Sintetizadore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
79.156.65.6 (eztabaida) wikilariaren 6838066 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
15. lerroa:
=== 60ko hamarkada ===
Lehen sintetizadoreak 1920ko hamarkadan sortu ziren arren, 60ko hamarkadara arte ez ziren askorik hedatu. Beraien garapena nagusiki Estatu Batuetako elektronika laborategietan eman zen. Bertan, Bob Moog bezalako aitzindari batzuek sintetizadore prototipoak sortu eta erakustaldiak egin zituzten. Hasieran, sintetizadorea instrumentu esperimental eta elitistatzat hartu zen, segur aski [[abangoardia (argipena)|abangoardiako]] artista batzuk bakarrik ausartu zirelako instrumentu honentzat musika konposatzen.
Baina, 1968. urtean, Wendy Carlos izeneko estatubatuar konposatzaile batek, Bob Moogekin batera, [[Johann Sebastian Bach]]en hainbat lan grabatu ziten ''Switched-On Bach'' izeneko lanean. Honetarako, Moog sintetizadore modular bat eta 4 pistako grabagailu bat erabili zituzten. Albumak ohiz kanpoko arreta sortu zuen, izan ere [[Grammy Sariak|Grammy]] sari bat irabazteirabazten zuen lehen musika klasikoko albuma izan zen, milioi bat aletik gora saltzen zuen mota honetako lehen diskoa ere bihurtuz eta honi esker sintetizadorea ohiko musikara molda zitekeela frogatuz.
 
Merkatu berri honen sorrerarekin, fabrikatzaileek modelo txikiagoak sortu zituzten (adibidez, Minimoog sintetizadorea), eta gainera Yamaha edo Roland japoniar enpresak ere sintetizadoreak eraikitzen hasi ziren.