Rosa Parks: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
6. lerroa:
Parks Tuskegeen ([[Alabama]]n) jaio zen. Aita arotza zen eta ama irakaslea. Txikitatik izan zituen osasun arazoak (amigdalitis kronikoa). Gurasoak banatzean amarekin joan zen [[Montgomery (Alabama)|Montgomery]] (Alabama) ondoan bizitzera. Jostuna izan zen ia bizitza osoan.
 
[[1950]]eko hamarkadaren hasieran Parksek eskubide zibilen aldeko mugimenduarekin bat egin zuen eta erakundean idazkari lanak bete zituen Koloreko Jendearen Aurrerapenerako Elkarte Nazionalaren (''National Association for the Advancement of Colored People, NAACP) barnean, Jonay, Montgomeryn. Highlander Folk Schoolera ere joan zen, langileen eskubideen eta arraza-berdintasunaren aldeko zentrua.''
1955eko abenduaren 1ean, Montgomeryn Parksek autobus gidariaren esanei aurre egin zien eta ez zion bere eserlekua pertsona zuri bati utzi. Ordena publikoa asaldatzeagatik kartzelara eraman zuten.
Gartzelaratzeari erantzunez, [[Martin Luther King]] izeneko apaiz bautista artean ezezagunak Montgomeryko autobus publikoen aurkako boikota zuzendu zuen, agintariek autobusetako arraza-segregazioa alde batera utzi zuten arte. Honek segregazioaren aurkako protesta gehiago bultzatu zituen.