Europa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
46. lerroa:
Antzinako Erromaren gainbeheran zehar, Europan [[Migrazioen Garaia]] deitu izan den epe bat ireki zen. Inbasio eta migrazio ugari izan ziren garai honetan, tartean [[ostrogodo]]ak, [[bisigodo]]ak, [[godo]]ak, [[bandalo]]ak, [[huno]]ak, [[franko]]ak, [[anglo]]ak, [[saxoi]]ak, [[eslaviar]]rak, [[abaro]]ak eta [[bulgariar]]rak; beranduago iritsi ziren [[bikingo]]ak, [[petxenego]]ak, [[kumandarrak]] eta [[hungariar]]rak. Berpizkundeko pentsalariek, adibidez [[Petrarka]]k, garai honi "Garai Iluna" izena eman zion. Garai honetan isolatutako [[monasterio]]ak izan ziren leku bakarra aurretiko ezagutza guztia bildu eta gordetzeko; garai honetako oso idazki gutxi mantendu dira, eta garai klasikoko pentsalarien literatura, filosofia, matematika eta beste lan asko galdu ziren, [[Bizantziar Inperioa]]n gorde ziren bitartean<ref>{{Erreferentzia|egilea=Norman F. Cantor|title=The Medieval World: 300 - 1300|url=https://www.amazon.com/Medieval-World-300-1300/dp/B000QRG50G|sartze-data=2019-05-05}}</ref>.
 
Erromako inperioa desagertzen joan zen mendebaldean, baina Erromatar tradizioak eta Erromako estatuak aurrera jarraitu zuen greziera hitz egiten zuen [[Ekialdeko Erromatar Inperioa]]n, [[Bizantziar Inperio]] izenarekin. Bere existentziaren zatirik handienean, Bizantziar Inperioa izan zen Europako potentzia ekonomiko, kultural eta militarra. [[Justiniano I.a]]ak Konstantinoplan agindu zuen bere lehen urrezko aroan: [[Justinianoren Kodea]] ezarri zuen, gaur egungo lege-sistema askoren oinarria, [[Hagia Sophia]]ren eraikuntza ordaindu zuen eta Kristau eliza estatuaren kontrolpean ezarri zuen<ref name="ng">{{Erreferentzia|izenburua=National Geographic visual history of the world|argitaletxea=National Geographic Society|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/61878800|isbn=0792236955|pmc=61878800|sartze-data=2019-05-05}}</ref>.
 
[[VII. mende]]tik aurrera Bizantziarrak eta euren mugakide zen [[Sasandar Inperioa]] asko ahuldu ziren, bereziki mendeetako [[Bizantziar-Sasandar gerrak|Bizantziar-Sasandar gerren]] ondorioz; [[arabiar]] [[musulman]]ek ahultasun hori probestu zuten historikoki Erromatar lurraldea izan zen horretan sartzeko, [[Ekialde Hurbila]], eta [[Ipar Afrika]]tik [[Anatolia]]rako bidea irekiz. VII.mendearen erdialdean musulmanek [[Persiako musulmanen konkista|Persia konkistatu zuten]], eta Islama [[Kaukaso]]an sartu zen<ref>{{Erreferentzia|izena=Shireen|abizena=Hunter|izenburua=Islam in Russia: The Politics of Identity and Security|data=2016-09-16|url=http://dx.doi.org/10.4324/9781315290133|doi=10.4324/9781315290133|sartze-data=2019-05-05}}</ref>. Hurrengo mendeetan musulmanek Zipre, Malta, Kreta, [[Sizilia]] eta Italiako hegoaldea konkistatu zuten. [[711]] eta [[720]] bitartean [[Iberiar penintsula]] ia osoa musulmanen kontrolpean geratu zen, [[Asturias]] eta [[Musulmanen okupazioa Euskal Herrian|Euskal Herriko eremuak]] izan ezik. Lurralde hau, arabierazko [[Al-Andalus]] izenpean, [[Omeiatar Kalifa-herria]]ren parte bilakatu ziren. 717an [[Konstantinoplako setioa (717-718)|Konstantinoplako bigarren setioa]]k ez zuen arrakastarik lortu, Omeiatar dinastia ahulduz eta prestigioa galaraziz. 732an<ref>{{Erreferentzia|abizena=White, Lynn, Jr., 1907-1987.|izenburua=Medieval technology and social change|argitaletxea=Clarendon Press|data=1962|url=https://www.worldcat.org/oclc/390344|isbn=0195002660|pmc=390344|sartze-data=2019-05-05}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Baudot, Marcel, (1902- ...)., Auteur.|izenburua=Localisation et datation de la première victoire remportée par Charles-Martel contre les musulmans|argitaletxea=[s.n.]|data=[1955]|url=http://worldcat.org/oclc/491982155|pmc=491982155|sartze-data=2019-05-05}}</ref>, [[Karlos Martel|Karlosek]], 'Martel' gero deituak, aurre egin zion [[Poitiersko gudua (732)|omeiatarren espedizio bati Poitiersen]], iparralderako hedapena geldituz<ref>{{Erreferentzia|abizena=الغنيمي، عبد الفتاح مقلد|izenburua=<>.|argitaletxea=عالم الكتب،|data=1996|url=https://www.worldcat.org/oclc/949513854|isbn=9772320819|pmc=949513854|sartze-data=2019-05-05}}</ref>.
 
Garai Ilunean zehar, Mendebaldeko Erromatar Inperioa hainbat leinuren eskuetan geratu zen. Germaniar eta eslaviar leinuek euren domeinu propioak eratu zituzten mendebaldeko eta ekialdeko Europan<ref name="ng" />. Ebentualki, frankoak batu ziren [[Klovis I.a]]ren azpian<ref name="ng" />. [[Karlomagno]], [[karolingiar]] dinastiako frankoen erregeak Mendebaldeko Europako zati handiak konkistatu zituen, ahalik eta [[aita santua]]k "Germaniar Erromatar Inperio Santuko Enperadore]] izendatu zuen arte. [[962]]an [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]] eratu zen, azkenik Alemaniako printzerritan zentratu zena, Erdialdeko Europa kontrolatuz<ref name="ng" />.
 
=== Behe Erdi Aroa ===