Rock: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
4. lerroa:
'''Rock musika''' [[musika]] estilo bat da. [[1950eko hamarkada]]n sortu zen [[Ameriketako Estatu Batu]]etan '''"rock and roll"''' izenarekin, eta [[1960ko hamarkada]]tik aurrera hainbat estilotan garatu zen, bereziki [[Erresuma Batua]]n eta Ameriketako Estatu Batuetan<ref>{{Erreferentzia|abizena=Studwell, William E. (William Emmett), 1936-2010.|izenburua=The classic rock and roll reader : rock music from its beginnings to the mid-1970s|argitaletxea=Haworth Press|data=1999|url=https://www.worldcat.org/oclc/41090615|isbn=0789001519|pmc=41090615|sartze-data=2019-04-29}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Pop/Rock Music Genre Overview|hizkuntza=en-us|url=https://www.allmusic.com/genre/pop-rock-ma0000002613|aldizkaria=AllMusic|sartze-data=2019-04-29}}</ref>. Bere sustraiak [[1940eko hamarkada]]n eta 1950ekoan garatutako estiloan ditu, [[blues]], [[rhytm and blues]] eta [[country]] musikatik eragina jasotzen zuen musikan. Rock musikak beste estilo askotatik ere jaso zituen eraginak, hala nola [[blues elektriko]]a, [[folk]] musika, [[jazz]]a, [[musika klasiko]]a eta beste estilo batzuetatik. Rocka [[gitarra elektriko]]an zentratu da, normalki [[baxu elektriko]]a, [[bateria]] eta [[abeslari]] bat edo gehiago dituen [[musika-talde]]ak osatuz. Rocka, normalki, [[konpas (musika)|4/4 konpasean]] egiten da, ahapaldietan garapena eta errepikatzen den estribillo batekin, baina generoak era askotako konposizioak ditu. [[Pop]] musikan gertatzen den bezala, abesti askok [[maitasun erromantiko]]a lantzen dute, baina askotan erabili da gai sozialak edo aldarrikapen politikoak egiteko.
 
1960ko hamarkadako "rock klasiko"aren garaitik aurrera, hainbat azpi-genero garatzen joan dira, batzuetan hibridoak [[blues rock]], [[folk rock]], [[country rock]], [[southern rock]], [[raga rock]] edo [[jazz rock]]a bezala; horietako batzuek [[musika psikodeliko]]aren garapenean garrantzia izan zuten, [[psikodelia]]ren eta [[hippie]]n [[kontrakultura]]tik jaio zena. [[Rock progresibo]]ak egitura artistikoak garatu zituen; [[glam rock]]ak estilo bisuala goraipatu zuen; eta [[heavy metal]] azpigenero arrakastatsuak bolumena, indarra eta abiadura baliatu ditu. [[1970ko hamarkada]]ren erdialdetik, punk rockak kritika politiko eta sozial handiko musika egin zuen. [[1980ko hamarkada]]n [[punk]]aren garapenarekin [[new wave]], [[post-punk]] eta [[rock alternatibo]]a jaioko ziren, eta [[Euskal Herria]]n [[Euskal Rock Erradikala]]<ref>{{Erreferentzia|abizena=Amo, Ion Andoni del.|izenburua=Party & borroka : jóvenes, música(s) y conflicto(s) en Euskal Herria|url=https://www.worldcat.org/oclc/964611441|edizioa=1. ed. en Txalaparta|isbn=9788416350650|pmc=964611441|sartze-data=2019-04-29}}</ref>. [[1990eko hamarkada]]tik aurrera rock alternatiboa garatzen hasi zen, ''mainstream'' bilakatuz [[grunge]], [[Britpop]] eta [[indie rock]] azpigeneroekin. [[Pop punk]], [[rock elektroniko]]a, [[rap rock]] eta [[rap metal]] azpigeneroak 1990eko hamarkadatik aurrera sortu ziren, eta [[2000ko hamarkada]]n saiakerak egon dira rockaren historia berrikusteko, bereziki [[garage rock]] eta [[techno-pop]] musika estiloetan.
 
Rock musika hainbat mugimendu politiko eta sozialen bideratzaile izan da, adibidez Erresuma Batuko [[rocker (azpikultura)|rocker]] eta [[mod]] mugimenduak edo [[San Francisco]]n garatu zen hippie kontrakultura. 1970eko punk kulturak [[gotiko azpikultura|gotikoak]], [[punk mugimendua]] edo [[emo]] azpikulturak ekarri ditu. [[Protesta-abesti]]aren folk iturritik edan du rockak, eta askotan arraza, sexua edo drogaren inguruko aktibismo politikoa ere lotu dira musika estilo honekin.
 
== Jatorria: rock and rolla ==