Bi anai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
64. lerroa:
=== Hamargarren kapitulua ===
 
Uda amaiera da. Txoriak Obabako plazako iturritik jostundegitik talde bat ateratzen ikusten du, Paulo eta Danielen etxerako bidean: Daniel eta Teresa (eskuei anitz eragiten dien neska, txoriaren hitzetan) alde batetik, eta Carmen (neska zatarra, txoriaren esanetan) eta Paulo (begizuloduna, txoriaren esanetan betiere). Carmen eta Paulo Danieli buruz ari dira hizketan: Daniel denbora guztian Teresaren atzetik dabilela eta arazoa konpondu ezinik, Carmenek Danielek zinta-jokoan parte har dezala proposatzen dio, Teresaren zinta bereganatu eta horrela asebete geratzeko. Horretarako, bizikletaz irakatsi behar dio. Danielena konpontzeko edozertarako prest dagoen Paulok onartu egiten du. Carmenek bera eta bere familiari egindako mesprezuak gogorarazteko aprobetxatzen du unea. Danielen etxetik bueltan, Carmenek bere plana proposatzen dio Teresari eta honek onartu egiten du, Carmenek horrela Daniel gainetik kendu eta maite duen Paulorenagako bidea zabalduko duela adierazi eta gero. Teresaren baiezkoa lortzeko, Paulok neska ederra dela esan diola aipatzen du, gezurra izan arren. Gero, eraztunari kolore eman beharra ere aipatzen dute, Paulok, eta Danielek gero, jakin dezaten jokoan zein den hartu beharreko zinta. Azkenean, Teresak Carmeni jokoan bere zinta jarri behar al duen galdetzen dio. Carmenek ezezkoa ematen dio, bere aurpegiko mantxarekin uzkurtuta, mutiletan ibili nahi ez duela aitzakaitzataitzakiatzat.
 
=== Hamaikagarren kapitulua ===