Wadati-Benioff eremua: berrikuspenen arteko aldeak

Subdukzio-eremuetan lurrikaren fokuak kokatzen diren eremua. Ozeano-fosetatik abiatuta, kontinente edo uharte-arkuen azpian hondoratzen da 15-75° bitarteko okerdurarekin, 600 eta 700 km-ko sakoneraraino.
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Wadati-Benioff eremua (Benioff eremua edo Wadati eremua subdukzio-eremuetan sakonera desberdinetan gertatzen diren lurrika<nowiki/>ren foku edo hipozentro<nowik...»
(Ez dago alderik)

18:12, 2 maiatza 2019ko berrikusketa

Wadati-Benioff eremua (Benioff eremua edo Wadati eremua subdukzio-eremuetan sakonera desberdinetan gertatzen diren lurrikaren foku edo hipozentroek betetzen duten esparruari deritzo. Lurrikaren fokuek hondoratzen ari den ozeano-litosferaren hondaratze-angelua islatzen dute. Eremu osoan zehar pilatzen diren esfortzu tektoniko desberdinen ondorioz lurrikara ugari sortzen dira. Lurrikara sakonenak 670 km-tara gertatzen dira, hondoratzen den litosfera ozeanikoen portaera hauskorra bertaraino mantentzen delako.

Subdukzio-eremuetako lurrikaren eremua bi sismologoek, bakoitza bere aldetik aurkitu zuten aldi berean; Kaliforniako Teknologia Institutuko Hugo Benioffek eta Japoniako Meteorologia Agentziako Kiyoo Wadati.

Wadati-Benioff eremuaren okerdura-angelua oso aldakorra izan daiteke, baina normalean 45º baino txikiagoa da.


Wadati-Benioff eremu bikoitza

Kasu batzuetan subdukzio-eremuetan sismikotasuna duten bi gainazal paralelo aurkitzen dira, bata bestearengatik hainbat kilometrora. Adibidez, Japoniako Honshu irlaren azpitik definitzen den Wadati-Benioff eremuan lurrikaren fokuak 30-40 kilometrora dauden bi planotan (bata hondoratzen ari den lauzaren gainazalean eta bestea plakaren barnean) aurkitzen dira.

 
Wadati-Benioff eremua


Bibliografia

https://es.wikipedia.org/wiki/Zona_de_Wadati-Benioff

https://en.wikipedia.org/wiki/Wadati%E2%80%93Benioff_zone

Apraiz, A. (2005):Plaka tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. UEU, 329-353. [1]

  1. Apraiz Atutxa, Arturo.. (2005). Plaka-tektonika : lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380750. PMC 863174813. (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).