Estremofilo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
Extremofilo gehienak [[mikrobio]]ak dira: archaeak, prokariotak (bakteriak) eta eukariotak daude. Mikrobio extremofilo ugari ([[bakterio]]ak eta [[arkeobakterio]]ak) XX. mendeko 80 eta 90eko hamarkadetan aurkitu ziren. Extremofiloek izaki zelulanitzentzat hilgarriak diren inguruak kolonizatu ahal izan dituzte beren tamaina txikiak eta metabolismoaren egokitzapenak ahalbidetuta.
 
== Extremoentzimak ==
<br />
Muturreko egoerara moldatzeko aukera ematen duten estremofiloek sortutako entzimak dira. Muturreko erreakzio kimikoak katalizatzeko arduradun gisa definitzen dira. Muturreko baldintza horietan ere, beraien egitura hirudimentsionala eta, ondorioz, aktibitatea ere mantentzeko gaitasuna dute.
 
Katalizatzaile biologiko bezala, entzimak, proteinak dira, erreakzio kimikoak bizkortzen dituzte erreaktibo eta sustratuen izaera kimikoa aldatu gabe. Entzima "arruntek" muturreko egoeran aktibitatea galtzen dute, desnaturalizatu egiten direnez, egitura hirudimentsionala galtzen dutelako.
 
== Motak ==
 
36 ⟶ 40 lerroa:
* Haien mintz lipidikoen egituran, [[gantz-azido]] insaturatuen kopurua haundituz, [[Zelula mintz|zelula-mintz]]<nowiki/>en malgutasuna lortzen dute. Honen ondorioz, [[Fusio puntu|fusio- puntu]]<nowiki/>a txikitzea lortzen da, aldi berean, erresistentzia eta jariakortasuna haundituz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Trigal|abizena=Perdomo|izenburua=Psicrófilos: características, tipos y ejemplos|hizkuntza=es|data=2019-02-01|url=https://www.lifeder.com/psicrofilos/|aldizkaria=Lifeder|sartze-data=2019-04-27}}</ref>
* Bestetik, tenperatura baxuetan [[Proteinen sintesi|proteinen sintesia]] mugatzen da. Izan ere, proteinen sintesia egin ahal izateko ezinbestekoa den [[Transkripzio (genetika)|transkripzio]] prozesua mantsotu egiten da.Tenperatura hotzekin, [[Azido desoxirribonukleiko|ADN]]<nowiki/>aren kate bikoitza lotuta mantentzen duten loturak egonkortu egiten dira, molekula irekitzea zailagoa eginez, [[Azido erribonukleiko|ARN]]<nowiki/>a sintetizatzeko. Horretarako, haien genoman [[adenina]] eta [[timina]] gehiago dute, kateak modu ez hain egonkor batean elkartzea eragiten duena.<ref>{{Cite web|url=http://www.cienciorama.unam.mx/a/pdf/318_cienciorama.pdf|izenburua=http://www.cienciorama.unam.mx/a/pdf/318_cienciorama.pdf|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
[[Fitxategi:CodoBeta.JPG|thumb|221x221px|Proteinaren egitura sekundarioa, aminoazidoen arteko H zubien menpe dagoena.]]
 
=== Azidofiloak ===
[[Bakterio|Bakteriak]] edo organismo sinpleak dira, [[pH]] oso azidoetan garatzeko eta bizitzeko gai direnak (pH < 3).
 
Organismo azidofiloak protoien kontzentrazio handiko ingurune batera egokitu behar dira. Beraz, proteinen [[Desnaturalizazio|desnaturalizazioa]] emango ez dela ziurtatu behar da. Horretarako, sintetizatzen diren [[proteina]] gehienek pisu molekular altua dute, [[Aminoazido|aminoazidoen]] arteko lotura gehiago sortuz. Modu horretan, egitura sekundarioa eta tertziarioa askoz egonkorragoak dira, eratzen duten loturen haustura zailduz eta proteina funtzional eginez inguruneko baldintzetan. Bestalde, zelula barnetik [[Protoi|protoiak]] kanporatzen dituzten protoi bonbak dituzte, zelula barnealdean pH-a neutrotik gertu mantenduz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Acidófilo - EcuRed|url=https://www.ecured.cu/Acid%C3%B3filo|aldizkaria=www.ecured.cu|sartze-data=2019-04-27}}</ref>
<br />
 
89 ⟶ 95 lerroa:
 
Bestalde, Alemaniako zientzialari talde batek 2012an jakitera eman zuen [[liken]] batzuk gai izan zirela [[fotosintesi]]a burutzeko Marteko ingurugiroa simulatzen zuen ingurugiro artifizial batean <ref> Baldwin, Emily (26 April 2012) [http://www.skymania.com/wp/2012/04/lichen-survives-harsh-martian-setting.html/ Lichen survives harsh Mars environment ] </ref>
 
== Aplikazioak ==
 
=== Industrian eta teknologian ===
Aplikazio ugari dituzte entzima estandarrek funtzionatzeari uzten dioten egoeretan estremofiloen entzimek funtzionatzen jarrai dezaketelako.
 
[[PCR]] teknika ikerketa biologikoetan, diagnostiko medikoetan eta forentse-ikerketetan erabiltzen da. Teknika honek tenperatura altu eta baxuko zikloak behar ditu. Horretarako erabilitako polimerasak termofiloak ez ziren izakietatik zetozenez, eskuz aldatu behar ziren ziklo bakoitzaren ostean.
 
Arazo horri aurre egiteko, polimerasa desberdinak erabiltzen dira, adibidez, [[Taq polimerasa]], edota [[Pfu polimerasa]]. Biak termoegonkorrak dira, beraz, biak dira erabilgarriak. Hala ere, desberdintasun bat dute: Pfu polimerasak akatsak zuzentzeko gaitasuna du, eta Taq polimerasak ez. Pfu polimerasa entzima ''[[Pyrococcus furiosus]]'' hipertermofilotik isolatua da, 100ºC-tara aktibo mantentzen dena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=LA IMPORTANCIA DE SER UN EXTREMÓFILO|url=http://www.encuentros.uma.es/encuentros99/extremofilo.htm|aldizkaria=www.encuentros.uma.es|sartze-data=2019-04-27}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
<br />{{erreferentzia_zerrenda}}
 
[[Kategoria:Extremofiloak]]