Sozialdemokrazia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
13. lerroa:
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, sozialdemokratek aginpidea eskuratu zuten Europako zenbait herrialdetan, Suedian, Erresuma Batuan ([[Erresuma Batuko Alderdi Laborista|Alderdi Laborista]]) eta Mendebaleko Alemanian, esate baterako, eta Europako ongizateko gizarte programak antolatzen hasi ziren. Aginpidea lortu ahala, sozialdemokrazia aldatuz joan zen, batik bat mendebaleko Alemanian, eta bereziki XIX. mendeko dotrina sozialistak industriaren eta negozioen nazionalizazioari buruzko planteamenduei zegokienez.
[[Fitxategi:Red rose 02.svg|thumb|Sozialdemokraziaren ikur nagusiena, [[Arrosa (landarea)|arrosa]] gorria. Nazioartean ideologia honen sinbolo gisa aitortua, [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|Espainiako Alderdi Sozialistak]] adibidez, arrosa bat darama haren ikurrean. ]]
 
Gero eta irizpide zabalduagoa da sozialdemokrazian, dotrina horretan iritzi eta adar asko badira ere, industriaren eta ekonomia jarduera pribatuaren jabegoa baino, estatuaren kontrola edo arautzea behar dela lortu; nahikoa baita ekonomia kontrolatzea ekonomia hazkundea eta errenta berdintasuna lortzeko. Ezkerraldeko alderdiek indarrean den sistemarekin lotu izan dute pentsamolde sozialdemokrata, eta kapitalismoaren iraupenerako oinarria dela esanez kritikatu dute.