da aipatzen hortaz eliza katolikoak hasiera batean ez du dogma moduan onartuko.
 
Bestetik, beste pertsonaia guztiak janzten dituzten oihalen trataera fina nabarmentzekoa da; kolore kontrasteen bitartezko argi ilunek nolabaiteko errealismo zein naturalismoa ematen diote obrari. Gainera, mugimendua adierazteko baliagarriak dira ere; esate baterako, Ama Birjinaren kasuan soineko gorriaren eta mantu urdinaren arteko kolore kontrasteak, argi-ilun efektuen tolesturak gehituz, erabateko mugimendua ematen dio oihalei.
 
==== Espresioa: ====
Espresioari dagokionez, zenbait forma ezberdinetan azaldu daiteke: Alde batetik, pertsonaien keinuak espresuki pentsatuak daude emozio ezberdinak azaleratu ahal izateko.<ref name=":3" /> Behealdetik hasita, apostoluen eskortzoak, goranzko begiradak eta diagonalen erabilerak, izaera dramatikoa erakusten du; [[Andre Mariaren Jasokundea]]ren aurrean, apostoluen harridura, alegia. Apostoluen harira, aipatzekoa da ere, hauen harridura goraipatze nahi horretan eta betiere kontuan izanda erretaularen kokapena, tamaina naturalean pintatuak egon beharrean, Tizianok handiagoak egin zituela (Michelangeloren [[Kapera Sixtinoa|Sixtoar Kaperako]] hainbat figurekin konparatuak ere izan direnak) honela figurak monumentaltasunez tratatzen ditu.<ref name=":7">HUMFREY, P.: op. cit., 66. orr. </ref>
 
Hala ere, Tizianok aurrekoek baino errealismo eta sinesgarritasun gehiago lortu zuen bere obran, ostera, Rafaelen ''[[Transfigurazioa|Transfigurazioan]]'' eragin zuzena izan zuena; izan ere, Rafaelek bi munduak bereizten ditu era berean, baina kasu honetan, pertsonaien keinuak klasizismoaren mugetan daude, manierismorantz jotzen dutelarik jada era berean aurrerago azalduko dugun bezala. Aldiz, Tizianoren obran, keinuak klasizismo betekoak dira nahiz eta barrokoa aurreratzen joan.<ref name=":5" />
 
== Balorazioak: ==
Laburbilduz, esan daiteke obra hau garaiko ezaugarri artistikoei egokitzen dela, bereziki, Tizianoren bigarren etapara; izan ere, argia eta kolorearen arteko tentsioa  koloreak irabazten du, itzal grisik ia ez dagoelarik. Harmonia kromatikoa zati lurtarrean gorri-urdin arteko kontrasteak kontrolatuta agertzen da, eta bertatik sortzen da Ama Birjina inguratzen duen urrezko haloa. Tizianoren berrikuntza edo aportazio nagusia obra honetan figuren trataera monumentala, espresio eta dramatismoaren areagotzea eta batez ere argi eta ilun arteko tentsio piktorikoak askatzea izan zen (atmosfera mistiko baten sentsazioa sortzen duelarik)<ref name=":1" /> beti ere kutsu tragiko eta arranditsua emanez; garaian honelako tradiziorik ez zegoelako eta beti ere ondoren emango den pintura barrokoan eragingo duelarik.