Ireki menu nagusia

Aldaketak

No change in size, Duela 4 hilabete
 
[[Ingalaterra]]n, [[punk]]ak [[post-punk]]a eragin zuen. [[New wave]] izena ere ematen bazaion arren, post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. [[1978]]an, [[Sex Pistols|The Sex Pistolsen]] John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren [[Public Image Ltd.]] taldeak eman zion hasiera mugimenduari. [[Joy Division]], [[Siouxsie & the Banshees]], [[The Fall]], [[Gang of Four]] edo [[Echo & the Bunnymen]] gisako taldeek berehala egin zuten bat. Hala ere, post-punkean sortu zen talderik arrakastatsuena [[Irlanda]]ko [[U2]] izan zen. Hamarkadaren bukaerako munduko talde handienetakoa zen.
 
== 1970-1980ko hamarkadak: Euskal rock-and-rolla ==
Euskal Herrira rocka ez zen 1970eko hamarkadara arte iritsi, eta gehienbat irratiaren bidez heldu zen. Artean bakanak ziren diskoak eros zitezkeen dendak, eta horiek [[Ipar Euskal Herria]]n zeuden<ref name="badok">Testu hau cc-by-sa lizentziapean egina dagoen Badok euskal musikaren entziklopediatik jaso da: {{Erreferentzia|izenburua=Euskal rock-and-rolla|url=http://www.badok.eus/historia/euskal-rock-and-rolla/|aldizkaria=www.badok.eus|sartze-data=2019-04-29}}</ref>. Hegoaldean, [[Francoren diktadura]]k ez zuen nazioarteko modernitatearen arrastorik sartzen uzten, baina ezer gutxi egin zezakeen frontoietan antolatzen ziren kantaldietan ozen zabaldutako aldarrikapen eta salaketa mezuen oihartzuna isilarazteko. Testuinguru horretan plaza taldeek hartu zuten atzerriko rock taldeen kantuak dantzaldien bidez gizarteratzeko lana. Aldi berean, [[Ez Dok Amairu]] desegin ondoren bakarka jarraitutako kantariek ([[Mikel Lab]a]], [[Xabier Lete]], [[Benito Lertxundi]]...) eragin handia izan zuten belaunaldi gazteek ingelesez abesteko tentazioari itzuri egin eta euskaraz abesteko erabakia har zezaten. Haiek hasi ziren [[Donovan]], [[Jacques Brel]] eta abarren kantuak euskaraz kantatzen, eta gazteentzat aurkikuntza handia izan zen musika modernoa eta euskara lotu zitezkeela jakitea<ref name="badok" />. Hala aitortzen du [[Anje Duhalde]]k ''[[Euskal rock’n’roll. Histoire du rock basque]]'' liburuan:
 
{{esaera2|1970eko gau batean joan nintzen Lertxundiren entzutera. Ustekabean Donovanen kantu bat euskaraz abestu zuen. Orduan amerikar folk eta rock asko entzuten nuen, baina ez nuen sekulan pentsatuko hango harmoniak euskal kantuarekin uztartzen ahal zirenik. Gau hartan hori ulertarazi zidan Lertxundik|<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Euskal Rock'n'roll - Histoire Du Rock Basque. Colette Larraburu / Peio Etcheverry-Ainchart. Elkar.eus|hizkuntza=eu|url=https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/euskal-rock-n-roll-histoire-du-rock-basque/larraburu-colette/etcheverry-ainchart-peio/9788493197315|aldizkaria=www.elkar.eus|sartze-data=2019-04-29}}</ref>}}.
 
Antzeko mintzo da [[Bernardo Atxaga]] idazlea ''[[Pays Basque et culture. Le réveil du hérisson]]'' (Andre Gabastou) liburuan<ref>{{Erreferentzia|abizena=Atxaga, Bernardo.|izenburua=Pays basque et culture : le réveil du hérisson|argitaletxea=Cairn|data=1999|url=https://www.worldcat.org/oclc/43984221|isbn=2912233186|pmc=43984221|sartze-data=2019-04-29}}</ref>.
 
