Ireki menu nagusia

Aldaketak

825 bytes added ,  Duela 5 hilabete
 
[[Fitxategi:TITIAN - Venus Anadyomene (National Galleries of Scotland, c. 1520. Oil on canvas, 75.8 x 57.6 cm).jpg|thumb|left|<small>''Venus Anadiomena'', [[1525]], [[Eskoziako Galeria Nazionala]], [[Edinburgo]].</small>]]
Tizianoren alde artistikoari dagokionez, esan beharra dago Belliniren lantegian ikasia eta ibilia, bertan Giorgione margolariarekin ere harremanetan egon zela, haren eragin handia jasoaz; hainbeste non Tizianoren lehen lanak kontsideratzen direnak, askok Giorgionerenak direla dioten.<ref>GARÍN, F.: ''Tiziano''. Madrid, Aldeasa, 1995, 4. orr.</ref> 1511 inguruan Florentzia eta Erromako margogintzaren eraginak jaso zituela esan daiteke, batez ere Rafael eta Michelangelo artistenak. Aita Santuak Erromara joateko gonbidapena egin arren Venezian geratzeko erabakia hartu zuen 1513an, eta bertatik haren bizitza guztian gehiegi mugitu ez zela esan daiteke. Ospe handia lortu zuen garai haietan, Veneziako pintorerik garrantzitsuena bilakatzen zelarik, 1533an Karlos V.ak gorteko pintore izendatu zuen eta konde titulua eman ere. Ideia honen bueltan esan daiteke Tiziano izan zela internazionalki mendebaldeko Europan ezaguna izan zen Veneziar artisten artean lehena bizi zen artean,<ref>FALOMIR, M. (ed.): op.cit.,17. orr.</ref> mezenas, bezero zein harreman nazioartekoak mantendu baitzituen haren eragina zabala delarik honela 1530eko hamarkadatik aurrera.<ref>BONDANELLA CONAWAY, J. (ed.) eta al.:''The life of Titian by Carlo Ridolfi.'' USA, The Pennsylvania State University Press, 1996, 1. orr.</ref>
 
Bestalde, oraingoan Tiziano beraren testuinguru artistikoa azalduko dugu; izan ere, hasieran aipatu dugun bezala, luzez bizi izan zen, karrera artistiko luze bat izatea ahalbidetu izan zuena, hortaz, adituek, bere ibilbidea etapetan sailkatzen dute:
 
Hasierako faseetan, haren irakasle izan zirenekiko, jada esan bezala, (Giorgione eta Bellini batez ere) lotura handia erakusten du, hainbesteraino non haren koadro batzuen autoretza Giorgionerena ere izan daitekeela dioten aditu askok. Ondoren 1507 aldean, esan daiteke Tizianok jada haren estilo propioa garatuta zeukala. <ref>FREEDBERG, S.J.: ''Pintura en Italia 1500-1600.'' Madrid, Cátedra, 1998. 130. orr.</ref> Maisu honetatik jaso zituen forma klasikoen mekanizazioa eta disziplina klasikoaren ideala, eta Bellinirengandik era berean errealitate fisiko eta bisualaren deskripzio ahalmena. Gainera, kontraste giorgioneskoa deritzona aplikatuko du bere obretan; gorri eta berdearen arteko kontrasteak, alegia.<ref>PANOFSKY, E.: ''Tiziano: Problemas de iconografía''. Madrid, Akal, 2003, 39. orr.</ref> Errenazimenduko ezaugarri dela antzinate klasikoaren berreskurapen hori, kasu honetan, Tizianok modu anekdotikoan aplikatuko du, funtsezko elementua ez delarik; hala ere, eskulturaren bukaerak irudikatuko ditu gorputz biluzietan adibidez.<ref>WILDE, J.: ''La pintura veneciana de Bellini a Ticiano.'' Madrid, Nerea, 1988. 180. orr.</ref> Ondoren, pasio, askatasun eta autobaieztapen handiagoko fase bat datorkio Tizianori eta Ama Birjinaren Igokundea garai honetako izanda, argi adierazten ditu ideia hauek, ostera sakonduko dugun bezala. Garai honi, erretaula handian garaia ere deitu izan zaio, Tizianori erretaulak enkargatzen baitzizkioten.
 
