«Andre Mariaren Jasokundea (Tiziano)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:Tizian 041.jpg|thumb|''Igokundea''-Tiziano Vecellio.|alt=]]
Igokundea, Tiziano (1488-1576) errenazimentuko artista veneziarraren taula gaineko olio pintura bat da, Veneziako Santa Maria Gloriosa dei Frari basilikako erretaula moduan sortua eta 1518.urtean guztiz amaitua eta bertan kokatua izan zena.
 
[[Tiziano]] Vecellio, [[Venezia|Veneziako]] [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] arte testuinguruko pintorerik garrantzitsuenetarikoa izan zen: Familia aberats batean jaio zen, bere gurasoek goi mailako lanpostua zuten, baina bere arbasoetatik bat bera ere ez zen artista izan. <ref>BONDANELLA CONAWAY, J. (ed.) eta al.: ''The life of Titian by Carlo Ridolfi.'' USA, The Pennsylvania State University Press, 1996, 2. orr.</ref> Datu hau garrantzitsua da; izan ere, errenazimenduko artista gehienak, bere arbaso artisten ondorengotzarekin jarraitzeko dedikatu ziren artera.<ref>TURINA MORAN, M.: ''Tiziano.'' Madrid, historia 16 - el arte y sus creadores 9, 1993. 6. orr.</ref> [[Pizkundea|Errenazimendua]], XV. eta XVI. mendeetan zehar garatzen delarik, [[Veneziar eskola|Veneziar zonaldean eskola]] berezi bat sortuko da haren berezko ezaugarriekin, zeinak Tizianoren obretan islatuta agertuko zaizkigun, garaiko gizarte eta arte munduaren ezaugarri orokorrak bezala.
 
Tizianoren alde artistikoari dagokionez, adituek etapa ezberdinetan banatzen dute haren ibilbidea. [[Giovanni Bellini|Belliniren]] lantegian ikasia eta ibilia, bertan [[Giorgione]] margolariarekin ere harremanetan egon zen, haren eragin handia jasoaz; hainbeste non Tizianoren lehen lanak kontsideratzen direnak, askok Giorgionerenak direla dioten.<ref>GARÍN, F.: ''Tiziano''. Madrid, Aldeasa, 1995, 4. orr.</ref>
 
1511 inguruan [[Florentzia]] eta Erromako margogintzaren eraginak jaso zituela esan daiteke, batez ere [[Rafael]] eta [[Michelangelo]] artistenak.<ref>PANOFSKY, E.: ''Tiziano: Problemas de iconografía''. Madrid, Akal, 2003, 39. orr.</ref> Aita Santuak [[Erroma|Erromara]] joateko gonbidapena egin arren Venezian geratzeko erabakia hartu zuen 1513an, eta bertatik haren bizitza guztian gehiegi mugitu ez zela esan daiteke. Ospe handia lortu zuen garai haietan, Veneziako pintorerik garrantzitsuena bilakatzen zelarik, 1533an [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.ak]] gorteko pintore izendatu zuen eta konde titulua eman ere; ideia honen bueltan esan daiteke Tiziano izan zela internazionalki mendebaldeko Europan ezaguna izan zen Veneziar artisten artean lehena bizi zen artean,<ref name=":1">FALOMIR, M. (ed.): op. cit., 44. orr.</ref> mezenas, bezero zein harreman nazioartekoak mantendu baitzituen haren eragina zabala delarik honela 1530eko hamarkadatik aurrera. <ref name=":2">BONDANELLA CONAWAY, J. (ed.) eta al.: op. cit., 4. orr.</ref>Haren ibilbidearen amaieran, errenazimenduko genio askorekin gertatzen den moduan eskema klasikoetatik askatu eta espresio zein pintzelkada bortitzagoetara eta pintura barrokoa aurreratzera joko du.Nahiz eta orokorrean haren garaiko pinturaren tradizioari nahiko lotuta dagoen artista izan, ezin daiteke ukatu haren ekarpen propioa egin eta ondorenera eragina izango zuela, era berean hark ere aurretiko eraginak jaso zituen bezala haren obra esponentzialki eboluzionatzen den heinean<ref name=":0">BONDANELLA CONAWAY, J. (ed.) eta al.:op. cit., 4. orr.</ref> (Giorgione, Bellini, Italia zentraleko pintura, Michelangelo, Rafael …). <ref name=":0" />
 
