Nafarroa Beherea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
109. lerroa:
[[XVIII. mendea]]n guztiz pobretu zen Nafarroa Beherea, eta merkataritza-hiriek gainbehera egin zuten.{{Erref behar|data=}} [[1785]]ean Frantziako eta Espainiako erregeek [[Elizondo]]n sinatu zuten hitzarmenaren arabera, zatiturik geratu ziren Pirinio aldeko nafar lurralde batzuk: [[Ondarrola]], Garaziko [[Arnegi]]-[[Luzaide]]; [[Aldude]]-[[Kintoa]], [[Baztan]]-[[Baigorri]] eta [[Irati]], besteak beste.
 
[[1788]]an, [[Luis XVI.a Frantziakoa|Luis XVI.ak]] indarrik gabe utzi zuen Nafarroako Parlamentua; [[1789]]ko ekainaren 15ean bildu ziren azkenekoz Nafarroako estatuak [[Donapaleu]]n. Bertan erregearentzaterregeari zuzendutako batzarbatzorde bat ("una deputation vers le roy") hautatu zuten, bi helburu zituena: erregearen zina hartu eta erregeari Nafarroaren zina egin eta bidegabekerien bilduma aurkeztea. Bidegabekerien artean Nafarroan jaraunspen "kognatizia" abolitzea eta "agnatizia" berrezartzea zegoen. Ordezkariak [[Étienne-Joseph de Pavée de Villevieille]], Baionako apezpikua, [[Bertrand Dominique Joachim de Logras]], Olhonceko markesa, [[Arnaud de Vivié]], Garrüzeko jauntxoa, eta [[Jean-Baptiste Frantxistegi]], Donibane Garaziko notarioa, izan ziren, aholkularia [[Étienne Polverel]] legelaria izanda. [[Nafarroa Behereko Gorteak|Nafarroako Estatuetako]] ordezkariak [[Paris]]a joan zirelarik, [[Batzar Nazional Konstituziogilea|Frantziako Biltzar Konstituziogilea]] eratua zen jada (1789ko ekainaren 17a); hiru aste geroago, Paris erregearen aurka [[Frantziako Iraultza|matxinatu]] zen.

[[1789]]ko [[abuztuaren 4]]an, hirugarren estatuko ordezkariek Frantziako Koroaren peko gizarte-maila guztietarako eta lurralde guztietarako legeak egin zituen. 1789ko urriaren 12tik aurrera, Luis XVI.ak "frantsesen errege" titulua hartu zuen, ordu arteko Frantziakoa eta Nafarroakoaren ordez. 1789ko abenduaren 30ean onartu zuten ordezkari nafarrek Frantziako ordenamendu berria,{{Erref behar}} eta 1790eko abenduan geratu zen Nafarroa Beherea ''Basses Pyrénées'' (''Pirinio Behereak'') izeneko departamenduaren barnean, [[Lapurdi]] eta [[Zuberoa]] euskal herrialdeekin eta [[Bearno]]rekin batera. [[Apaiz]]ek eta aitonen semeek, ordea, ez zituzten lege berriak onartu, eta iraultzaren kontra jokatu zuten, foruen alde eginda.
 
[[Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian|Konbentzio Gerran]] (1793-1794), 1.800 baxenabartarrek hartu zuten parte ''Chasseurs Basques'' (''euskal ehiztariak'') izeneko gudarostean. [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] garaian (1799-1815), egoera politikoa ez zen aldatu funtsean, baina gerra-giroak (1813-1814) ez zuen onik ekarri [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herrira]]. [[1815]]ean, berriro ezarri zen Frantziako erregetza, baina Nafarroako erresuma ez zen berriz eratu. Aitzitik, 1827an Frantziako estatuak beretzat hartu zituen herri-lurrak eta mendialdeak, eta, harrezkero, Nafarroa Behereak ez zuen esku izan Frantziako politikan, errepublikaren beste herrialdeekin parekatuta geratu baitzen.