Europa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
34. lerroa:
=== Antzinaroa ===
{{sakontzeko|Antzinate klasikoa|Antzinako Grezia|Antzinako Erroma}}
[[Antzinako Grezia]] [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeko zibilizazioaren]] sortzailea izan zen. Mendebaldeko [[demokrazia]]k eta [[arrazionalismo]]a askotan egozten zaizkio Antzinako Greziari. Greziako hiri-estatua, [[polis]]a, Grezia klasikoko unitate politiko funtsezkoa zen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Daly, Jonathan W.|izenburua=The rise of Western power : a comparative history of Western civilization|argitaletxea=Bloomsbury|data=2014|url=https://www.worldcat.org/oclc/856054646|isbn=9781441189011|pmc=856054646|sartze-data=2019-05-05}}</ref>. [[K. a. 508]]. urtean [[Klistenes Atenaskoa]]k munduko lehen gobernu sistema demokratikoa sortu zuen [[Atenas]]en<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Democracy : the unfinished journey, 508 BC to AD 1993|argitaletxea=Oxford University Press|data=1992|url=https://www.worldcat.org/oclc/25548427|isbn=0198273789|pmc=25548427|sartze-data=2019-05-05}}</ref>. Greziako ideal politikoak [[XVIII. mende]]ko filosofoek eta idealistek berraurkitu zituzten. Antzinako Greziaren ondare kulturala oso handia da: [[filosofia]], [[humanismo]]a eta arrazionalismoa [[Aristoteles]], [[Sokrates]] eta [[Platon]]; historian, [[Herodoto]] eta [[Tuzidides]]; bertso dramatiko eta narratiboan, [[Homero]]ren poema epikoak; draman [[Sofokles]] eta [[Euripides]]ekin, [[medikuntza]]n [[Hipokrates]] eta [[Galeno]]rekin; eta [[zientzia]]n [[Pitagoras]], [[Euklides]] eta [[Arkimedes]]<ref>{{Erreferentzia|abizena=Heath, Thomas Little, Sir, 1861-1940.|izenburua=A history of Greek mathematics|argitaletxea=Dover Publications|data=1981|url=https://www.worldcat.org/oclc/7703465|isbn=0486240738|pmc=7703465|sartze-data=2019-05-05}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Brian|abizena=Gee|izenburua=Early Physics and Astronomy: A Historical Introduction|orrialdeak=21–21|data=1975-01|url=http://dx.doi.org/10.1088/0031-9112/26/1/028|aldizkaria=Physics Bulletin|alea=1|zenbakia=26|issn=0031-9112|doi=10.1088/0031-9112/26/1/028|sartze-data=2019-05-05}}</ref>.
 
Idatzitako historia [[Antzinaroa]]n hasi zen. [[Antzinako Grezia]]n eta [[Antzinako Erroma|Erroman]] Europako lehendabiziko zibilizazio letradunak izan ziren. Garai horietan, gaur egun Europako sustraiak sortu ziren: Greziakoak dira ezagutzen ditugun [[filosofia]], [[arte]]a eta [[historia]] bera ere; erromatarrak, berriz, [[zuzenbide]]a, [[alfabeto]]a eta hizkuntza andana ([[hizkuntza erromantzeak]] hain zuzen ere) besteak beste. Gainera, garai horietan [[kristautasun]]a hasi zen hedatzen. Prozesu motela eta luzea izan arren, urte askotan Europako ikurretako bat erlijio hori (edo erlijio horren mota bat) bilakatu zen.
 
[[Erromatar Inperioa]] [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] inguruko lurraldeak batu zituen, Europan egungo [[Portugal]]dik [[Turkia]] arte. K. o. lehendabiziko bi mendeetan ez zuen etsai arriskutsurik ezagutu, eta mugen barruan bakea (''Pax Romana'') ezarri zen. Hala ere, barneko borrokak eta kanpoko inbasioak zirela medio, Europako Mendebaldean Erromako boterea desagertu zen. Ekialdean, [[Konstantinopla|Konstantinopolis]] hiriburua, Inperioak segi zuen beste milurteko bat gehiago.
 
=== Erdi Aroa ===