Su: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zirriborro txantiloia kendu
tNo edit summary
14. lerroa:
Sua pizteko teknikari dagokionez, ez da gauza segurua noiz ikasi zuen gizonak sua pizten, era horretara izadian aurkitutako sua gorde beharrari ihes egiteko. [[Sukarri|Silex]] harria eta [[pirita]] harria elkarren kontra joz, edo zulo batean esku artean hartutako makila sartu eta igurtzita txinparta sortuz, pizten zen sua ia mundu osoan. Asiako hego-ekialdean, Indonesian eta Filipinetan, sua pizteko tresna berezi bat asmatu eta erabili zen; [[banbu]]-zuhaitzaren hodi txiki batean airea hertsatuz, beroa eta sua sortzen zuten. Horietako teknika batzuk haurren jokoetan gorde dira herrialde askotan.
 
Europan 1800ean asmatu zen metalezko pistoi su-emailea. 1827an [[John Walker]] ingeles kimikariak pospoloa asmatu zuen, [[fosforo sulfato]]a erabilita. Sua pizteko teknikak arras erraztu diren arte (pizgailuak, pospoloak eta abar), sua, piztu baino gehiago, gorde egin izan da; hala, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] baserrietan adibidez, beheko sua itzal ez zedin, gauez brasaktxingarra edo brasa bildu eta ''lotan'' uzten zen, errautsez estalita, hurrengo egunean berriro bizitzeko.
 
== Jokaera fisiko-kimikoa ==