«Bilboko zabalgunea»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
'''[[Bilbo]]ko [[zabalgune]]a''' Bizkaiko hiriburuko eremua da. [[Abando (barrutia)|Abandoko]] baratzak betetzeko plan ezberdinen porroten ondoren, kasu [[Silvestre Pérez]]ek 1801ean bururatutako "Bake Portua" edo [[Amadeo Lazaro]]k [[1862]]an proposatutakoa ([[Ildefons Cerdà|Cerdák]] proposatutako etxe-irla zatitu eta irekiak aurreikusten zituena), [[1876]]an [[Severino Atxukarro]], [[Pablo Altzola]] eta [[Ernesto Hoffmeyer]] [[arkitektura|arkitekto]] eta [[ingeniaritza|ingeniariek]] idatzitako Bilboko Zabalgunearen Plana onetsi zen. Plan horrek [[Ildefons Cerdà]]ren zabalgunearen arrazionaltasuna eta [[arkitektura barrokoa]]ren klasikotasunaren diagonalak (Ertzilla, Rekalde eta Elkano) eta plaza zentralak ([[Moyua plaza]]) uztartu zituen. [[On Diego Lopez Haroko kale nagusia]] ardatza duen Bilboko zabalgunearen hedadura 158,5 [[hektarea]]koa da.
 
1876koa laster txiki bilakatu eta [[1896]]an [[Bilboko Udala]]k orduan udal arkitektoa zen [[Enrique Epaltza]]ri plan berri bat egiteko eskatu zion.<ref name=bas>{{erreferentzia|url= http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/vasconia/vas21/21229242.pdf |abizena= Basurto Ferro |izena= Nieves |izenburua= El primer ensanche de Bilbao: oportunismo y vacío legal |aldizkaria= Cuadernos de Sección. Historia-Geografía 21 |urtea= 1993 |orrialdea= 229-242 |isbn= 84-87471-49-8}}</ref> Plana argia ikusi ez zuen arren, [[1904]]an [[Federico Ugalde]]k beste zabalgune bat proposatzeko oinarriak finkatu zituen. Zabalgunearen urbanizazioan, besteak beste, [[Gregorio Ibarretxe]] arkitektoak hartu zuen parte.<ref>Aguirre Arana, Sol: [https://www.bilbao.eus/bld/bitstream/handle/123456789/42588/pag32.pdf?sequence=1&rd=003123986171409570 Sol Aguirre Arana: "Un bilbaino olvidado, Gregorio Ibarretxe", 32 orr.].</ref>
 
== Erreferentziak ==
17.623

edits