EZLN: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Flag_of_the_EZLN.svg» fitxategiaren ordez «Ejército_Zapatista_de_Liberación_Nacional,_Flag.svg» jarri da (eragilea: CommonsDelinker; arrazoia: File renamed: Criterion 2 (meaningless or ambiguous name)).
No edit summary
3. lerroa:
 
Tzotzil, tzeltal, tojolabal, txol eta lakandon indiarrez osatua dago bereziki. 1994tik, [[Marcos komandanteordea|Marcos subkomandantea]] izenaz ezagutzen den buruzagiaren zuzendaritzapean izan da.
 
== Iraultza Indigenarako Komite Klandestinoa ==
Iraultza Indigenarako Komite Klandestinoa (CCRI), EZLNren buruen batura da. Bere izena gehienak indigenak direlari zor zaio.
[[Fitxategi:Comandanta Ramona by bastian.jpg|thumb|211x211px|Ramona Komandantea]]
EZLNren lidergotza kolektiboa 23 komandantez eta subkomandante batez (Galeano subkomandantea, bozeramaile gisa jokatzen duena) osatuta dago. Comandante Sergio, Comandanta Susana, Comandante Tacho, Comandanta Yolanda, Comandante Zebedeo
 
Komandante gehienei euren gerra izenengatik ezagutzen zaie soilik: Brunel Komandantea, Abraham Komandantea, Alejandro Komandantea, Bulmaro Komandantea, Daniel Komandantea, David Komandantea, Eduardo Komandantea, Esther Komandantea, Fidelia Komandantea, Filemon Komandantea, Gustavo Komandantea, Isaias Komandantea, Ismael Komandantea, Javier Komandantea, Maxo Komandantea, Mister Komandantea, Moises Komandantea, Omar Komandantea, Ramona Komandantea, Susana Komandantea, Sergio Komandantea, Tacho Komandantea, Yolanda Komandantea eta Zebedeo Komandantea.
 
== Matxinada ==
 
Zapatisten matxinada 1994ko[[1994]]<nowiki/>ko urtarrilaren 1ean hasi zen, [[Chiapas|Chiapasko]] estatuan, Alderdi Iraultzaile Instituzionalaren gobernuaren kontra, egun hartan [[Mexiko]] [[Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna|Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Itunean]] sartzen zela baliaturik. [[Zapatismo|Zapatistak]] matxinatzera bultzatu zituen arrazoien artean honako hauek aipa daitezke: herrialde osoko indiarren eta nekazarien txirotasuna, indiarrei kendutako lurren jabetza berreskuratzeko aldarrikapena, eta aberastasunaren banaketa zuzenago bat eta Mexikoko etniek estatuaren eta errepublikaren organizazioan parte hartzeko eskubidea izatea aldarrikatzea, Mexikon bizi diren [[etnia]] guztien kultura-ezaugarriak onartuak eta aintzat hartuak izan zitezen. Nahiz eta baliabide naturaletan Chiapas den Mexikoko estaturik aberatsenetako bat (petrolioa, zurak, meak eta nekazaritzarako lur emankorrak), gizarte-sektoreen arteko gorabeherak eta desberdintasunak ere beste inon baino handiagoak dira Chiapasen, oraindik ere estatuko antolakuntza soziopolitikoa antzinako egitura autoritario latifundistetan oinarritzen delako. Hala, zapatisten armadak zenbait udalerri hartu zituelarik, gobernuak Mexikoko armada federaleko soldaduak bidali zituen haiei aurre egitera, eta guduak izan ziren estatuko hiri nagusietan, [[San Cristóbal de las Casas]] eta [[Ocosin]] hirietan, besteak beste. Aurrerago, Mexikoko gobernuaren bitartekaritzaz, Barruti Federaleko alkate ohi Manuel Camachok eta [[San Cristóbal de las Casas|San Cristóbal de las Casasko]] apezpiku Samuel Ruiz Garcíak bake-elkarrizketak hasi zituzten, gatazkari irtenbide edo konponbide baketsua eman nahiz. Chiapasko Elizak bake-elkarrizketak bultzatu zituen indiarren eta nekazarien alde, haien oinarrizko eskubideak defendatuz. Meniak menia, baina, gatazkak bere horretan iraun zuen.
 
== Negoziazioak eta gatazka ==
[[Fitxategi:Subcomandante Marcos.jpg|thumb|[[Marcos komandanteordea|Marcos subkomandantea]] ekitaldi batean.]]
1996ko urtarrilean, Mexikoko gobernuak eta zapatistek Konstituzioak indiarren autonomia ezagutzea hitzartu zuten. Handik hilabete batzuetara, zapatisten armadak (EZLN) talde politiko bihurtzea erabaki zuen, herrialdearen demokratizazio-prozesuan parte hartu ahal izateko, baina erabaki hura ez zen 1997ko[[1997]]<nowiki/>ko iraila arte gauzatu, Mexikoko hiriburuan, manifestazio jendetsu baten ondoren Nazioaren Askapenerako Fronte Zapatistaren sorrera iragarri zuten arte, alegia. [[Ernesto Zedillo Ponce de León]] lehendakariaren gobernuarekin izenpeturiko hitzarmen-prozesua bertan behera gelditzeak sorrarazi zuen frontea, baina Marcos subkomandanteak berehala aldarrikatu zuen aurreko zapatismoaren borrokari eusteko beharra. 1997ko abenduaren 22an talde [[paramilitar]] batek ehunka nekazari hil zituen [[Acteal]] herrian, Chiapasen, zapatistek kontrolatzen zuten eremutik hurbil. Zedillo lehendakariak negoziazio-prozesua azkartzeko agindua eman zuen, eta kargutik kendu zuen barne-ministroa. Bien bitartean, Mexikoko gudarosteak zapatisten kuartel nagusia inguratu zuen [[Lacandona]]ko oihanean, baina ez zuen lortu Marcos subkomandantea atxilotzerik. 1998an[[1998]]<nowiki/>an, [[Julio César Santiago Díaz]] jenerala atxilotu zuten Actealko sarraskian parte hartu izanaz akusaturik, haren mendeko armadak erasotuei laguntza eskaini ez izanaz, hain zuzen. Bi hilabete geroago, ekainean, [[Samuel Ruiz García]] apezpikuak bertan behera utzi zuen gobernuaren eta zapatisten arteko bitartekaritza-lana, lehendakariari trabak jartzea leporatu ondoren. Hilabete hartan bertan, bederatzi pertsona hil ziren Mexikoko gudarostearen eta zapatistenaren arteko borrokan, zapatistek berek sortu zuten eta Mexikoko armada desegiten hasi zen [[San Juan de la Libertad]] udalerrian.
 
== Oinarrizko printzipioak ==
EZLN-ren ekintzak hiru oinarrizko printzipio minimoren gainean planteatzen dira:
 
* Historikoki Mexikoko herri indigenei ezeztatu zaizkien eskubide kolektibo eta indibidualen defentsa.
* [[Demokrazia]], askatasuna eta justizia printzipio fundamental gisa dituen nazio eredu berri bat erakitzea.
* Humanismoaren izenean eta [[Neoliberalismo|neoliberalismoaren]] kontra, erresistentzia sare bat sortzea.
 
== Ikus, gainera ==