Tiziano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
Tizianok erretratuak, paisaiak, [[mitologia|mitologia eszenak]] edota [[erlijio|erlijio gaiak]] margotzeko gaitasuna izan zuen. Berrogei urterekin hil balitz ere, bere garaian eragin handiena izan zuen artistatzat joko zen. Ibilbide luze eta zabala izan zuen, eta bere margokerak oso aldi ezberdinak izan zituen. Dena dela, hark erabili zituen kolore bizi eta argiak, pintzelkada arinak eta modulazio kromatikoaren leuntasunak ez dute aurrekaririk Mendebaldeko artearen historian.
 
== Bizitza eta obra: ==
Tiziano Vecellio, Veneziako XVI. mendeko arte testuinguruko pintorerik garrantzitsuenetarikoa izan zen; familia aberats batean jaio zen, bere gurasoek goi mailako lanpostua zuten, baina bere arbasoetatik bat bera ere ez zen artista izan. Datu hau garrantzitsua da; izan ere, errenazimenduko artista gehienak, bere arbaso artisten ondorengotzarekin jarraitzeko dedikatu ziren artera.<ref>TURINA MORAN, M.: ''Tiziano.'' Madrid, historia 16 - el arte y sus creadores 9, 1993. 6. orr. </ref> Estilistikoki etapa ezberdinak izan zituen, eboluzio sakona pairatzen duelarik bere arteak. Orohar garaiko tradizooan oso oinarrituta sortzen zuen artista izan arren haren berrikuntza eta esperimentazioak ere bideratu zituen, batez ere pintura barrokoa aurreratuz. Tiziano 1576ko abuztuak 27an hil zen, XVI. mendean Venezia garaira arte emandako peste epidemia handienak jotzen zuelarik.<ref>FALOMIR, M. (ed.): ''Tiziano : 10 de junio-7 de septiembre 2003, museo nacional del prado.'' Madrid, Museo Nacional del Prado, 2003, 31. orr.</ref> Errenazimendua, XV. eta XVI. mendeetan zehar garatutako arte estiloa izanda, Florentzian sortuko da eta Europan zehar garaian emango diren merkataritza zein politika harremanei esker zabalduko da ondoren.<ref>CENDOYA ECHANIZ, I.: ''Errenazimentua Europan''. Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea, 2004. 9. orr.</ref> Ikusten dugunez, garaiko giro intelektualistak ere eragingo du honetan eta batez ere artistaren funtzioaren oinarrian: Artista ez da artisau soila izango, lan intelektuala ere bada berea (''disegnoa'' edo obraren kontzeptua marraztu eta pentsatzearena), honela garaiko intelektualen zirkuluetan sartuko da, akademiak sortuko dituzte, bertan ikasi eta estilo bat jarraitzeko eta gremioen sistematik aterako dira. Veneziar zonaldean ordea eskola berezi bat sortuko da, berezko ezaugarriekin zeinak Tizianoren obretan islatuta agertuko zaizkigun, garaiko gizarte eta arte munduaren ezaugarri orokorrak bezala.
 
14. lerroa:
 
[[Fitxategi:TITIAN - Venus Anadyomene (National Galleries of Scotland, c. 1520. Oil on canvas, 75.8 x 57.6 cm).jpg|thumb|left|<small>''Venus Anadiomena'', [[1525]], [[Eskoziako Galeria Nazionala]], [[Edinburgo]].</small>]]
Tizianoren alde artistikoari dagokionez, esan beharra dago Belliniren lantegian ikasia eta ibilia, bertan Giorgione margolariarekin ere harremanetan egon zela, haren eragin handia jasoaz; hainbeste non Tizianoren lehen lanak kontsideratzen direnak, askok Giorgionerenak direla dioten. 1511 inguruan Florentzia eta Erromako margogintzaren eraginak jaso zituela esan daiteke, batez ere Rafael eta Michelangelo artistenak. Aita Santuak Erromara joateko gonbidapena egin arren Venezian geratzeko erabakia hartu zuen 1513an, eta bertatik haren bizitza guztian gehiegi mugitu ez zela esan daiteke. Ospe handia lortu zuen garai haietan, Veneziako pintorerik garrantzitsuena bilakatzen zelarik, 1533an Karlos V.ak gorteko pintore izendatu zuen eta konde titulua eman ere. Ideia honen bueltan esan daiteke Tiziano izan zela internazionalki mendebaldeko Europan ezaguna izan zen Veneziar artisten artean lehena bizi zen artean, mezenas, bezero zein harreman nazioartekoak mantendu baitzituen haren eragina zabala delarik honela 1530eko hamarkadatik aurrera.
Hastapenetan Giorgioneren estiloa antzeratu zuen, baina maisuak baino estilo dramatikoago batez eta kolore biziagoak erabiliz, halako sentipen bereziak ernarazten dituzten paisajeak hondotzat harturik. [[1510]]ean Giorgione hil ondoren, maisuak bukatu gabe utzitako lanak bukatzeko ardura hartu zuen, hala nola, ''Venus lotan'' eta ''Zelaiko kontzertua''. 1510-[[1515]] bitarteko lanek Giorgioneren formak egiteko modua, baina hobeto eginak, eta Belliniren koloreen garbitasuna eta argitasuna ageri dute. Garai horretakoak dira, adibidez, ''Egiptoko ihesaldia'' (1509 aldean [[Hermitage museoa|Hermitage]], [[San Petersburgo]]), [[Padua]]ko Scuola-ko horma-pinturak (1511), ''Flora'' (1515 aldean, [[Uffizi Galeria]], [[Florentzia]]) eta ''Maitasun sakratua eta Maitasun profanoa'' (1515-1516 aldean, Borghese Galeria, [[Erroma]]). Azken lan horretan, edertasun klasikoaren ideala oreka formal batekin eta oso kolore argiekin bateratzea lortu zuen pintoreak.
 
