EZLN: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
25. lerroa:
* [[Demokrazia]], askatasuna eta justizia printzipio fundamental gisa dituen nazio eredu berri bat erakitzea.
* Humanismoaren izenean eta [[Neoliberalismo|neoliberalismoaren]] kontra, erresistentzia sare bat sortzea.
 
== EZLN-ren Politika Adierazpenak ==
EZLN-k komunitate multzo bat eratzea erabaki zuen, Aguascalientes eta Caracoles izenekin bataiatu zituztenak.
 
=== '''Aguascalientes''' ===
[[1994]] aldera, Konbentzio Nazional Demokratikoaren markoan, EZLN-k topaketa politikoak eta kulturalak egiteko espazio bat eraikitzeari ekin zion. Espazio horri Aguascalientes deitu zion. [[1995]] amaieran Aguascalientes berrien eraikuntza proposatzen dute, erresistentzia eta errebeldia sinbolo gisa. [[1996]]<nowiki/>rako  ''Aguascalientes I'' (La Realidad), ''Aguascalientes II'' (Oventic), ''Aguascalientes III'' (La Garrucha), ''Aguascalientes IV'' ([[Morelia]]) eta ''Aguascalientes V'' (Roberto Barrios) izango ziren EZLNren sede politiko-kulturalak. Zentro hauek auditorioak, osasun-klinikak, komunak, bainerak, liburutegiak, gradak eta logelak zituzten. [[Chiapas|Chiapasetik]] kanpo, beste Aguascalientes batzuk inauguratu ere egin ziren.
 
1996ko urtarrilean, Chiapaseko “gobernadore” insurgenteak, Amado Avedaño Figueroak, beste Aguascalientes bat ireki zuen [[Tijuana|Tijuana, Kalifornia Beherean]]. Hiriaren erdigunean, ikasleek eraiki zuten nagusiki. [[Xochimilco|Xochimilco-n]] ere antolakunde indigena batzuen artean ere beste Aguascalientes bat sortu zuten.
 
=== '''Caracoles''' ===
[[2003]]<nowiki/>ko abuztuaren 8tik 10era bitartean, ordura arte Oventic-eko Aguascalientesen, Caracoles eta Juntas de Buen Gobierno neo-zapatisten sorrera festa ospatu zen EZLN-n gertatu ziren aldaketa batzuen ondorioz.
 
Erabakia Aguascalientesen funtzionamenduari buruzko analisi kritiko eta autokritiko luzearen ondoren hartu zen. Zapatismoa herrialdeko komunitate eta herri indioengana gerturatu zen Gobernu Federalarekin sinatu zuten ''San Andresgo Akordio''ekin, nahiz eta hauek ez zituen legeak jaso [[2001]]<nowiki/>ean onetsi zen kultura eta eskubide indigenen atalean.
 
Gauzak horrela, Caracolek Aguascalientesak ordezkatu zituzten, baina hauek zituzten lurraldeak errespetatuz. Juntas de Buen Gobierno-ak Caracol Zentrua izenekoan kokatu ziren.
 
=== '''Lehen Intergalaktikoa''' ===
[[1996]]<nowiki/>ko uztailean, Ana María Maior Insurgenteak Aguascalientes II-an, Oventic-en irakurri zuen ongietorri diskurtsoa, “I. Humanitateagatik eta Neoliberalismoaren aurkako Topagune Interkontinental”-ean. Mundu-mailan, 4 mila pertsona inguru joan ziren topagunera. Bost hitzaldi eskaini zituzten: 1-Zein politika daukagu eta zein politika behar dugu? 2-Kuestio ekonomikoa, beldurrezko-istorioa 3-Kultura guztiak denontzat, eta medioak? Pintetatik ziberespaziora 4-Baden zein gizarte ez da zibila? 5-Mundu honetan mundu asko kabitzen dira.
 
Lanetan pertsona ospetsu askok parte hartu zuten; hala nola, Danielle Mitterrand, [[Eduardo Galeano]], [[Daniel Viglietti]], [[Alain Touraine]], Yvon Le Bot, [[Carlos Monsiváis|Carlos Monsivais]], Adolfo Gilly, Octavio Rodriguez Araujo, [[Gisèle Halimi]], Tessa Brisac, James Petras, Douglas Bravo, Pablo Gonzalez Casanova, [[Luis Villoro]], Ofelia Medina edota [[León Gieco|Leon Gieco]]-k. Konklusio gisa, EZLN-k ''Errealitatearen Bigarren Adierazpena'' igorri zuen. Bertan, humanitatearen izenean eta neoliberalismoaren aurkako erresistentzia sare interkontinentalak sortzea proposatu zuten, egiturarik, nagusirik eta hierarkiarik gabekoak. Horrez gain, Topagunean parte hartu zuten herrialde eta nazioetan ''Humanitatearen aldeko eta Neoliberalismoaren aurkako Kontsulta Interkontinentala'' egitea proposatu zuten. Azkenik, Bigarren Intergalaktikoa [[Europa|Europan]] egitea ere bai.
 
=== '''Bigarren Intergalaktikoa''' ===
[[1997]]<nowiki/>ko martxoan, ''Humanitatearen Aldeko eta Neoliberalismoaren kontrako Topagune Europarrean'', [[Praga|Pragan]], Bigarren Intergalaktikoa gauzatzeko erabakia hartzen da. Sedeak [[Madrilgo Erkidegoa|Madrilen]], [[Kataluniako Autonomia Erkidegoa|Katalunian]], [[Arrosta|Arrostan]] ([[Aragoi]]), [[Almuñécar|Almuñecarren]] eta El Indianon ([[Andaluzia]]) zeuden; gainera, [[Mendebaldeko Sahara|Mendebaldeko Saharan]] Hirugarren Intergalaktiko bat burutzeko proposamena egiten da.
 
[[1997]]<nowiki/>ko komunikatu batean, Lehen Intergalaktikotik urte bat igaro ondoren, EZLN-k manifestatu zuen Topagunearen helburua “Mexikoren beste aurpegia erakustea zela; Mexiko indigena, Mexiko errebeldea eta beste herrialdeen parean historian bere lekua okupatzeko borrokan dirauena, amore ematen ez duen Mexiko, bere iragana onartzen eta etorkizuna eraikitzen duen Mexiko”, alegia.
 
48 herrialde desberdinetako 3 mila pertsona baino gehiagok hartu zuten parte Bigarren Intergalaktikoan. Topagunetik atera ziren konklusioak [[Munduko Merkataritza Erakundea|Munduko Merkataritza Erakundearen]] eta [[Maastrichteko Ituna|Maastrichteko Itunaren]] aurka borrokatuko zuten sare interkontinentalak sortzea izan ziren. Denbora bat igaro ondoren Herrien Akzio Globala (AGP) sortu zen 71 herrialdeetan; euren borroka nagusia Inbertsioen Akordio Multilateralaren (AMI) aurka egitea zen.
 
=== '''"La Digna Rabia" festibala''' ===
[[2008]]<nowiki/>ko abenduko eta [[2009]]<nowiki/>ko urtarrileko hainbat egunetan “La Digna Rabia” festibala ospatu zen. Abenduaren 26tik 29ra “Charros Reyes”, [[Iztapalapa|Iztapalapan]]; abenduaren 31n Oventick-eko Caracolesen, [[Chiapas|Chiapasen]] eta urtarrilaren 2tik 5era [[San Cristóbal de las Casas|San Cristobal de las Casasen]]. Festibalaren helburua EZLN-ren 5. urteurrena ospatzea zen eta bide batez, euren ideiak zein ziren erakustea.
 
== Ikus, gainera ==