Francesca Woodman: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t zuzenketak
erreferentziak
1. lerroa:
{{Biografia infotaula automatikoa}}
'''Francesca Woodman''' ([[Denver]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[1958|1958ko]] [[apirilaren 3]]a – [[New York]], Ameriketako Estatu Batuak, [[1981]]eko [[urtarrilaren 19]]a) [[argazkilari|argazkilaria]] izan zen. Woodmanen obra [[1970eko hamarkadako mugimendu feminista]]ren testuinguruan kokatzen da. Artearen mundua txikitatik ezagutzen zuen, gurasoen eragina zela eta. Hamahiru urte besterik ez zuenean, bere lehen argazki-lanak sortu zituen, ondoren garatuko zuen estilo bereizgarriaz baliatuz. Lehen argazki horietan jadanik zuri-beltza eta formatu karratua erabiltzen zituen, argiztapenari lehentasuna emanez, atentzioa irudian azaltzen den subjektuarengana bideratu nahian.<ref>{{erreferentziaGlass, |Elle.&nbsp;«Francesca url=http://wwwWoodman»&nbsp;(ingelesez).russhmagazine&nbsp;Russh.com/arts-music/artists/francesca-woodman/ |[Noiz hizkuntza=en}}kontsultatua: 2016-01-11].</ref>
 
[[Erroma]]ra ikastera joan zenetik, bere lanetan [[surrealismo]]aren eta [[futurismo]]aren eragina antzematen zaio, bai eta sentsazio dekadentista bat transmititzeko nahia ere. Azken ezaugarria argazkietan azaltzen diren horma biluzietan eta objektu zaharretan hauteman daiteke. 1979an [[New York]]era joan zen bizitzera, eta han eragin handiko zenbait argazkilariren etengabeko gaitzespenei aurre egin behar izan zien. 1981eko urtarrilaren 19an, 22 urte besterik ez zuela, Francesca Woodmanek bere buruaz beste egin zuen [[Manhattan]]go [[Lower East Side]] eraikineko leiho batetik salto eginez.
7. lerroa:
 
=== Hastapenak - Boulder (1958-1976) ===
Francesca Woodman 1958ko apirilaren 3an jaio zen [[Denver|Denverren]], [[Colorado]], artistez osatutako familia batean. Bere ama, [[Betty Woodman]], eskultorea eta zeramikaria zen, aita, [[George Woodman]], margolaria eta argazkilaria, eta anaia, Charlie Woodman, bideo-artista. Haurtzaroa [[Boulder (Colorado)|Boulder]] eta [[Florentzia|Florentzian]] igaro zuen. 1968an gurasoek [[Antella|Antellan]], [[Toscana|Toskana]], etxe bat erosi zuten, eta ondorengo udak han igaro zituzten.<ref name=":4">{{erreferentzia |izenburua=''On Being an Angel | hizkuntza=en|data=2015 | argitaletxea=''&nbsp;(ingelesez).&nbsp;Londres:&nbsp;Koenig Books, |2015,&nbsp;9. orrialdea=9 |<nowiki>ISBN isbn=9783863357504}}</nowiki>.</ref> Ikasketak [[Massachusetts]]eko institutu pribatu batean hasi zituen eta 1975 [[Escola de Disseny de Rhode Island|Rhode Island School of Design]] eskolan artea ikasten hasi zen. Han [[Aaron Siskind]] argazkilari ospetsua ezagutu zuen, bere irakaslea izan zena.<ref name=":4" /><ref name=":1">{{erreferentzia|url=http«Francesca Woodman://www.vanitatis.elconfidencial.com/estilo/2011-11-29/francesca-woodman- retratos- de- una- artista-suicida_542934/ |suicida» hizkuntza(gaztelaniaz).&nbsp;Vanitatis, =El es | data=Confidencial,&nbsp;2011-11-29}}. [Noiz kontsultatua: 2016-01-11].</ref>
 
Artearen munduan txikitatik sartu zen, gurasoen eragina zela eta. Woodmanentzat artea ez zen soilik bizitzeko modu bat, modu ezberdin batean pentsatzeko eta errealitatea ikusteko aukera bat baizik. Bere lehen argazkiaren bidez, ''Self-portrait at thirteen'', argazkilariak bere helburu artistikoak argi utzi nahi zituela dirudi. Esan bezala, ondoren erabiliko zituen teknika eta ezaugarri bereizgarriak lehenengo lan horretan jada nabarmenak dira: formatu karratua, zuri-beltza, subjektu bakarraren presentzia, autoerretratua eta aurpegiaren lausotasuna. Hasierako argazkietan espazio naturalak nagusi dira, eta Woodmanen gorputza naturarekin nahasten edo fusionatzen ikus dezakegu.<ref name=":2">{{erreferentzia | abizena=Pierini, | izena=Marco. | izenburua=''Retrospectiva; Retrospective : [Espacio AV, Murcia, 26 feb-17 may, 2009]; Francesca Woodman ; [Marco Pierini eta... besteet al., testuaktextos];''&nbsp;(gaztelaniaz |eta hizkuntza=esingelesez). | data=2009 | argitaletxea=Murtzia:&nbsp;Murcia Cultural | orrialdea=,&nbsp;2009,&nbsp;178. | isbn=}}orrialdea.</ref>
 
