Lurrazal kontinental: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:TopoBlock diagram continental crust structure FR.jpgpng|thumb|350px|Lurrazalaren lodieraKontinente-lurrazalaren (km)geruzak.]]
'''Kontinente-lurrazala''' edo '''lurrazal kontinentala''' [[arroka igneo]], [[Arroka sedimentario|sedimentario]] eta [[Arroka metamorfiko|metamorfikoz]] eraturik dagoen eta kontinenteak eta [[Plataforma kontinental|kontinente-plataformak]] (itsasoko eremu ez sakonak, [[Itsasertz|itsasertzetan]] kokatuta) osatzen dituen Lurraren azaleko eremua da. Lurraren gainazalaren ia %40a inguru betetzen du. Kontinente-lurrazala osatzen dituzten elementuei begira, ugarienak [[Silizio dioxido|silizea]] eta [[Aluminio|aluminioa]] dituzten [[Mineral|mineralak]] dira.
'''Lurrazal kontinentala''' [[kontinente]]ak eratzen dituen [[Lurra]]ren geruza da, [[gainazal ozeaniko|lurrazal ozeanikoarekin]] batera [[lurrazal]]a eratzen duena. Hiru [[arroka]] motez osatua dago: [[arroka igneo|igneoz]], [[arroka sedimentario|sedimentarioz]] eta [[arroka metamorfiko|metamorfikoz]].
 
Garrantzitsua da lehen bait lehen nabarmentzea kontinente-lurrazalak dentsitate baxuagoa duela (d=2,83g/cm<sup>3</sup>) [[Lurrazal ozeaniko|ozeano-lurrazalarekin]] konparatuz. Honen arrazoia lurrazal bakoitzak dituen osagaiekin du zerikusia: Ozeano-lurrazalak mineral [[mafiko]] gehiagoz dago osaturik (pisutsuagoak direnak), eta kontinentalak, aldiz, mineral [[Felsiko|feltsiko]] ugariago ditu. Bestetik, kontinente-lurrazala ozeanikoa baino lodiagoa da, 25 eta 70 km bitarteko lodierak ditu(batez-besteko lodiera 35km-koa izanik). Ozeano-lurrazalak aldiz, 7 eta 10 km bitarteko lodiera izan ohi du.[[Fitxategi:Topo.jpg|thumb|350px|Lurrazalaren lodiera (km).]]
Lurrazal ozeanikoa baino sendoagoa da, bere lodiera, 40 kilometrora irits daiteke, eta, nagusiki, [[granito]]z osatua dago. Lurrazal kontinentala, Lurreko geruza hotz eta zurrunena da, eta, beraz, zailtasun handia du deformatzeko.
 
== Jatorria eta sorrera ==
Lurrazal ozeanikoa, beste plaka baten barnean sar daiteke [[mantu]]an desagertu arte, lurrazal kontinentalean halakorik gertatzen ez den bitartean, lodiegia eta arinegia baita. Euren plakek eramandako bi kontinentek, euren artean talka egiten dutenean, bata bestearekin elkartzen dira, talka gunean [[mendilerro]] bat altxatzen den bitartean.
Kontinente-lurrazala [[Mantu|mantuan]] jatorria duten [[Magma desberdintzapen|magmen desberdintzapen]] magmatikoz eta [[Asimilazioa (geologia)|asimilazio-prozesuen]] bitartez sortu zela onartzen da. Desberdintzapen magmatikoz konposizio desberdineko magmak sortzen dira, horrela konposizio ezberdineko arroka igneoak garatzen dira. Kontinente-lurrazalean lortutako [[Datazio (geologia)|datazio]] erradiometrikoak baliatuz ondorengo datuak aipa daitezke:
 
1)    Badaude kontinente-lurrazalaren arrastoak orain dela 3,5Mu-koak, baina oso datu gutxi dira.
 
2)    Kontinente-lurrazalaren bolumenaren %20a orain dela 3.000 Mu eratuta zegoela onartzen da
 
3)    Kontinente-lurrazalaren bolumenaren %60a2.500 eta 3.000 Mu artean garatu zen.
 