Bestalde, oraingoan Tiziano beraren testuinguru artistikoa azalduko dugu; izan ere, hasieran aipatu dugun bezala, luzez bizi izan zen, karrera artistiko luze bat izatea ahalbidetu izan zuena, hortaz, adituek, bere ibilbidea etapetan sailkatzen dute:
[[1516]]an Veneziako Errepublikako pintore izendatu zuten eta urte hartan bertan berealdiko arrakasta izan zuen ''Jasokundea'' (Santa Maria dei Frari basilika, Venezia) koadroaz. [[1518]] eta [[1523]] bitartean, sentsualismoz eta kolore beroez landuriko mitologia gaiak aurkeztu zituen: ''Baccanale degli Andrii'' (1518-1519, [[Prado]], [[Madril]]), ''Bako eta Ariadna'' (1520-1523, [[National Gallery]], [[Londres]]). Mundu zaharreko gai mitologikoak berriro lantzeko eta beste era batera interpretatzeko gaitasuna erakutsi zuen obra horietan, eta nabarmena da arte klasikoak harengan utzi zuen arrastoa. Hala ere, guztiz desberdinak dira Tizianoren [[Antzinatea]]ri buruzko ideia eta bere garaiko beste pintore batzuena ([[Rafael]]ena, esate baterako). Tizianoren lanetan mito klasikoen mundua askoz hurbilago dagoela ematen du, hezur-haragizko izakiez osatutako mundu natural batean. ''Bakanala''-ren pertsonaiak ez daude erabat idealizatuak, ez dirudite Rafaelen pertsonaia mitologikoak bezain hotzak.
 
Hasierako faseetan, haren irakasle izan zirenekiko, jada esan bezala, (Giorgione eta Bellini batez ere) lotura handia erakusten du, hainbesteraino non haren koadro batzuen autoretza Giorgionerena ere izan daitekeela dioten aditu askok. Ondoren 1507 aldean, esan daiteke Tizianok jada haren estilo propioa garatuta zeukala.  Maisu honetatik jaso zituen forma klasikoen mekanizazioa eta disziplina klasikoaren ideala, eta Bellinirengandik era berean errealitate fisiko eta bisualaren deskripzio ahalmena. Gainera, kontraste giorgioneskoa deritzona aplikatuko du bere obretan; gorri eta berdearen arteko kontrasteak, alegia. Errenazimenduko ezaugarri dela antzinate klasikoaren berreskurapen hori, kasu honetan, Tizianok modu anekdotikoan aplikatuko du, funtsezko elementua ez delarik; hala ere, eskulturaren bukaerak irudikatuko ditu gorputz biluzietan adibidez. Ondoren, pasio, askatasun eta autobaieztapen handiagoko fase bat datorkio Tizianori eta Ama Birjinaren Igokundea garai honetako izanda, argi adierazten ditu ideia hauek, ostera sakonduko dugun bezala. Garai honi, erretaula handian garaia ere deitu izan zaio, Tizianori erretaulak enkargatzen baitzizkioten.
Mitologiako gaietako pertsonaiak gizaki ezaugarriez azaldu zituen berriro bere ''Urbinoko Venus'' ([[1538]], [[Uffizi Galeria]], [[Florentzia]]) ospetsu eta sentsualean. Dudarik gabe, [[Giorgione]]ren ''Loak hartutako Venus''-a erabili zuen eredutzat, jarrera berean baitago. Baina, Giorgionerena ez bezala, Tizianoren Venus hau denborazko eta materiazko ingurune zehatz batean aurkitzen da, haren begirada sentsuala ikuslearenaren gainean pausatzen da, Giorgioneren irudiaren bakartasun mitikoa hautsiz. Erlijio gaiak ere margotu zituen, modu barnekoi delikatu batez: ''Andre Maria untxiarekin'' ([[1530]], [[Louvre]], [[Paris]])<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/12541.htm |izenburua= Virgen del conejo, Madonna con Niño con Santa Catalina |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-07}}</ref>.
 