=== Erromako egonaldia (1977-1978) ===
1977an Woodman [[Erroma]]ra joan zen ikastera, [[Palazzo Cenci]] jauregian antolatutako arte programa batean onartua izan ondoren. Egonaldi horrek bere lana betiko markatu zuen, batez ere artista [[Surrealismo|surrealista]] eta [[Sinbolismo|sinbolistekin]] izan zuen harremanarengatik. Besteak beste, [[Max Klinger]] artista alemana ezagutu zuen, eta [[Llibreria Maldoror|Maldoror]] galeria eta liburudendan elkartzen ziren artistekin erlazioa izan zuen ere.<ref name=":1" /> Garai horretan bere argazkiak itxura dekadente bat hartzen hasi ziren, eta bere estiloa definitzen joan zen, natura alde batera utziz eta espazio itxi eta zaharretan lan eginez.<ref name=":0">{{erreferentzia | abizena=Pedicini, | izena=Isabella. | izenburua=''Francesca Woodman: The Roman years between skin and film | hizkuntza=en | data=''&nbsp;(ingelesez).&nbsp;Contrasto,&nbsp;2012 | argitaletxea=Contrasto}}.</ref>
 
=== New York (1979-1981) ===
29. lerroa:
Woodmanen lanari amerikar zein europar eraginak antzematen zaizkio, eta mugimendu artistiko nagusirik gabeko garai batean sortua izan zen. Esan bezala, Woodman 1970eko hamarkadako abangoardia feministaren parte izan zen, eta bere argazkiek [[Surrealismo|artista surrealisten]] konposizio arauak jarraitzen zituzten. Literatura surrealistak ere bere lanean eragin handia izan zuen. Artisten artean, [[Man Ray]]ren eta [[Hans Bellmer]]ren eragina nabarmena da, batez ere biluztasuna, gorputzen desitxuraketa eta irudien konposizioari dagokienez.
 
[[Erroma|Erroman]] ikasten ari zenean (1977-1978), [[Max Klinger]] artista alemana ezagutu zuen. Azken horren estilo sinbolistaren eragina ''Angel series'' (1977) bezalako argazki serieetan hauteman daiteke. Horrez gain, kritikari batzuek bere obra pintura barrokoarekin erlazionatu dute, argazkietan ikus ditzakegun dekadentismo eta tenebrismoa direla eta. Baina elementu horiek [[Deborah Turbeville|Deborah Turbevillen]] lanean ere azaltzen dira, Woodmanengan eragin handia izan zuen garaiko moda-argazkilari ospetsua.<ref>{{erreferentziaWrigley, |Tish.&nbsp;«Francesca url=http://wwwWoodman's Inspirations»&nbsp;(ingelesez).anothermag&nbsp;AnOther.com/art-photography/3866/francesca-woodmans-inspirations&nbsp;[Noiz |kontsultatua: hizkuntza=en}}2016-01-11].</ref><ref>{{erreferentziaGumport, |Elizabeth.&nbsp;«The url=http://wwwLong Exposure of Francesca Woodman»&nbsp;(ingelesez).nybooks.com/daily/&nbsp;The New York Review of Books, 2011/-01/24/long-exposure-francesca-woodman/24.&nbsp;[Noiz |kontsultatua: hizkuntza=en}}2016-01-11].</ref>
 
== Kritikak eta ondarea ==
Orokorrean, kritikak Woodmanen argazkien iluntasuna azpimarratu du, obrak artistaren ondorengo suizidioa iragarriko balu bezala. Bizitza pertsonalean eta Woodmanen idatzietan oinarrituz, kritikariek iluntasun horren arrazoiak bilatu dituzte, atentzioa lausotasunean eta espazio hutsetan jarriz. Kritikari gutxik aztertu dute Woodman sistema artistiko patriarkal batean emakumearen rola zein den galdetzen zuen artista bat bezala, edo etxearen espazioa gorputzaren bidez berrinterpretatzen zuen emakume bat bezala. [[Rosalind Krauss]] bezalako kritikari batzuek Woodman artista feministatzat hartzen dute, argazkilaritzaren bidez emakumeek identitatea ezkutatzeko zituzten arrazoiak eta moduak ikertzen zituela azpimarratuz.<ref>{{erreferentziaWilliams, |Nicole.&nbsp;«The Art of Francesca url=httpWoodman://the-artifice Haunting, Evocative, Personal»&nbsp;(ingelesez).com/the-art-of-francesca-woodman-haunting-evocative-personal/&nbsp;The |Artifice. hizkuntza=en}}[Noiz kontsultatua: 2016-01-11].</ref>
 
Woodmanen obraren ospea bere gurasoek, alaba hil ondoren, egin zuten kudeaketa-lanaren ondorioa da. Bere argaziak biltzen dituzten erakusketak mundu osoan zehar antolatu dira, kritikak egunkarietan, liburuetan eta aldizkarietan argitaratuak izan dira, bere eguneroko pertsonala ere editatu eta kaleratu da, eta gurasoek artistari buruzko dokumental batean parte hartu dute, ''The Woodmans'' izenekoa''.''<ref name=":3">{{Cite web|url=https://www.youtube.com/watch?v=5zqNUdtCwkU|data=2010}}</ref> Baina Woodmanen ospea askoz haratago doa: bere heriotza goiztiarrak eta utzitako 800 obra baino gehiagoko corpusak argazkilaria mito bihurtu dute, eta azken bi hamarkadetan, argazkilaritza digitala nagusi izan arren, Woodmanen eragin nabarmena duten artista asko azaldu dira. Besteak beste, [[Rebecca Cairns]], [[Ellen Rogers]], [[Lydia Roberts]] edo [[Dara Scully]].