4)    Gelditzen den %20a azken 2.500 Mu-tan joan da eratzen, gaur egungo egitura lortu arte.
 
== Kontinente-lurrazalaren jokaera eta ertz motak ==
Kontinente-lurrazalaren tamaina, forma eta kontinente kopurua etengabe aldatzen ari da denbora geologikoan zehar planetaren dinamismoari esker. Kontinente-lurrazalaren zati ezberdinak urrundu, beraien artean talka egin eta bateratu egiten dira ziklo bat balitz bezala. Horrela eratzen dira estentsio guneak eta haien ondorioz eratutako [[Rift gunea|kontinente-riftak]], konpresio guneen [[Subdukzio|subdukzio-eremuak]] eta [[Orogenia|orogenoak]], edo [[Muga transformatzaile|muga transformatzaileen]] [[Zizailazko mugimendu|zizailazko mugimenduak]], besteak beste. Mugimendu horiek guztiak kontineentetako ertzetan ematen dira, eta ezaugarri [[Tektonika|tektonikoen]] arabera, kontinente- ertzak 4 multzotan sailka daitezke:
 
* Ertz egonkorrak edo Atlantiar motako ertzak: Ozeano Atlantikoan, Indikoan eta Artikoan, eta modu berean, Antartika inguratuz ematen dira. Ertz hauen garapena arro sedimentario ozeanikoak zabaldu heinean eta kontinenteak haustu bitartean ematen dira.
 
[[Fitxategi:Continental-continental convergence Fig21contcont i18.png|thumb|Bi plaka kontinentalen arteko talka muga konbergentea adieraziz.]]
 
* [[Muga konbergente|Ertz konbergenteak]] edo Andetar motako ertzak: Ertz mota hauetan ozeano-litosfera kontinente-litosferaren azpitik jasaten du subduzioa, eta horrela sudukzio-eremuak emango dira.
 
[[Fitxategi:Falla de San Andrés.jpg|thumb|San Andreseko faila, muga transformatzaile baten mugimendua adieraziz.]]
 
* Ertz transformatzaileak edo Kaliforniar motako ertzak: Kasu honetan ere topografian aldaketak ematen dira. Haien egiturari begira, garatu gabeko plataformak, arro sedimentario sakonak eta ur gaineko eremuak tartekatzen dira irregularki.
 
* [[Arkuoste-ertz|Arkuoste-ertzak]] edo Japoniako itsasoko ertzen motakoak: Bi gune desberdintzen dira arkuoste-ertzetan, Atlantiar motako ertz egonkorrak eta aktiboak diren uharte-arkuen eremu ozeaniko estuak. Ertz hauetan dauden gune aktibo zein pasiboek aurretik deskribatutako ezaugarri guztiak gordetzen dituzte. Adibide moduan Japoniako itsasoa dugu. Asiako ekialdeko kostaldearen ertz egonkorraren eta Japoniako arku bolkaniko aktiboaren artean kokatuta dago.
 
<br />
 
== Kontinente-lurrazalaren eremu geodinamikoak ==
Lurralde zenozoikoetan bereizten diren eremu geodinamikoak ondorengoak dira:
 
-''[[Barne plataforma|Kontinenteetako barne plataformak]]:'' Altuera gutxiko barne-eremuak dira, arroka sedimentario sekuentzia osaturik. Plataforma hauen egitura oso sinplea da, baina balio ekonomiko izugarria dute (petrolioa, hobi mineralak eta ikatza ateratzen da) eta horrez gain, leku egokiak dira nekazaritzarako.
 
''-[[Gerriko orogeniko|Gerriko orogenikoak]]:'' Plaken konbergentziaren bitartez deformatutako kontinente lurrazaleko eremuak dira.
 
''-Kontinenteetako riftak:'' Kontinente-lurrazala estentsioaren eraginpean jartzean garatutako egitura. Gaur egungo adibide garrantzitsuenak Estatu Batuetako mendebaldean dagoen [[:es:Provincia_geológica_de_Basin_and_Range|Basin & Range lurraldea]] eta [[Rift Haran Handia|Afrika ekialdeko rifta]] dira.
 
== Ikus, gainera ==