Tiziano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa:
 
== Bizitza eta obra: ==
Tiziano Vecellio, [[Veneziako Errepublika|Veneziako]] [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] arte testuinguruko pintorerik garrantzitsuenetarikoa izan zen; familia aberats batean jaio zen, bere gurasoek goi mailako lanpostua zuten, baina bere arbasoetatik bat bera ere ez zen artista izan. Datu hau garrantzitsua da; izan ere, [[Pizkundea|errenazimenduko]] artista gehienak, bere arbaso artisten ondorengotzarekin jarraitzeko dedikatu ziren artera.<ref>TURINA MORAN, M.: ''Tiziano.'' Madrid, historia 16 - el arte y sus creadores 9, 1993. 6. orr. </ref> Estilistikoki etapa ezberdinak izan zituen, eboluzio sakona pairatzen duelarik bere arteak. Orohar garaiko tradizooantradizioan oso oinarrituta sortzen zuen artista izan arren haren berrikuntza eta esperimentazioak ere bideratu zituen, batez ere pintura barrokoa aurreratuz. Tiziano 1576ko abuztuak 27an hil zen, XVI. mendean Venezia garaira arte emandako peste epidemia handienak jotzen zuelarik.<ref>FALOMIR, M. (ed.): ''Tiziano : 10 de junio-7 de septiembre 2003, museo nacional del prado.'' Madrid, Museo Nacional del Prado, 2003, 31. orr.</ref> [[Pizkundea|Errenazimendua]], XV. eta XVI. mendeetan zehar garatutako arte estiloa izanda, [[Florentzia|Florentzian]] sortuko da eta Europan zehar garaian emango diren merkataritza zein politika harremanei esker zabalduko da ondoren.<ref>CENDOYA ECHANIZ, I.: ''Errenazimentua Europan''. Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea, 2004. 9. orr.</ref> Ikusten dugunez, garaiko giro intelektualistak ere eragingo du honetan eta batez ere artistaren funtzioaren oinarrian: Artista ez da artisau soila izango, lan intelektuala ere bada berea (''disegnoa'' edo obraren kontzeptua marraztu eta pentsatzearena), honela garaiko intelektualen zirkuluetan sartuko da, akademiak sortuko dituzte, bertan ikasi eta estilo bat jarraitzeko eta gremioen sistematik aterako dira. Veneziar zonaldean ordea eskola berezi bat sortuko da, berezko ezaugarriekin zeinak Tizianoren obretan islatuta agertuko zaizkigun, garaiko gizarte eta arte munduaren ezaugarri orokorrak bezala.
 
=== Lehen urteak ===
14. lerroa:
 
[[Fitxategi:TITIAN - Venus Anadyomene (National Galleries of Scotland, c. 1520. Oil on canvas, 75.8 x 57.6 cm).jpg|thumb|left|<small>''Venus Anadiomena'', [[1525]], [[Eskoziako Galeria Nazionala]], [[Edinburgo]].</small>]]
Tizianoren alde artistikoari dagokionez, esan beharra dago Belliniren lantegian ikasia eta ibilia, bertan Giorgione margolariarekin ere harremanetan egon zela, haren eragin handia jasoaz; hainbeste non Tizianoren lehen lanak kontsideratzen direnak, askok Giorgionerenak direla dioten.<ref>GARÍN, F.: ''Tiziano''. Madrid, Aldeasa, 1995, 4. orr.</ref> 1511 inguruan Florentzia eta [[Erroma|Erromako]] margogintzaren eraginak jaso zituela esan daiteke, batez ere Rafael eta Michelangelo artistenak. Aita Santuak Erromara joateko gonbidapena egin arren Venezian geratzeko erabakia hartu zuen 1513an, eta bertatik haren bizitza guztian gehiegi mugitu ez zela esan daiteke. Ospe handia lortu zuen garai haietan, Veneziako pintorerik garrantzitsuena bilakatzen zelarik, 1533an [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.ak]] gorteko pintore izendatu zuen eta konde titulua eman ere. Ideia honen bueltan esan daiteke Tiziano izan zela internazionalki mendebaldeko Europan ezaguna izan zen Veneziar artisten artean lehena bizi zen artean,<ref>FALOMIR, M. (ed.): op.cit.,17. orr.</ref> mezenas, bezero zein harreman nazioartekoak mantendu baitzituen haren eragina zabala delarik honela 1530eko hamarkadatik aurrera.<ref>BONDANELLA CONAWAY, J. (ed.) eta al.:''The life of Titian by Carlo Ridolfi.'' USA, The Pennsylvania State University Press, 1996, 1. orr.</ref>
 
Bestalde, oraingoan Tiziano beraren testuinguru artistikoa azalduko dugu; izan ere, hasieran aipatu dugun bezala, luzez bizi izan zen, karrera artistiko luze bat izatea ahalbidetu izan zuena, hortaz, adituek, bere ibilbidea etapetan sailkatzen dute:
 