Duhalde da, hain zuzen, euskal rockaren sorreran parte hartu zutenetako bat. [[El Fuego]] izeneko plaza talde batean aritu zen, [[Mixel Ducau]]rekin batera lehen euskal rock taldea, [[Errobi (taldea)|Errobi]], sortu aurretik. Gure kantagintzaren tradizioa, garai hartako folk-rockaren eraginak eta [[Daniel Landart]]en hitz engaiatuak biltzen zituen Errobik. Baionan sortu arren, Hego Euskal Herrian egin zituen kontzertu gehienak, eta urte gutxi batzuk geroago rockak izango zuen gorakadari bidea zabaldu zion<ref name="badok" />.
 
Ordurako, euskal rockak bazuen bere ereserkia, artean argitaratu gabea: “[[Izan Gira|Euskal rock n’ roll]]“. Parisen ikasle bizi zela idatzi zuen [[Niko Etxart]] kantari zuberotarrak, 1969an, Woodstocken (AEB) rockaren historiako jaialdirik ospetsuenetako batean Joan Baez, Creedence Clearwater Revival ,The Who, Jimi Hendrix, Crosby, Stills, Nash & Young, Jefferson Airplane, Janis Joplin eta abar ikustera milioi erdi lagun batu zen urte berean. Haatik, 1979. urtera arte ez zen argitaratu izenburu bereko disko txikian. Laster, belaunaldi batentzat, euskal rockaren sinbolo bihurtu ziren kantua eta Niko Etxart. Parisetik Euskal Herrira itzulita, 1972an, rock abeslari izatea eta euskaraz abestea erabaki zuen Etxartek<ref name="badok" />.
 
Rock progresibo edo sinfonikoaren garaia zen. Pink Floyd, Yes, King Crimson, Genesis, Emerson, Lake & Palmer eta beste hainbat taldek modan jarri zituzten konposizio luzeak, konplexuak eta handinahiak, eta birtuositate instrumentala. Rocka -edota folka, zenbait kasutan- musika kultuarekin edota jazzarekin uztartzen zituzten; kontzeptu edo hari baten inguruan garatzen zuten maiz sorkuntza, eta zuzeneko emanaldietan beste baliabide batzuk eransten zizkioten: irudien proiekzioa, antzezpena… Euskal Herriko musikari gazteak ez ziren Europa osoan zabaldutako joera indartsu horren eraginetik kanpo geratu -Franco hil ondotik, rock musikaren kontsumoa normalizatzen hasi zen-, eta eredu anglosaxoiaren ispiluan begiratu ziren beren taldeak sortzeko. Aurretik aipatutakoez gain, [[Itoiz]], [[Enbor (taldea)|Enbor]], [[Lisker]], [[Magdalena (taldea)|Magdalena]], [[Sakre]], [[Koska]] edota [[Zen (taldea)|Zen]] taldeek osatu zuten euskal rockaren lehen belaunaldia, 70eko hamarkadaren amaiera aldera. Itoizek izan ezik, talde horiek gehienez pare bat disko grabatu zituzten, sortu berriak ziren diskoetxeetan ([[Xoxoa]], [[IZ]], [[Elkar]]), eta 80ko hamarkadaren hasieran desagertu ziren<ref name="badok" />.
 
Lehen rock jaialdiak antolatzen hasi ziren, [[Lekeitioko Rock Gaua]], [[Mairulegorretako leizeetako jaialdia]] Gorbean, edota Lemoizko zentral nuklearraren aurkakoa, [[Aixerrota]]n, 1981eko abuztuaren 28an, non Niko Etxart, Magdalena eta [[Zarama]] taldeek hartu zuten parte<ref name="badok" />.
 
Garai bertsuan, baina, rock sinfonikoaren joera nagusitik aparte, euskal kantagintzaren tradizioa eta rockaren modernitatea euskal literatura garaikidearekin uztartuko zituen kantari bat sortu zen: [[Ruper Ordorika]]. Haren lehen diskoak, ''[[Hautsi da anphora]]'' (1980), aro berri bat ireki zuen<ref name="badok" />.
 
== Rockaren aniztasuna 1980ko hamarkadan ==