Edikulu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Iñigoo (eztabaida | ekarpenak)
«Edículo» orriaren itzulpena eginez sortua
(Ez dago alderik)

07:30, 28 apirila 2019ko berrikusketa

Edikulua (latineraz: aedicŭlum, pluralez aedicula; aedis edo aedes hitzen txikigarria da eta esanahia "tenplua" du ) eraikin txiki bat da, bereziki, zutabeak eta frontoia dituen tenpletea eta bere funtzioa, beste batzuen artean, tabernakulu edo erlikia-ontzia izan daiteke. Arkitektura klasikoan, eta gotikoan ere, maiz erabili izan zen.

Edikulu baten eskema.

Jatorria

 
Celso Liburutegiko fatxada aediculaekin .
 
Herculanoko etxe bateko edikulua.

Edikulu asko, Lareen eta Penateen estatuak edo aldareak zuten etxeko santugegi txikiak izan ziren. Lareak erromatar jainkoak ziren eta etxeak babesten zuten. Penateak etxeak osotasunean zaintzen zuten jainkoak ziren.

Beste hainbat edikulu, tenplu handiago baten barruan zeuden santutegiak ziren, gehinetan idulki baten gainean, alboetan zutabeak eta gainean frontoi bat zutela.