Berria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
65. lerroa:
 
[[2010]]. urtean lurraldetako Hitzak jarri zituen abian: Arabako Hitza, [https://gipuzkoa.hitza.eus Gipuzkoako Hitza], [https://bizkaia.hitza.eus Bizkaiako Hitza], [https://iparraldekohitza.eus Iparraldeko Hitza] eta [https://nafarroa.hitza.eus Nafarroako Hitza]. Arabako Hitzak 2016ko urtarrilean Arabako Alea aldizkariarekin bat egin zuen eta [https://alea.eus Alea.eus] proiektua jarri zuten abian.
 
== Enpresa egitura ==
''Berria'' egunkariaren jabe [[Euskal Editoreak S.L.]] da, [[Euskarazko Komunikazio Taldea S.A.]] enpresaren menpekoa dena. Azken honek hainbat enpresa desberdin (gehienak sozietate mugatuak) ditu bere gain, eta horietako bakoitzaren bitartez asetzeko enpresa nagusiaren beharrak. Gainera, enpresa nagusiak ''Berriaz'' aparte beste hainbat tokian tokiko hedabide dituela bere gain, [[Bertako Hedabideak S.L]]. enpresaren bitartez antolatzen dituena. Azken hau duela urte batzuk [[Berria Taldea|Berria Taldeak]] eskualdean eskualdeko eragile batzuekin batera sortutako sozietatea da, bere menpe eskualdeetako hainbat hedabide dituenak (hala nola, Oiarzualdeko Hedabideak SL edo Lea-Artibaiko Hedabideak SL).
 
Euskarazko Komunikazio Taldea, beraz, [[sozietate anonimo]] bat da, eta, printzipioz, forma juridiko horregatik dirua irabazteko asmoa izan beharko lukeen arren, praktikan ''Berriak'' ez du asmo hori, ezta horretarako posibilitaterik ere. Bere enpresa izaerari dagokionez, talde honek jabetza [[Bazkide|bazkideen]] artean dauka banatuta, zati proportzionaletan ([[Akzio|akziotan]]): jarritako diruren arabera izango du [[bazkide]] bakoitzak erantzukizuna. Horrez gain, [[Bazkide|bazkideek]] erabakietan parte hartzeko eskubidea izango dute, bai eta irabazien banaketaren partea eskuratzeko ere, baina esan bezala beti ere dituzten [[Akzio|akzioen]] proportzioan.
 
[[Euskarazko Komunikazio Taldearen]] administrazio kontseiluko presidentea [[Beatriz Zabalondo]] da. [[Iban Arregi]] da kontseilari ordezkaria (idazkaria izateaz gain), eta Arregiz gain beste bederatzi kontseilari daude administrazio kontseiluan. ''Berriari'' dagokionez, [[Martxelo Otamendi]] da zuzendaria, [[Iñaki Petxarroman|Iñaki Petxarromanen]] zuzendariordetzan eta [[Idurre Lazkano|Idurre Lazkanorekin]] edizio arduradun gisa. Egunkariaren egoitza nagusia [[Gipuzkoa|Gipuzkoan]] ([[Andoain]]) dagoen arren, lurralde ordezkaritzak dituzte [[Bizkaia|Bizkaian]] ([[Bilbo]]), [[Araba|Araban]] ([[Gasteiz]]), [[Lapurdi|Lapurdin]] ([[Baiona]]) eta [[Nafarroa Beherea|Nafarroan]] ([[Iruñea]]), eta orotara 250 langilek osatzen dute talde osoa, 23.000 akziodun izan dituztelarik 2018an.
 
== Medio digitalak ==