Rock: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
128. lerroa:
 
Diskoetxe independientetan mugatuta, underground musika korronte ederra sortu zen irrati eta aldizkari independienteei nahiz ahoz ahoko berriei esker. Salmenten aldetik inork emaitza izugarririk lortu ez arren, hurrengo belaunaldiarenganako eragina erabakigarria izan zen. Hurrengo hamarkadan [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]] [[grunge]]ak eta [[Ingalaterra]]n [[Britpop]]ak erdietsitako arrakastak alternative musika korronte nagusira eraman zuten.
 
=== Euskal Rock Erradikala ===
{{sakontzeko|Euskal Rock Erradikala}}
[[Fitxategi:Kortatu_1.jpg|thumb|[[Kortatu]]ren kontzertua, Egian.]]
'''Euskal Herriko Rock Erradikala''',<ref>[http://behinbetiko.blogspot.com/2009/11/des-kontrol-aurrera-begira.html «Des-kontrol: aurrera begira...»], punk musikari buruzko ''Behin Betiko'' bloga, 2009-11. 2010-12-08an eskuratua.</ref><ref>[http://www.aizunet.org/index.php?option=com_content&view=article&id=285:aurrera-begira «Aurrera begira»], ''Aizu'', 2009-11. 2010-12-08an eskuratua.</ref><ref>[http://kontaizu.net/index.php?option=com_content&view=article&id=3169&catid=50:musika&Itemid=69 «Amen»], ''Kontaizu'' webgunea. 2010-12-08an eskuratua.</ref> [[erdara|erdal]] musika ere barne hartzen duen arren euskaraz '''Euskal Rock Erradikala''' izenez ezagunagoa (dena dela, [[gaztelania]]z asmatu zen izena —'''''Rock Radical Vasco, Rock Radikal Vasco''''' edo '''''RRV'''''— eta luzaroan ez zuen [[euskara|euskal]] izenik izan) [[Hego Euskal Herria]]n [[1980ko hamarkada]]n izandako euskal eta erdal musikako mugimendu bat da. Estilo ezberdinak sartzen ziren, hala nola [[punk]], [[rock]], [[ska]] eta [[reggae]]a.
 
''Rock Radical Vasco'' izena, ''[[Egin (egunkaria)|Egin]]'' egunkarian 1983ko urriaren 16an argitaratutako manifestu batean agertu zen lehen aldiz, Jose Mari Blasco musika managerrak sinatua, eta elkarren kontrako hainbat jarrera sorrarazi zuen. [[Abertzaletasun|Abertzale]] izan edo ez, talde askori beren burua etiketa horren pean zaku berean sartzea ez zitzaien ongi iruditu. [[Eskorbuto]]koek, esaterako, «Rockak aberririk ez du» erantzun zuten.
 
Musikari haiek batzen zituen ezaugarria kritika sozial eta politikoa zen, eta letretan ia beti botere erakundeak kritikatzen zituzten: [[Estatu]]a, [[polizia]], [[monarkia]], [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoa]], [[armada]] eta [[guardia Zibila|guardia zibila]], konparazio batera. 1980ko krisi ekonomikoa ere beren letretan islatu zuten. Irrati libreekin, fantzineekin, [[gaztetxe]]ekin eta hainbat talde alternatiborekin batera, [[ezker abertzalea]]ren inguruko erakundeek musika talde horiei arnasa hartzeko bidea eman zieten. [[Herri Batasuna]]k, ''[[Martxa eta Borroka]]'' izeneko kanpainaren bidez, rock kontzertuak eta ekitaldi politikoak uztartzea lortu zuen, eta horrek RRVko taldeei emanaldiak lortzea erraztu zien.<ref>Peru Unzueta: [http://www.argia.com/argia-astekaria/1133/ok-korral-rock-radical-vasco-tik-kanpo-zaila-dago-plazaratzen «O.K. Korral: "Rock Radical Vasco-tik kanpo zaila dago plazaratzen"»], ''Argia'', 1987-01-11.</ref> Gainera, adibidez ''[[Egin (egunkaria)|Egin]]'' egunkariak antolatutako maketa eta kontzertu lehiaketei esker, historiara igaroko ziren hainbat talde ezagutarazi ziren: [[La Polla Records]], [[Hertzainak]], [[Potato]] eta [[Kortatu]], besteak beste. Gaur egungo gazteengandik, talde hauek entzuak izaten jarraitzen dute, baina ez lehen bezala.
 
== Alternatiboa nagusi bihurtuta (1990eko hamarkada) ==