=== Bigarren aldia: manierismoa ===
[[Fitxategi:Carlos_V_en_Mühlberg,_by_Titian,_from_Prado_in_Google_Earth.jpg|thumb|300px|right|<small>''[[Karlos V.a Mühlbergen]]'', [[1548]], [[Prado]], [[Madrid]]</small>]]
Tizianoren pinturaren hasierako estiloa haren bilakaeraren ondorioz eta egin zizkioten aginduen ondorioz aldatu zen. 1530etik 1540ra doan fasea lasaiago eta inpasibleago agertzen zaigu. Erretratu ugari margotzen ditu garai honetan eta koadro narratiboenek espresiora baino inpresiora jotzen dute gehiago, badirudi hasierako fasera bueltatzen dela berriro ere eraginei dagokienez. Adibide argia, Urbinoko Venusa litzatekeelarik (gorri-berdeen arteko kontrastea berriro ere).
Rafael hiltzean, bere garaiko erretratugile estimatuena bihurtu zen Tiziano. Lehenbiziko erretratuek, ''Gizona eskularruarekin'' izenekoak ([[1520]]-[[1523]], Louvre), adibidez, agerian uzten dute haren gaztetako teknikaren aberastasuna, erabiltzen zituen gardentze jokoak eta pintzelkada ikusezinak.
 
=== Bigarren aldia: manierismoa ===
Tizianoren pinturaren hasierako estiloa haren bilakaeraren ondorioz eta egin zizkioten aginduen ondorioz aldatu zen. Izan ere, [[XVI. mende]]aren bigarren erdian modan jarri zen [[manierismo]]a eta, hortaz, estilo horretan egindako koadroak eskatzen zizkioten. Era horretan, manierismoaren eraginez, gaztetako obren naturalismoa galdu zuen, formen mugimendu handiagoaren eta kromatismo adierazkorragoaren mesedetan.
 
[[1545]] eta [[1546]] bitartean, [[Erroma]]n egon zen. Hango giroak bultzaturik, ''Paulo III.a eta ilobak'' (1546, Museo nazionale di Capodimonte, [[Napoli]]) egin zuen, manieristen erara, non kolore iradokitzaileak erabiliz ezin hobeki adierazi zuen pertsonaien izaera kontrajarria. Zorroztasun psikologikorako gaitasun bera azaldu zuen, baita ere, [[Karlos Habsburgokoa]]rentzat egin zituen erretratuetan, batez ere [[Prado Museoa]]n dagoen ''[[Karlos V.a Mühlbergen]]'' olioan<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/18.htm |izenburua= Carlos V a caballo en Mühlberg |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-08}}</ref>, heroi mitiko bat ematen baitu. Koadro hori pintatzeko [[Augsburgo]]ra joan zen, eta beste zenbait margolan egin zuen enperadorearen familiarentzat.
32 ⟶ 29 lerroa:
 
[[Fitxategi:St margaret museo del prado madrid.jpg|thumb|<small>''Santa Margarita'', [[1565]] aldean, [[Prado]], [[Madril]].</small>]]
1540. urtetik aurrera, bere artelanak konposizio kaotikoak izango dituzte, lanaren protagonismo osoa pertsonaien tentsioa eta dramatismoa izango delarik. Koloreak garrantzia galdu eta eskulturak zorrozki imitatuko ditu. Ezaugarri hauek kontuan harturik, ikerle askok haren krisia hasi zela esaten dute;  aurreneko lan distiratsuetatik bukaeran sentimendu erlijiosoak barnerakoiagoak adierazten ditu; hala ere, gai erlijiosoak bere azken urteetan landuko ditu, hasieran, gai mitologikoek izango baitute lehentasuna.
Azken aldi honetan adierazpide berriak sortu zituen, estilo berri bat, beraz, eta azkena, kritikak gaztetan bezala lan egiteko ezintasun fisikoaren ondoriotzat hartu zuena. Estilo berri hori, baina, maisuaren heldutasun espiritualaren eta teknikoaren ondorio zen: Tiziano, Pizkundeko pinturaren aldi guztietatik igaro ondoren, pintura [[barrokoa]]ren hastapenak iragartzen ari zen. Lehenengo zirriborroak zuriz eta lur kolorez egiten zituen, pintzel lodi batez, zuzenean mihisearen gainean. Gero, zati argiak margotzen zituen gorriz, beltzez edo horiz eta, diotenez, irudi perfekto bat egiteko gauza zen lau pintzel ukitu soilekin. Hori egin ondoren, hormaren kontra jartzen zuen koadroa, ez ikusteko, eta beste lan batzuk egiten hasten zen, harik eta, halako batean, bukatu gabe utzitakoa berriro hartu eta bukatzen zuen. Azken ukierak behatzekin ematen zituen.
 