=== Bigarren aldia: ===
Tizianoren pinturaren hasierako estiloa haren bilakaeraren ondorioz eta egin zizkioten aginduen ondorioz aldatu zen. 1530etik 1540ra doan fasea lasaiago eta inpasibleago agertzen zaigu. Erretratu ugari margotzen ditu garai honetan eta koadro narratiboenek espresiora baino inpresiora jotzen dute gehiago, badirudi hasierako fasera bueltatzen dela berriro ere eraginei dagokienez. Adibide argia, Urbinoko Venusa litzatekeelarik (gorri-berdeen arteko kontrastea berriro ere).<ref>PANOFSKY, E.: op. cit., 40. - 41. orr.</ref>
 
[[1545]] eta [[1546]] bitartean, [[Erroma]]n egon zen. Hango giroak bultzaturik, ''Paulo III.a eta ilobak'' (1546, Museo nazionale di Capodimonte, [[Napoli]]) egin zuen, manieristen erara, non kolore iradokitzaileak erabiliz ezin hobeki adierazi zuen pertsonaien izaera kontrajarria. Zorroztasun psikologikorako gaitasun bera azaldu zuen, baita ere, [[Karlos Habsburgokoa]]rentzat egin zituen erretratuetan, batez ere [[Prado Museoa]]n dagoen ''[[Karlos V.a Mühlbergen]]'' olioan<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/18.htm |izenburua= Carlos V a caballo en Mühlberg |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-08}}</ref>, heroi mitiko bat ematen baitu. Koadro hori pintatzeko [[Augsburgo]]ra joan zen, eta beste zenbait margolan egin zuen enperadorearen familiarentzat.
 
[[Fitxategi:St margaret museo del prado madrid.jpg|thumb|<small>''Santa Margarita'', [[1565]] aldean, [[Prado]], [[Madril]].</small>]]
1540. urtetik aurrera, bere artelanak konposizio kaotikoak izango dituzte, lanaren protagonismo osoa pertsonaien tentsioa eta dramatismoa izango delarik. Koloreak garrantzia galdu eta eskulturak zorrozki imitatuko ditu. Ezaugarri hauek kontuan harturik, ikerle askok haren krisia hasi zela esaten dute;  aurreneko lan distiratsuetatik bukaeran sentimendu erlijiosoak barnerakoiagoak adierazten ditu; hala ere, gai erlijiosoak bere azken urteetan landuko ditu, hasieran, gai mitologikoek izango baitute lehentasuna.<ref>WILDE, J.: op. cit., 199. orr.</ref>
 
Azken etaparekin margogintza barrokoa aurreratu zuela esaten da eta honen eragina handia izan zela Rubens pintoreak berak askotan kopiatu edo eredutzat hartu zituelarik haren lanak eta XIX. mendean oraindik ere nabaritu daiteke Tizianoren eragina .<ref>WILDE, J.: op. cit., 211. orr.</ref>
 
== Teknika: ==
Tizianoren teknika konplexua da era orokor batean definitzen eta historian zehar adituek askotan aztertu izan dute, batez ere Veneziar pintoreek pigmentuekin eta hauen argi efektuekin asko jolasten baitute: Lehenik eta behin, oihalak askotan elkartu egiten zituen pasta zuri eta dentsoaz, batez ere formatu handiko obretan egingo duena. Ondoren eskema sortzerako orduan oso era sotil eta arinean markatzen omen zituen neurriak edo lerroak ikatzezko ziri/arkatz batez, eta honen gainetik gehienetan olioz margotuta obra aurrera zihoan heinean gehitzen zizkioten edo aldatzen zituen nahi zituen aspektuak.<ref>FALOMIR, M. (ed.): op.cit., 105. orr.</ref> Askotan oihalak errepresentatzerako orduan lehenengo kapan, behealdean geratzen denean, kontrako alderako pintzelkada bortitzak ematen ditu, testura sortzeko asmotan, gorputz biluzietan pintzelkada lodia eta oso difuminatua erabiltzen du gorputzen biguntasuna errepresentatu nahian (aingeruetan margo honetan), eta aurpegi eta bizarretan bai eta oihalen tolesturen izkinetan ere pintzel fin eta luze batekin ematen ditu tokeak, lerroaren ilusioa sortuz, definituagoa izanik.<ref>FALOMIR, M. (ed.): op.cit., 100-101. orr.</ref> Hala ere hau ezin da objektibizatu, izan ere, esan dugun bezala haren obrak eboluzio sakon bat jasoko du haren bizitzan zehar, eta hortaz amaiera aldean pintzelkada bortitz, zabal eta lausoagoak emango dituelarik, aurreko etapako estilo neurrituagoarekin hautsiz.<ref>FALOMIR, M. (ed.): op.cit., 102. orr.</ref>
 
== Iruditegia ==
Anonymous user