Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
|||
79. lerroa:
=== Elizaren papera eta karlismoaren pisua ===
Nafarroan, Elizak Errepublikaren kontrako jarrera hartu zuen hura ezarri zenetik (1931). 1932an [[Euskal Herriarentzako Sortaraua|Lizarrako Estatutua]]<nowiki/>k aurrera ateratzen huts egin zuen unetik, karlista bateratu berriek estrategia paramilitar bati heldu zioten [[Errekete]]a<nowiki/>ren bitartez, hura antolatzeko [[Italiako historia#Mundu Gerrak eta faxismoa|Italia faxista]]<nowiki/>ren entrenamendua eta aholkularitza jasoz. [[Manuel Fal Conde]] buruzagia aritu zen horretan. Elizak, ''[[El Pensamiento Navarro]]'' eta ''[[El Diario de Navarra]]'' orduko egunkari garrantzitsuenak lagun zituela, gogor ekin zion Nafarroa hegoaldeko mugimendu ezkertiarren kontra eta, ñabardurak ñabardura, euskal abertzaletasunaren kontra. Bigarren egunkari horretako zuzendari [[Raimundo García García|Raimundo Garcia ''Garcilaso''ren]] bitartekaritzaz, Molak eta [[Ignacio Baleztena]]k nafar karlistak estatu kolpeari atxikitzea hitzartu zuten 1936ko uztail hasieran.
{{esaera2|[[Abartzuza]]ko tertzioa, gaurkoan merezimendu osoz [[domina]] militarraz kondekoratuko dutena, ez da atzokoa, ezta [[gerra]] hasieran hain gartsuki osatu zutenekoa ere, jakina baita [[karlista]] guztiok geundela haren zain [[aberri]]a salbatzeko; beste batzuek "taktika" zaharkitu galgarritan alferreko saioak egiten zituzten bitartean, gu [[errekete]]a antolatzeko lanetan ari ginen eta beharreko prestakuntza militarra eskaintzen genien haren galdezka zebiltzan gure mutil adoretsu guztiei (...).
1931ko urtearen bukaeran hasi ziren Abartzutzako [[tertzio]]a eta beste batzuk antolatzen. Eratu zen (...) pentsatuz [[iraultza]]ri ezin zaiola maite-maite eginez irabazi, arma eraginkor zapartariak behar dira horretarako.
[[Apez]] karlistak izan ziren Abartzuzako tertzioaren laguntzaile eraginkorrenak: lur honetan, Jainkoari eskerrak, % 99 ziren haietakoak eta patruilak eta taldeak eratu zituen apez bakoitzak bere herrian. Horrexegatik uztailaren 19ko ikuskizun miragarri hura, apezak aitzinean, [[gurutzada]]-doinua emanez mugimenduari; prestatu eta trebatu ondoren, animatu eta borrokara bultzatu zituzten gartsuki [[txapelgorri]] adoretsu haiek.|[[El Pensamiento Navarro]], 1938ko uztailaren 22an}}
1936ko uztaileko estatu kolpearen prestaketan, elizgizon ugarik partaidetza aktiboa izan zuten. [[Manuel Artze|Manuel Artze Otxotorena]] [[Zamora]]<nowiki/>ko apezpikuak, estatu kolpe aurretik Nafarroara egindako azken bisitan, sotanak baino fusilak bidal ziezazkiotelako desioa adierazi zion Iruñeko bere jostun konspiratzaileari. Elizgizonek harreman estua zuten karlista eta militar matxinoekin, eta berehala onartu zuten agur [[Faxismo|faxista]]; batzuk gogotik abiatu ziren frontera.<ref>{{Liburu erref|hizkuntza=|izenburua=The Spanish Holocaust|urtea=2013|abizena=Preston|izena=Paul|orrialdeak=|orrialdea=182|argitaletxea=HarperPress|ISBN=978-0-00-638695-7}}</ref> [[Lucio Urtubia]]k lehen eskutik eta gordintasun osoz azaltzen du Nafarroan orduan aurkitu zuen Eliza zapaltzailearen erretratua.<ref>{{Erreferentzia
| izenburua = Charla con Lucio Urtubia
|