Tizianok lausogarriak erabiltzen zituen, pintura geruza mehe-mehe eta gardenak -arropak- pintatzeko; haragirako, berriz, pintura opakoa erabiltzen zuen, lodiagoa alde argietan ilunetan baino. Irudien inguruak, ez oso lodiak lan batzuetan, hondo argiagoen bidez nabarmentzen dira. Hostaila bezalako xehetasunak, berriz, kolorezko pintzelkadez margotzen zituen, [[inpresionismo|inpresionisten]] estiloa gogorarazten duen era batean, ez baitute forma hartzen tarte jakin batetik begiratuta eta ikuslearen erretinan ez bada. Horra aldez aurreko marrazkia eta pintura, behin betiko, berezi ziren unea. Tiziano izan zen hori lortu zuen aurrena, Barrokoko maisu handiak ([[Rembrandt]], [[Velazquez]]) baino lehen.
 
Azken etaparekin margogintza barrokoa aurreratu zuela esaten da eta honen eragina handia izan zela Rubens pintoreak berak askotan kopiatu edo eredutzat hartu zituelarik haren lanak eta XIX. mendean oraindik ere nabaritu daiteke Tizianoren eragina .
Azken urteetan ilunduz joan ziren Tizianoren pinturak. Joera berri hori ''Santa Margarita'' koadroan (1565 aldean, Prado, Madril)<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= https://www.museodelprado.es/coleccion/galeria-on-line/galeria-on-line/obra/santa-margarita/ |izenburua= Santa Margarita |bilduma= Galería online| argitaletxea= museodelprado.es |sartze-data = 2015-10-08}}</ref> azaldu zuen lehenengo aldiz, eta joera horri eutsi zion hurrengo hamabi urteetan (1565-[[1576]]), pintzelkadak sakabanatuz eta formak lausotuz halako giro ilunbetsu batean. Garai horretakoak ditu Prado museoko ''Autoerretratua'' (1562 aldean)<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= https://www.museodelprado.es/coleccion/galeria-on-line/galeria-on-line/obra/autorretrato-2/ |izenburua= Autoerretratua |bilduma= Galería online| argitaletxea= museodelprado.es |sartze-data = 2015-10-08}}</ref>, Barrokoko obra bat jadanik, eta ''San Lorentzoren martirioa'' ([[1564]]-[[1567]], [[El Escorial]])<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/13024.htm |izenburua= Martirio de San Lorenzo |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-08}}</ref>.
 
== Teknika: ==
Bere bizitzaren azkeneko egunak ''Pietá'' (1575-1576, Akademiaren Galeria, Venezia) margotzen eman zituen, baina koadroa bukatu gabe hil zen, eta haren ikasle [[Palma Gaztea]]k amaitu zuen.
Tizianoren teknika konplexua da era orokor batean definitzen eta historian zehar adituek askotan aztertu izan dute, batez ere Veneziar pintoreek pigmentuekin eta hauen argi efektuekin asko jolasten baitute: Lehenik eta behin, oihalak askotan elkartu egiten zituen pasta zuri eta dentsoaz, batez ere formatu handiko obretan egingo duena. Ondoren eskema sortzerako orduan oso era sotil eta arinean markatzen omen zituen neurriak edo lerroak ikatzezko ziri/arkatz batez, eta honen gainetik gehienetan olioz margotuta obra aurrera zihoan heinean gehitzen zizkioten edo aldatzen zituen nahi zituen aspektuak. Askotan oihalak errepresentatzerako orduan lehenengo kapan, behealdean geratzen denean, kontrako alderako pintzelkada bortitzak ematen ditu, testura sortzeko asmotan, gorputz biluzietan pintzelkada lodia eta oso difuminatua erabiltzen du gorputzen biguntasuna errepresentatu nahian (aingeruetan margo honetan), eta aurpegi eta bizarretan bai eta oihalen tolesturen izkinetan ere pintzel fin eta luze batekin ematen ditu tokeak, lerroaren ilusioa sortuz, definituagoa izanik. Hala ere hau ezin da objektibizatu, izan ere, esan dugun bezala haren obrak eboluzio sakon bat jasoko du haren bizitzan zehar, eta hortaz amaiera aldean pintzelkada bortitz, zabal eta lausoagoak emango dituelarik, aurreko etapako estilo neurrituagoarekin hautsiz.
 
== Iruditegia ==