The Washington Post: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
21. lerroa:
 
[[1877]] urtean sortu zen Stilson Hutchinsen eskutik eta hiru urte geroago Washington D.Cko eguneroko lehen egunkari bilakatu zen. Hedabidearen unerik ospetsuena [[1970]]<nowiki/>ko hamarkadan iritsi zen, [[Bob Woodward]] eta [[Carl Bernstein|Carl Bernsteinen]] [[Watergate]] eskandaluaren gaineko erreportaje eta ikerketen ondorioz, [[Richard Nixon]], garaiko presidente zenaren dimisioa ekarri zuenak.
 
 
 
Egunkari honek eskualdeko egunkari bezala definitzen du bere burua, izan ere, [[The New York Times|New York Times]] eta [[The Wall Street Journal|Wall Street Journal]] egunkariek bezala eduki nazionalak ere argitaratzen ditu. Irakurleen gehiengoa Columbia distritutik dator.
33 ⟶ 31 lerroa:
== Historia ==
''The Washington Post'' egunkaria 1877 urtean sortu zuen [[Stilson Hutchin]]-ek eta hiru urte geroago Washington D.C.ko eguneroko lehen egunkaria bilakatu zen. [[1905]]<nowiki/>ean, [[Washington McLean]] eta bere seme [[John Roll McLean]]<nowiki/>ek, ''[[The Cincinnati Enquire]]''ren jabeek, egunkariaren jabegoa lortu zuten. Egunkariak porrot egin zuen eta [[1933]]<nowiki/>ean Eugene Meyerrek, [[Erreserba Federalaren Sistema|Erreserba Federal]]<nowiki/>eko gobernadoreen batzordeko kideak erosi zuen, egunkariaren ospea berregitaratuz, [[1959]] urtera arte ''Post''-eko zuzendaria bilakatuz. [[1946]]<nowiki/>ean egunkaria [[Philip L. Graham]]<nowiki/>en eskuetan geratu zen, ordura arte egunkariaren editorea zena.
 
 
 
Graham-ek [[1963]] urtean bere buruaz beste egin zuen eta [[Washington Post Company]]-ren kontrola [[Katharine Graham]]-en esku geratu zen. [[1969]]-[[1979]] bitartean egunkariaren editore izan zen eta [[1993]]<nowiki/>tik [[2001]]<nowiki/>ean komite exekutiboaren zuzendaria ere izan zen hil zen arte. [[Donald Graham]] izan zen Washington Post-eko editorea [[1979]]<nowiki/>tik [[2000]]<nowiki/>ra, [[Boisfeuillet Jones Jr]]. editore eta zuzendari karguak hartu zituen arte. [[2013]]<nowiki/>ko abuztuaren 5an [[Jeff Bezos]]-en hedabidearen erosketaren berri eman zuen egunkariak, 250 milioi dolarren truke. Erosketa honekin, Graham familiaren ibilbidea amaitu zen egunkarian. Bezosek Fred Ryan (Politico hedabidearen sortzailea eta CEOa) izendatu zuen The Washington Post-en CEO eta editore berri bezala, hedabideari ikuspegi digitalagoa emateko asmoarekin. 2014an egunkariaren egoitza lekualdatu zen 1150 15th Street -era.