«Gainbalio»: berrikuspenen arteko aldeak

11 bytes added ,  Duela 2 urte
ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{HezkuntzaPrograma|Ekonomia eta ekintzailetza}}
'''Gainbalioa''', [[ekonomia marxista|teoria ekonomiko marxistaren]] arabera, [[langile]]ek haien [[lan kostu]]aren gainetik lan eginda soberan ekoizten duten balio berria da. Ekonomia [[kapitalismo|kapitalistan]], kapitalistak beretzatberarentzat hartzen du balio hori eta, modu horretan, aberasten da; [[kapitalaren metaketa]]rako oinarria da.
 
== Ikuspegi marxista ==
Marxek ez du eskaintzaren eta eskariaren legea ukatzen; arazoa da eskaintzaren eta eskariaren legeak espekulazioa baino ez duela azaltzen; ez ordea kapitalismo industriala, enpresaren mundua. Kapitalismo industrialean gertatzen den aberastea gainbalioak erakusten du. Marxek, bestalde, erabilera-balioa eta truke-balioa bereizten ditu. Erabilera-balioa kontsumoa da, zertarako erosten dudan merkantzia: bost euroko bolaluma idazteko, bost euroko zigarreta-paketea erretzeko. Ezin dut zigarretaz idatzi, ezta ere bolaluma pipatu. Aldiz, truke-balioa salneurria da, bost euro<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Markos|abizena=Zapiain|izenburua=Gainbalioa eta sindikalismoaren sorrera — Eibar.ORG {{!}} Eibarko peoria|hizkuntza=eu|url=https://eibar.org/blogak/zapiain/gainbalioa-eta-sindikalismoaren-sorrera|aldizkaria=eibar.org|sartze-data=2018-05-27}}</ref>.
 
Kapitalismoan langilea salgai dago, zartaginaren pare, eta kapitalistak erosi egiten du, dagokion truke-balioaren arabera, hori bai, langilea ez baita esklaboa. Lan-indarraren truke-balioa kapitalistak langileari ordaintzen dion [[soldata]] da.
 
Marxek merkantziaren fetitxismoa deritzo uste izateari merkantziak berezko balioa duela. Ez ba. Merkantziaren balioa bertan mamituriko batez besteko lan-denbora sozialari dagokio. Gainbalioa denbora da, langileak gaiak nagusiarentzat pekoizten ematen du.
 
Ikusi egiten du Marxek lan-indarra besteak ez bezalako merkantzia dela, bakarra munduan, bere erabilera-balioa kontsumituz gero truke-balioa emendatzen baita: langilearen lan-indarra kontsumitzea langileari lan eginaraztea da, merkantziak ekoitzaraztea, balioa eta aberastasuna sorraraztea. Eta langileak aberastasun gehiago sortzen du kontsumitzen duena baino. Lan gehiago egiten du beste langileek egin behar dutena baino, fabrikatzeko gure langileak bere lan-indarrari eutsi ahal izateko kontsumitu behar dituen merkantziak. Langileak balio gehiago sortzen du, diru gehiago, lan horren truke ordaintzen zaiona baino. Horrela aberasten da kapitalista, aldi berean mundua ondasunez hornituz<ref name=":0" />.
 
== Erreferentziak ==
174

edits