Fluor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
57. lerroa:
{{!}}-
}}
'''Fluorra''' '''F''' ikurra eta 9 [[Atomo-zenbaki|zenbaki atomikoa]] duen [[Elementu kimiko|elementu kimikoa]] da. 17. taldean kokatzen den, [[halogeno]] arinena da eta baldintza estandarretan kolore horiko gas oso toxikoa da (F<sub>2</sub>). ElementuTaula periodikoan elementu elektronegatiboena da eta elementu [[Elektronegatibotasun|elektronegatibo]] gehienak bezala, oso erreaktiboa da, ia beste elementu guztiekin erreakzionatzen baitu, helio eta neona salbuespen; non elementu elektronegatiboena da.
 
Elementuen artean, fluorra ugaritasun unibertsalaren 24. postuan kokatzen da, eta lurreko ugaritasunaren 13. postuan. [[Fluorita]] minerala da fluorraren iturri nagusiena. Fluor elementuaren existentzia 1810. urtean proposatu zen, elementu kimiko hau zuten mineraletatik banatzea saiatu baitzen, nahiz eta praktikan oso arriskutsua izan. 1886. urtean [[Henri Moissan]] kimikariak lehenengo aldiz fluorra isolatzea lortu zuen tenperatura baxuko [[Elektrolisi|elektrolisia]] burutuz.
64. lerroa:
Fluor atomoak bederatzi elektroi ditu, [[Neon|neonak]] baino bat gutxiago. Bere [[Konfigurazio elektroniko|konfigurazio elektronikoa]] 1s<sup>2</sup>2s<sup>2</sup>2p<sup>5</sup> da: bi elektroi ditu barneko geruza bete batean eta zazpi betetzeko elektroi bakarra behar duen kanpoko geruzan.<ref>{{Erreferentzia|izena=J.|abizena=CARLES|izenburua=Ecologie et économie : au coeur des ambiguïtés du débat sur la gestion durable des écosystèmes forestiers|orrialdeak=219|abizena2=JACCAUD|abizena3=JACCAUD|izena2=T.|izena3=T.|data=1996|url=http://dx.doi.org/10.4267/2042/26797|aldizkaria=Revue Forestière Française|alea=S|issn=1951-6827|doi=10.4267/2042/26797|sartze-data=2019-04-01}}</ref>
 
Fluorraren lehenengo [[Ionizazio-potentzial|ionizazio-energia]] elementu guztien artean hirugarren handiena da, fluor atomoetatik elektroien erauzketa zaila baita. Bere [[Afinitate elektroniko|afinitate elektronikoa]] ere oso altua da, bigarrena kloroaren atzetik<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Contributors|orrialdeak=137–138|data=2004-03|url=http://dx.doi.org/10.1177/1354066104041942|aldizkaria=European Journal of International Relations|alea=1|zenbakia=10|issn=1354-0661|doi=10.1177/1354066104041942|sartze-data=2019-04-01}}</ref>, elektroi bat hartzeko joera izanik, neon gas geldoarekin [[isoelektroniko]] bilakatuz; elementu guztietatik erreaktiboena da eta elektronegatibitate altuena du.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jack K.|abizena=Steehler|izenburua=Chemistry: The Molecular Science (Moore, John W.; Stanitski, Conrad L.; Jurs, Peter C.)|orrialdeak=1598|data=2001-12|url=http://dx.doi.org/10.1021/ed078p1598|aldizkaria=Journal of Chemical Education|alea=12|zenbakia=78|issn=0021-9584|doi=10.1021/ed078p1598|sartze-data=2019-04-01}}</ref>
 
F<sub>2</sub>-ren [[lotura energia]] Cl<sub>2</sub> edo Br<sub>2</sub>-rena baino askoz txikiagoa da; honek eta bere elektronegatibitate altuak, fluorraren disoziazio erraza, eta erreaktibitate altua eta fluorrak ez diren beste atomo batzuekin eratzen duten lortura sendoak azaltzen ditu.<ref>{{Erreferentzia|izena=N.N.|abizena=GREENWOOD|izenburua=Preface|argitaletxea=Elsevier|orrialdeak=v–vi|abizena2=EARNSHAW|izena2=A.|data=1984|url=http://dx.doi.org/10.1016/b978-0-08-030712-1.50003-x|aldizkaria=Chemistry of the Elements|isbn=9780080307121|sartze-data=2019-04-01}}</ref>
 
Giro tenperaturan fluorra hori koloreko gas [[diatomikoa]] da. -188ºC-tan kondentsatzen da likido hori argi batetarabatera. -220ºC-tan kristalizatzen da, kristal garden eta bigunak eratuz.
 
== Ugaritasuna ==
Unibertsoan elementu arinenen artean, fluorrak 400 ppb-tako (parts per billion)ko ugaritasuna du, 24.a unibertsoko elementuen artean, oso urria, karbonotik magnesiorako beste elementuak gutxienez hogei aldiz ohikoagoak baitira.
 
Lurrazalean, fluorra hamahirugarren elementu ohikoena da. Lurreko atmosferan, fluor elementalak, ur-lurrun atmosferikoarekin erreakzionatuko luke erraztasunez, bere presentzia naturala eragotziz; ondorioz, mineral konbinatu gisa soilik aurkitzen da. Fluorita, fluorapatita eta kriolita dira fluor mineral garrantzitsuenak industria mailan.
80. lerroa:
Fluor elementalaren isolatzea, azido fluorhidrikoaren korrosibotasun altua zela eta zaila izan zen.
 
