Facundo Perezagua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
Lanbidez langile metalurgikoa, gaztea zela [[Madril]]era joan eta han [[Pablo Iglesias]] ezagutu eta PSOEren lehendabiziko kideetako bat izan zen. [[1885]]ean Bizkaira bidalia, sozialismoa zabaldu zuen, hasieran, [[Somorrostro Harana|Somorrostroko]] meatzarien eta, gero, [[Ezkerraldea|Ezkerraldeko]] langileen artean<ref>{{Erreferentzia | izenburua=Historia del País Vasco y Navarra | izena1=José Luis |abizena1= de la Granja| egile1-lotura= José Luis de la Granja| izena2= Santiago |abizena2= de Pablo|egile2-lotura= Santiago de Pablo | urtea =2002 | isbn=84-9742-077-2 | kapitulua=El socialismo vasco}}</ref>. Hasieran, elkarte ahulak baziren ere, [[1890eko Bizkaiko greba orokorra|1890eko greba orokorra]] zuzendu zuen, 30.000 bizkaitar langile greban jarri zituena eta langile-mugimendua [[Gipuzkoa]]ra zabaldu zuena.
 
[[1891]]n [[Zugaztieta]]ko zinegotzi hautatu zuten, baina jabea ez zenez, ezin izan zuen kargua hartu. [[1895]]ean [[Bilbo]]koa hautatu eta orduan taberna bat zuenez, zinegotzi izendatua izan zen.
 
[[XX. mendea]]ren hasieran [[Indalecio Prieto]] agertu eta tirabira politikoak izan ziren haien artean<ref>{{Erreferentzia | egile1-lotura=Julián Zugazagoitia |izena1=Julián |abizena1= Zugazagoitia | url=http://books.google.es/books?id=IDymad55x8EC | izenburua=El asalto | isbn=9788495086853}}</ref>; horren ondorioz, [[1915]]ean alderditik bota zuten. [[1919]]an berriro onartua, [[Urriko Iraultza]]ren ondorioz, [[III. Internazionala]]ren alde azaldu zen, eta [[Ramón Lamoneda]], [[Antonio García Quejido]], [[Óscar Pérez Solís]] edo [[Daniel Anguiano]]rekin batera alderdi sozialista utzi, eta gerora ''[[Espainiako Alderdi Komunista|Partido Comunista de España]]'' izan zen ''Partido Comunista Obrero Español'' sortu.