Eszena honetan, [[apostoluak]], Ama Birjina aingeruek laguntzen dutelarik eta Jainkoa dira pertsonaia nagusiak, eta hauen bitartez eta eszenaren garrantziaz baliaturik artistak espresioa eta dramatismoa lantzeko aukera jasotzen du. Honekin, Tiziano, haren sorkuntzako lehen urteetara bueltatzen da, Giorgioneren estilorantz gehiago zuzendu baino lehenagokoetara.<ref>FREEDBERG, S.J.: op.cit., 151. orr</ref> Ama Birjina tradizio ohikoena jarraituz gorantz begira eta otoitzean agertzen da eta ideia hau Jainkoaren eta Elizaren garaipenarekin lotu daiteke, bai eta Maria lurrarekiko azken hauen bitartekaria denarekin ere bai, bera baita Kristo haragitzen lagundu zuena  gizateriarentzat salbazioa ekarriz.<ref>GRABAR, A.: ''Las vías de la creación en la iconografía cristiana.'' Madrid, Alianza, 1985, 79. orr.</ref>
 
 
==== Konposizioa: ====
22Konposizioari dagokionez, obra konplexua da oso. Tizianok ''disegnoa'' deritzona era sakon batean pentsatu zuela esan daiteke, izan ere forma geometrikoz, simetriaz eta proportzioz osaturik dago, errenazimentuko ezaugarri ohikoa den legez: Zatien arteko oreka eta harmonia zen edertasuna, hortaz, obra matematikoki geroz eta konplexuagoa edo garatuagoa egon, (beti ere modu argi batean) orduan eta ederragoa suertatuko zenaren ideiari jarraiki dabil artista. <ref name=":4">TRIADÓ TUR, J.R. et al.: op. cit., 173. orr.</ref>Honela, jakintza guztietako arloak batzean, artea bera jarduera intelektual bilakatzen da, estatusa igoz.
 
Aurrekarien artean, Bellini aipatu behar dugu, nola ez, Tizianoren maisua izan zena: ''[[Ama Birjinaren koroazioa|Ama Birjinaren koroazioa/loria]]'' delakoan,<ref>Obra hau berez Muranoko Santa Maria degli Angelirako zegoen egina, egun  Veneziako Akademian gordetzen delarik. Bariazio ikonografiko bat dago, izan ere, behealden igokundea begiztatzen dutenak ohiko aposotoluak izan ordez, ebanjelistak, artzapezpikuak … lirateke. Hala ere goranzkako konposizioak antzekoa izaten jarraitzen du.</ref> zenbait pertsonai behealdean eta Ama Birjina goian daude margo honetan eta triangelu bat osatzen dute Tizianoren obra honetan ikusi dugun bezala. Aipatzeko da ere, [[Andrea Mantegna|Mantegnaren]] ''[[Ama Birjinaren Igokundea]]'' obran ere oinarritu izan zela;<ref>XV. mende erdialdeko obra, freskoan egina Paduako ermitauen elizarako.</ref> apostoluen begirada eta keinuak esate baterako, eragin zuzena  izan zutela ikus baitaiteke.<ref name=":5" /> Garaiko zenbait iturrik bertan Michelangeloren indarraren eta monumentaltasunaren eta Rafaelen graziaren eraginak ere ikusten dituzte edo gutxienez honekin alderatu<ref name=":2" />
[[Fitxategi:Transfiguration Raphael.jpg|thumb|''Transfigurazioa''-Rafael Sanzio.]]
 