[[Edmond Frémy|Edmond Frémy-k]], fluorra eratzeko burututako hidrogeno fluoruro puruaren elektrolisia gauzatu zitekeela defendatu zuen, eta azidifikatutako potasio bifluorurotik (K[HF<sub>2</sub>]) abiatuz lagin anhidridoak lortzeko metodo bat asmatu zuen; baina eratutako hidrogeno fluoruroa eroale ez dela ohartu zen, eta honek elektrolisia eragozten zuen. Henri Moissan-ek aurreko saiakuntzekin jarraitu zuen, eta azkenean, eroale den [[Potasio difluoruruo|potasio difluoruro]] (K[HF<sub>2</sub>]) eta [[azido fluorhidriko]] (HF) lehorran nahastura bat aurkitu zuen, non elektrolisia burutu zuen. 1886an, Moissan-ek fluor elementala isolatzea lortu zuen.
[[Fitxategi:Henri Moissan isolating fluorine 1886 crop.jpg|ezkerrera|thumb|Henry Moissan kimikaria fluor elementua isolatzen.]]
 
91. lerroa:
 
== Eratutako konposatuak ==
Fluorra kimika aberatsa duen konposatuaelementua da, non [[metal]], [[ez-metal]], [[metaloide]] (erdi-metalak) eta oso arraroak diren [[Gas noble|gas nobleekin]] erreakzionatzen duen. Fluorraren konfigurazio elektronikoa 1s<sup>2</sup>2s<sup>2</sup>2p<sup>5</sup> da, beraz, elektroi bakarra hartzea falta zaio zortzikotearen araua betetzeko, hau dela eta, -1 [[oxidazio-egoera]] hartzen du kasu gehienetan.
 
=== Metalekin: ===
[[Metal alkalino|Metal alkalinoekin]], monofluoruro ioniko oso disolbagarriak osatzen dituzte; hauek [[Sodio kloruro|sodio kloruroa]] (NaCl) eta antzeko kloruroen antolamendu kubikoa osatzen dute. Metal lurralkalinoekin, aldiz, difluoruro ionikoak sortzen ditu, baina hauek ez dira uretan disolbagarriak (berilio fluoruroa (BeF<sub>2</sub>) izan ezik).
 
Beste aldetik, oxidazio-egoera altuetan dauden metalekin eratzen duten [[Lotura kobalente|lotura kobalenteen]] bidez hainbat konposatu eratzen dira: tetrafluoruroak ([[zirkonio]], [[Hafnio|hafmio]] eta zenbait [[Aktinoide|aktinoidekin]]), [[Urtze-puntu|urtze tenperatura]] altuak dituztenak; pentafluoruroak, [[polimero]] linealak eta konplexu oligomerikoak sortuz; hexafluoruroak (non 13 metalek egitura oktaedriko hauek osatzen dituzten, gas eran WF<sub>6</sub> eta likido egoeran MoF<sub>6</sub> eta ReF<sub>6</sub> adibidez); eta heptafluoruroak, bipiramidal pentagonal molekula solidoak osatzen dituztenak, nahiko erreaktiboak.
 
=== Hidrogenoarekin: ===
Fluorrak hidrogenoarekin, hidrogeno fluoruroa (HF) osatzen du, non fluorrak -1 oxidazio egoera hartzen du korrosiboa den gas kolorge bat sortuz. Konposatu honek uraren [[Dentsitate (fisika)|dentsitate]] antzekoa du (1,14 g/cm<sup>3</sup>),  bere masa molarra 20,0063 g/mol da eta bere fusio eta [[Irakite-puntu|irakite tenperatura]]<nowiki/>k, -83ºC  eta 20ºC dira, hurrenez hurren . Bukatzeko, esan behar da konposatu hau uretan disolbatuta azido ahula dela (pKa= 3,14) eta molekulen artean hidrogeno loturak eratzen dira.
 
 
=== Beste ez-metalekin: ===
Metaloideen eta p-blokeko ez-metalen fluoruro binarioak, oro har, kobalenteak eta lurrunkorrak dira, [[erreaktibotasun]] desberdinak dituztenak; hauen artean:
 
* Boro trifluoruroa (BF<sub>3</sub>): molekula laua da eta ez du zortzikotearen araua osatzen. Lewis azido gisa jokatzen du, eta amoniakoa bezalako baseekin konbinatzen da.
 
* Karbono tetrafluoruro (CF<sub>4</sub>): molekula tetraedriko eta inertea da. Silizio eta germanio tetrafluoruroaren antzekoak, baina hauek Lewis azido bezala jokatzen dute.
 
* Azkenik, kalkogenoek hainbat fluoruro eratzen dituzte; non tetrafluoruro eta hexafluoruroak osatzen diren sufre (SF<sub>6</sub>), selenioa (SeF<sub>6</sub>) eta telurioekin (TeF<sub>6</sub>). Azken hauek fluor atomo gehiago dituzte, erdiko atomo arinagoak egonkortuz; hala, sufre hexafluoruroa batez ere inertea da.