Txikipedia:Kristobal Kolon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
23. lerroa:
1488an Beatriz Enríquez de Arana ezagutu zuen, eta harekin izan zuen bere bigarren semea: Fernando (1488-1539); Fernando hau, laugarren bidaian Kolonekin bidaiatzeaz gain, aitaren gertuko biografoa izan zen. Kolonek, hil arte, Beatriz bikotekide izan zuen, baina ez ziren sekula ezkondu. Hori bai, hil zenean, hari utzi zion bere ondarea; Kontuan izan behar da Kolon Indietako gobernadore izan zela, eta Errege-erregina Katolikoekin egindako akordio edo hitzarmenaren arabera, bidaietan lortutako aberastasunen %10a Kolonentzat zela.
 
==Amerikarako bidaiabidaiak==
Portugalen kokatu zen 1476an, eta laster [[Txikipedia:Asia|Asiara]] iristeko beste bide bat aurkitzeko asmoari ekin zion. Kontuan izan behar da, garai hartan, [[merkataritza]]-harreman handiak zeudela Europa eta Asiaren artean, eta Europako aberatsek asko estimatzen zituztela Asiatik ekarritako produktuak; produktu horiek oso garestiak izaten ziren, lehorretik arriskuz beteriko bideetatik ekarri behar izaten zirelako (ikus [[Txikipedia:Zetaren Bidea|Zetaren Bidea]]), edo, bestela, itsas-bidaia luzeak eginez, [[Txikipedia:Afrika|Afrika]] osoa inguratuz. Kolonek ontzat hartu zuen Lurra biribila zelako teoria, eta, beraz, posible zela mendebaldeko [[Txikipedia:Ozeano Atlantikoa|Ozeano Atlantikotik]] ere iristea bertaraino.
{{Ba al dakizu?|<center>'''Amerikaren izena.''' Amerikaren izena [[Amerigo Vespucci]] izeneko mapagile bati zor diogu; bera izan zen Kolonek "aurkitutako" lurraldea beste kontinente bat zela pentsatu zuen lehenengoa, eta horregatik haren izena eman zitzaion, haren ohoretan.