Sozialdemokrazia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Historia: estetika
6. lerroa:
== Historia ==
[[Fitxategi:Eduard Bernstein.jpg|thumb|alt=|[[Eduard Bernstein]].|204x204px]]
Sozialdemokrazia [[August Bebel]] alemaniar pentsalariaren ahaleginez sortu zen; sozialismoa indarkeriarik gabe, legearen baitan, ezarri behar zela zioen Bebelek. 1869. urtean [[Wilheim Liebknecht]]ekin batera, [[Alemaniar Langile Sozialdemokraten Alderdia]] sortu zuen; gerora, 1875. urtean, alderdi hori Alemaniako beste langile talde batekin elkartu eta Alderdi Sozialdemokrata sortu zen (''Sozialdemokratische Partei'').[[Fitxategi:Red rose 02.svg|thumb|Sozialdemokraziaren ikur nagusiena, [[Arrosa (landarea)|arrosa]] gorria. Nazioartean ideologia honen sinbolo gisa aitortua, [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|Espainiako Alderdi Sozialistak]] adibidez, arrosa bat darama haren ikurrean. ]]1871. urtean hartu zuten parte sozialdemokratek aurrenekoz hauteskundeetan Alemanian, eta ordudanik etenik gabe hazi zen haien indarra. [[Eduard Bernstein]] alemaniarra (1850-1932) izan zen sozialdemokraziaren beste teorilari garrantzitsu bat. [[Marxismo]] ortodoxoaren aurkakoa zen; haren ustez [[kapitalismo]]a ez zetorren gainbeheran, oztopoak (langabezia, gainprodukzioa, eta aberastasunen banaketaren berdintasuna eza) gainditzen ari baitzen etengabe; Bernsteinentzat gizartean baldintzak hobetzen ari ziren, eta bozketa unibertsala ezartzerakoan langileek sozialismoa ezarriko zuten hauteskundeen bidez, inolako iraultza eta bortxarik gabe.
 
1871. urtean hartu zuten parte sozialdemokratek aurrenekoz hauteskundeetan Alemanian, eta ordudanik etenik gabe hazi zen haien indarra. [[Eduard Bernstein]] alemaniarra (1850-1932) izan zen sozialdemokraziaren beste teorilari garrantzitsu bat. [[Marxismo]] ortodoxoaren aurkakoa zen; haren ustez [[kapitalismo]]a ez zetorren gainbeheran, oztopoak (langabezia, gainprodukzioa, eta aberastasunen banaketaren berdintasuna eza) gainditzen ari baitzen etengabe; Bernsteinentzat gizartean baldintzak hobetzen ari ziren, eta bozketa unibertsala ezartzerakoan langileek sozialismoa ezarriko zuten hauteskundeen bidez, inolako iraultza eta bortxarik gabe.
 
Nahiz eta Bersteinen [[errebisionismo]]a alderdi gehienek kondenatu zuten, mugimendu sozialista errebisionistetan (erreformistak) eta ortodoxoetan (marxistak) banatu zen. 1917. urtean [[Urriko Iraultza|Iraultza boltxebikea]] garaile atera zenean, sozialismo ezkertiarra desagertu egin zen, III. Internazionalean [[komunismo|komunista]] izena hartu baitzuten talde sozialistek. Komunisten eta sozialisten arteko banaketa erabat gauzatu zen Berlingo Konferentziaren (1922) ondoren, eta hala, 1923. urtean Hanburgon [[Internazional Sozialista|Internazional sozialista]] sortu zen, alderdi sozialdemokrata guztiak biltzen zituena.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, sozialdemokratek aginpidea eskuratu zuten Europako zenbait herrialdetan, Suedian, Erresuma Batuan ([[Erresuma Batuko Alderdi Laborista|Alderdi Laborista]]) eta Mendebaleko Alemanian, esate baterako, eta Europako ongizateko gizarte programak antolatzen hasi ziren. Aginpidea lortu ahala, sozialdemokrazia aldatuz joan zen, batik bat mendebaleko Alemanian, eta bereziki XIX. mendeko dotrina sozialistak industriaren eta negozioen nazionalizazioari buruzko planteamenduei zegokienez.
 
[[Fitxategi:Red rose 02.svg|thumb|Sozialdemokraziaren ikur nagusiena, [[Arrosa (landarea)|arrosa]] gorria. Nazioartean ideologia honen sinbolo gisa aitortua, [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|Espainiako Alderdi Sozialistak]] adibidez, arrosa bat darama haren ikurrean. ]]
Gero eta irizpide zabalduagoa da sozialdemokrazian, dotrina horretan iritzi eta adar asko badira ere, industriaren eta ekonomia jarduera pribatuaren jabegoa baino, estatuaren kontrola edo arautzea behar dela lortu; nahikoa baita ekonomia kontrolatzea ekonomia hazkundea eta errenta berdintasuna lortzeko. Ezkerraldeko alderdiek indarrean den sistemarekin lotu izan dute pentsamolde sozialdemokrata, eta kapitalismoaren iraupenerako oinarria dela esanez kritikatu dute.