Espainiako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t geh
tNo edit summary
154. lerroa:
Nazioarteko sare finantzarioek estutu egin zituzten elite politiko eta ekonomikoekin zituzten harremanak, [[Industria Iraultza|industria garapen handia]] gertatu ahala, burdinbidegintzaren epelean. [[Crédito Mobiliario]]<nowiki/>k eta, bereziki, [[Sociedad Española Mercantil e Industrial|SEMIk]] hauspotuta, industria dinamika garrantzitsuak sortu ziren, hala nola [[Société Minière et Metallurgique Peñarroya]], [[Río Tinto Company Limited]] konpainia indartsuak, eta [[Almadén|Almadengo meatzeak]] (azken horien bidez, jabeek, [[Rothschild|Rothshild Etxeak]], munduko [[Merkurio (elementua)|merkurio]] monopolioa eskuratu zuten). Urte hauetan, egonkortasun politiko nahiko handia lortu zen.
 
1897ko abuztuan, [[Cánovas del Castilloren erailketa|Canovas del Castillo hil zuten Arrasaten]], Bartzelonako langile protesten zapalkuntza latzaren ondoren. 1898an, Espainiak bere azken koloniak galdu zituen, oihartzun psikologiko handiko gertaerak. Larritu egin ziren protesta egiten zuten langileen eta Kataluniako zein Euskal Herriko mugimendu nazionalisten kontrako neurriak, aldi berean espainiar nazionalismoa harrotuz. Gobernuko txandakatze sistema bertan behera geratu zen, eta desegonkortasun aldi berri bat hasi zen. Krisi horren aurrean, espainiar nazionalismoak gora egin zuen, kutsu militarista eta autoritariokoa. Aldi berean, euskal eta kataluniar mugimendu nazionalistek indarra hartzen jarraitu zuten. Erregimenak hartu zuen joera militarista hori Afrika iparraldeko interbentzionismo politika batean gauzatu zen. 1909an, langileak Afrikako kolonietara bidaltzeko gobernuaren ahaleginak protestak astindu zituen, eta [[Bartzelonako Aste Tragikoa|Aste Tragikoa gertatu zen Bartzelonan]].
 
I. Mundu Gerran, Espainia neutrala izan zen, eta horrek Europako potentziak behar zituzten materialez hornitzeko modua eman zion, industria garapena sendotuz. Haren bukaeran, baina, prezio igoerek eta langileen baldintza kaskarrek protestak zirikatu zituzten, bereziki Bartzelonan, Marokoko gerrak herritarren artean eragindako haserrearen erdian. Langile mugimenduaren goraldiak ugazaben eta militarren erreakzio gogorra eragin zuten. Desegonkortasunak 1923ko [[Miguel Primo de Rivera|Miguel Primo de Riveraren]] diktadura ekarri zuen. Espainiar militarrek areagotu egin zuten [[Rifeko Gerra|Rifeko ahalegin militarra]]; bertako taktika bereziki ankerrek espainiar militarismoa elikatu zuten. Primo de Rivera, baina, babesak galtzen joan zen, eta [[Alfontso XIII.a Borboikoa (Espainia)|Alfontso XIII.ak]] [[1930|1930eko]] urtarrilean kargugabetu egin zuen. Hurrengo urtean, ordea, errege horren beraren amaiera ekarri zuen, eta Espainiako Bigarren Errepublikari hasiera eman.
Krisi horren aurrean, espainiar nazionalismoak gora egin zuen, kutsu militarista eta autoritariokoa. Aldi berean, euskal eta kataluniar mugimendu nazionalistek indarra hartzen jarraitu zuten. Erregimenak hartu zuen joera militarista hori Afrika iparraldeko interbentzionismo politika batean gauzatu zen. 1909an, langileak Afrikako kolonietara bidaltzeko gobernuaren ahaleginak protestak astindu zituen, eta [[Bartzelonako Aste Tragikoa|Aste Tragikoa gertatu zen Bartzelonan]].
 
I. Mundu Gerran, Espainia neutrala izan zen, eta horrek Europako potentziak behar zituzten materialez hornitzeko modua eman zion, industria garapena sendotuz. Haren bukaeran, baina, prezio igoerek eta langileen baldintza kaskarrek protestak zirikatu zituzten, Marokoko gerrak herritarren artean eragindako haserrearen erdian. Desegonkortasunak 1923ko [[Miguel Primo de Rivera|Miguel Primo de Riveraren]] diktadura ekarri zuen. Espainiar militarrek areagotu egin zuten [[Rifeko Gerra|Rifeko ahalegin militarra]]; bertako taktika bereziki ankerrek espainiar militarismoa elikatu zuten. Primo de Rivera, baina, babesak galtzen joan zen, eta [[Alfontso XIII.a Borboikoa (Espainia)|Alfontso XIII.ak]] [[1930|1930eko]] urtarrilean kargugabetu egin zuen. Hurrengo urtean, ordea, errege horren beraren amaiera ekarri zuen, eta Espainiako Bigarren Errepublikari hasiera eman.
 
== XX. mendea ==