Txikipedia:Kristobal Kolon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
54. lerroa:
 
Kolon hil zen urte berean, [[Ameriko Vespuzio|Ameriko Vespuzio]] izeneko geografo batek liburu bat argitaratu zuen non esaten baitzuen Kolonek aurkitutako lurraldeak ez zirela Asia, kontinente berri bat baizik; Vespuzioren teoria baieztatu zenean, kontinente horri Amerika izena jarri zitzaion haren omenez.
 
==Zer gertatu zen Amerikako biztanleekin?==
Lehen bidaiatik itzultzean, Kolon [[Txikipedia:Bartzelona|Bartzelonan]] bildu zen Errege-Erregina Katolikoekin bere aurkikuntzen berri emateko. Hauek konturatu ziren lurralde horiek aberatsak eta emankorrak zirela eta aurkitutako lurralde horien jabe izan nahi zuten. Hor hasi zen konkista aldia: hau da, lur berri haietara bidalitako soldaduak aurkitzen ziren lurralde guztiez jabetzen hasi ziren; ondoren etorri zen kolonizazioa, kontinente horretan jada bizi ziren [[Txikipedia:Zibilizazio|zibilizazioa]] menderatuz. Biztanleetako batzuk tribuetan bizi ziren, baina beste batzuk zibilizazio oso garatuetan, adibidez, aztekak, [[Txikipedia:Maien zibilizazioa|maiak]] eta inkak.
 
Herri haiek kolonizazioaren aurka jo zuten, baina europarrek haien arma garatuez baliaturik erraz hil zituzten, nahiz eta indigenak europarrak baino gehiago izan eta lurraldearen ezagutza handiagoa eduki. Gainera, aipatzekoa da europarrek nahi gabe lurralde horietan ezezagunak ziren gaixotasunak eraman zituztela haiekin batera, hala nola [[Elgorri|elgorria]] eta [[Baztanga|baztanga]]; haien eraginez, indigenen biztanleria asko murriztu zen.
 
== Kanpo loturak ==