Friedrich Nietzsche: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Wikipedia1000}}
tNo edit summary
20. lerroa:
Nietzsche [[urriaren 15]]ean jaio zen [[1844]]an, [[Röcke]]n herrixkan, [[Leipzig]] hiritik hurbil. Aita, Carl Ludwig Nietzsche, artzain luteranoa zuen, eta agian horregatik [[teologia]] eta [[filologia]] klasiko ikasketak hasiko zituen 1864. urtean [[Bonneko Unibersitatea]]n. Gurasoen nahigaberako, ordea, berehala utzi zuen Teologia (seihileko bat soilik bete zuen), eta filologian sartu zen buru-belarri. [[1865]]. urtean [[Leipzigeko Unibertsitatea]]n sartu zen, eta bertan [[Arthur Schopenhauer]] eta [[Friederich Albert Lange]]ren lanak ezagutzen hasi zen, filosofiaren munduan murgiltzen joan zelarik.
 
[[1867]]-[[1878]] urteetan [[Prusiar armada|prusiar armadan]] aritu zen borondatez, zaldi istripu batek zerbitzu militarretik kanpo utzi zuen arte. Urte horretan bertan ezagutu zuen [[Richard Wagner]], bere bizitzan pisu handia izango zuen pertsona.
 
[[1869]]an Leipzigeko Unibertsitateak doktoretza emango dio bere filologia lanengatik. Garai horietan [[Basileako Unibertsitatea|Basileako Unibertsitateko]] irakasle lanetan zebilen (karrera bukatu gabe zuen arren), eta berehala irakasle izendatu zuten han, eta postu horretan arituko zen [[1879]] arte. Basileara bizitzera joatean Alemaniar Naziotasunari uko egin eta Suitzako hiritartasuna lortu zuen.
 
[[1870]]an [[Frantzia-Prusia Gerra]]n prusiarren alde mediku bezala lan egiteko baimena eman zion Suitzako Gobernuak. Gerran hilabete soilik egun zuen arren, bizitza osorako markatuko zuten gertaerak bizi izan zituen, bere osasuna betirako kaltetuko zituzten difteria eta disenteria ere bertan harrapatu zituelarik.
29. lerroa:
 
== Pentsaera ==
Garaiko kultura, erlijio eta [[Mendebaldeko filosofia|mendebaldeko filosofiaren]] kritika zorrotza burutu zuen, bizitzarekiko jarrera moralen (positibo zein negatibo) analisi bidez hauen benetako izaera agerian utzi nahiz. Lan honek ondorengo belaunaldietan agertu ziren teologo, filosofo, psikologo eta literaturazaleengan eragin handia izan zuen. Bere ustez, Europan gaur egun nagusi den moral [[judu]]-[[kristautasun|kristaua]] gainditu beharreko gauza zen, eta [[Sokrates]] jotzen zuen moral horren errunduntzat.
 
Nietzscheren ezaugarri nagusi dira landuriko gaiak eta hauek lantzeko estiloa eta zorroztasuna. Bere garaian autore eztabaidatua izan zen oso, baina 44 urte zituela jasan zuen buruko kolapso batek bere lana geldiarazi zuen, 1900an hil zen arte bere ama eta arrebaren zaintzaren menpe egon zelarik.
 
XX mendearen bigarren zatian bere lanak onarpen zabala erdietsi zuen, filosofia modernoaren irudi garrantzitsu bihurtu zelarik. Bere eragina bereziki nabarmena da filosofo existentzialista, fenomenologiko, postestrukturalista eta postmodernoengan. "Susmoaren maisu"-etako bat dela jo izan da, [[Karl Marx]]ekin eta [[Sigmund Freud]]ekin batera.
 
== Lanak ==
Nietzschek oparo eta ia amorruz idatzi zuen bere bizitza aktiboan zehar, ulertzen ez zuen gizarte baten aurrean. Buru osasuna guztiz galdu aurretik ere, gaixotasunak gorputza unatua zuela, arrebari diktatzen zizkion filosofia izkribuak. ''[[Moralaren genealogia]], [[Ongia eta gaizkiaz haratago]], [[Antikristoa]], Ecce Homo, [[Honela mintzatu zen Zaratustra]]''... idatzi zituen, besteak beste.
 
== Eragina euskal letretan ==