Hala ere, Tizianok aurrekoek baino errealismo eta sinesgarritasun gehiago lortu zuen bere obran, ostera, Rafaelen ''[[Transfigurazioa|Transfigurazioan]]'' eragin zuzena izan zuena; izan ere, Rafaelek bi munduak bereizten ditu era berean, baina kasu honetan, pertsonaien keinuak klasizismoaren mugetan daude, manierismorantz jotzen dutelarik jada era berean aurrerago azalduko dugun bezala. Aldiz, Tizianoren obran, keinuak klasizismo betekoak dira nahiz eta barrokoa aurreratzen joan.<ref name=":5" />
Nahiz eta aurrean dugun hau ez den Tizianoren obrarik famatuena, historian zehar, hainbat arte historialariek Tizianoren maisulanik onenetzat hartu izan dute; esate baterako, 1822an jada [[Antonio Canova|Canovak]] munduko obrarik onena bezala sailkatu zuen. Honen deskribapen hori  indartuz, [[Oscar Wilde|Oscar Wildek]] ere azpimarratu zuen, Italiako pinturarik onena zela.<ref>MERLIN, H.: “Letter to Lady Wilde, 24 June 1875” in ''Oscar Wilde: A Life in Letters.''  London and New York, Fourth Estate, 2010. (unpaginated)  </ref> [[S.J. Freedbergek]] margoa honela definitzen du: “Momentura arte lortutako gaitasun artistikoei dagokienez Tizianorentzat lehen erronka suposatu zuena da, hasierako garaietako pasio eta indarraren ordainetan,<ref name=":6" /> Rafaelek ''Transfigurazioa''n klasikotasunetik at manierismoko formetara jotzen duen modu berdinean, Tizianok obra honekin barrokoa aurreratzeko aukera izango du, nahiz eta neurritasunez jokatu oraindik”.
 
{{Esaera2|“Momentura arte lortutako gaitasun artistikoei dagokienez Tizianorentzat lehen erronka suposatu zuena da, hasierako garaietako pasio eta indarraren ordainetan,Rafaelek Transfigurazioan klasikotasunetik at manierismoko formetara jotzen duen modu berdinean, Tizianok obra honekin barrokoa aurreratzeko aukera izango du, nahiz eta neurritasunez jokatu oraindik”.|S. J. FREEDBERG.Freedberg|"the first challenge that was adequate to the whole range of artistic resource Titian had by now acquired", and a return to the "passion and force of statement" of Titian's earliest period, "before his partial subjugation to Giorgione".Compared to Raphael's Transfiguration, which "points a way that leads beyond the sphere of classical style, towards the still greater intellectual abstraction and complexity of Mannerism", Titian "points to the possibility of baroque; but it is Titian's option to realize it, and he does not."}}
 
[[Lodovico Dolce]], garaiko iturri moduan erabili dezakegu eta [[Giorgio Vasari|Vasari]] moduko iturriek Michelangelo eta Rafaelen pinturaren munduko gidaritzaz eztabaidatzen zuten bitartean lehen honek Tizianori haren lekua erreserbatu ziola esan dezakegu. Haren testuetan irakurri daiteke nola obra estreinatzerakoan publikoa ez zegoela ohituta halako dramatismo eta espresio moduetara, hala ere, aurreiritzi hauek denbora pasata positiboagoak bihurtu zirela dio.<ref>KAMINSKI, M.: ''Tiziano Vecellio, known as Titian (Masters of Italian art).'' Köln, Könemann, 1998, 30. orr.</ref> Gainera, Tizianok Veneziako erretaulen tradizioarekin hausten du, formatu berri hau aurkezterakoan eta espresibitatea eta mugimendu dinamikoa lantzerakoan.<ref>KAMINSKI, M.: op. cit., 30. orr. </ref> Dolcek gainera obra honen deskripzio labur baina osotua ematen du, Rafaelen eta Michelangeloren eragina bertan ikusten dituelarik, honela garaiko testuinguru artistikoko figurarik garrantzitsuenak batzen ditu koadroaren azalpenean: “Irudi honetan batzen dira Michelangeloren monumentaltasuna eta terribilitá, Rafaelen grazia eta erakargarritasuna eta naturaren margogintza bera”
== Iturriak/Bibliografia: ==
<references />
<references group="oh" />