Hasierako faseetan, haren irakasle izan zirenekiko, jada esan bezala, ([[Giorgione]] eta [[Giovanni Bellini|Bellini]] batez ere) lotura handia erakusten du, hainbesteraino non haren koadro batzuen autoretza Giorgionerena ere izan daitekeela dioten aditu askok. Ondoren 1507 aldean, esan daiteke Tizianok jada haren estilo propioa garatuta zeukala. <ref>FREEDBERG, S.J.: ''Pintura en Italia 1500-1600.'' Madrid, Cátedra, 1998. 130. orr.</ref> Maisu honetatik jaso zituen forma klasikoen mekanizazioa eta disziplina klasikoaren ideala, eta Bellinirengandik era berean errealitate fisiko eta bisualaren deskripzio ahalmena. Gainera, kontraste giorgioneskoa deritzona aplikatuko du bere obretan; gorri eta berdearen arteko kontrasteak, alegia.<ref>PANOFSKY, E.: ''Tiziano: Problemas de iconografía''. Madrid, Akal, 2003, 39. orr.</ref> Errenazimenduko ezaugarri dela antzinate klasikoaren berreskurapen hori, kasu honetan, Tizianok modu anekdotikoan aplikatuko du, funtsezko elementua ez delarik; hala ere, eskulturaren bukaerak irudikatuko ditu gorputz biluzietan adibidez.<ref>WILDE, J.: ''La pintura veneciana de Bellini a Ticiano.'' Madrid, Nerea, 1988. 180. orr.</ref> Ondoren, pasio, askatasun eta autobaieztapen handiagoko fase bat datorkio Tizianori eta Ama Birjinaren Igokundea garai honetako izanda, argi adierazten ditu ideia hauek, ostera sakonduko dugun bezala. Garai honi, erretaula handian garaia ere deitu izan zaio, Tizianori erretaulak enkargatzen baitzizkioten.
 
=== Bigarren aldia: ===
Tizianoren pinturaren hasierako estiloa haren bilakaeraren ondorioz eta egin zizkioten aginduen ondorioz aldatu zen. 1530etik 1540ra doan fasea lasaiago eta inpasibleago agertzen zaigu. Erretratu ugari margotzen ditu garai honetan eta koadro narratiboenek espresiora baino inpresiora jotzen dute gehiago, badirudi hasierako fasera bueltatzen dela berriro ere eraginei dagokienez. Adibide argia, ''[[Urbinoko Venusa]]'' litzatekeelarik (gorri-berdeen arteko kontrastea berriro ere).<ref>PANOFSKY, E.: op. cit., 40. - 41. orr.</ref>
 
[[1545]] eta [[1546]] bitartean, [[Erroma]]n egon zen. Hango giroak bultzaturik, ''[[Paulo III.a eta ilobak]]'' (1546, [[Museo nazionale di Capodimonte]], [[Napoli]]) egin zuen, manieristen erara, non kolore iradokitzaileak erabiliz ezin hobeki adierazi zuen pertsonaien izaera kontrajarria. Zorroztasun psikologikorako gaitasun bera azaldu zuen, baita ere, [[Karlos Habsburgokoa]]rentzat egin zituen erretratuetan, batez ere [[Prado Museoa]]n dagoen ''[[Karlos V.a Mühlbergen]]'' olioan<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/18.htm |izenburua= Carlos V a caballo en Mühlberg |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-08}}</ref>, heroi mitiko bat ematen baitu. Koadro hori pintatzeko [[Augsburgo]]ra joan zen, eta beste zenbait margolan egin zuen enperadorearen familiarentzat.
 
=== Azken aldia ===
[[1551]]tik1551tik aurrera, 60 urte baino gehiago zituela, Venezian jarri zen bizitzen, Europako gorte nagusiek eskatutako lanak eginez. [[1554]]-[[1562]] bitartean, [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.a]] Espainiako erregearentzat lan egin zuen: ''Danae urrezko euripean'' (1560-1565, [[Pradoko Museoa|Prado]], Madril)<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= https://www.museodelprado.es/enciclopedia/enciclopedia-on-line/voz/danae-recibiendo-la-lluvia-de-oro-tiziano/ |izenburua= Dánae recibiendo la lluvia de oro |bilduma= Galería online| argitaletxea= museodelprado.es |sartze-data = 2015-10-08}}</ref>, ''Europaren bahiketa'' (1559-1562, Isabella Stewart Gardner museoa, [[Boston]])<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/12611.htm |izenburua= Rapto de Europa |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-08}}</ref>.
 
[[Fitxategi:St margaret museo del prado madrid.jpg|thumb|<small>''Santa Margarita'', [[1565]] aldean, [[Prado]], [[Madril]].</small>]]
1540. urtetik aurrera, bere artelanak konposizio kaotikoak izango dituzte, lanaren protagonismo osoa pertsonaien tentsioa eta dramatismoa izango delarik. Koloreak garrantzia galdu eta eskulturak zorrozki imitatuko ditu. Ezaugarri hauek kontuan harturik, ikerle askok haren krisia hasi zela esaten dute;  aurreneko lan distiratsuetatik bukaeran sentimendu erlijiosoak barnerakoiagoak adierazten ditu; hala ere, gai erlijiosoak bere azken urteetan landuko ditu, hasieran, gai mitologikoek izango baitute lehentasuna.<ref>WILDE, J.: op. cit., 199. orr.</ref>
 
Azken etaparekin margogintza barrokoa aurreratu zuela esaten da eta honen eragina handia izan zela [[Peter Paul Rubens|Rubens]] pintoreak berak askotan kopiatu edo eredutzat hartu zituelarik haren lanak eta [[XIX. mendea|XIX. mendean]] oraindik ere nabaritu daiteke Tizianoren eragina .<ref>WILDE, J.: op. cit., 211. orr.</ref>
 
== Teknika: ==