Arbroatheko Aldarrikapena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
6. lerroa:
== Testuingurua ==
Ingelesak eskoziarren kontra borrokan ziren, ingelesen erregeak herrialde horren gaineko nagusitza bilatzen zuen, eta eskoziarrek kolokan ikusten zuten beren independentzia, [[Ingalaterrako Eduardo II.a]]ren erasoarengatik. [[Plantagenet]] leinuko errege ingelesak, baina, ez zuen gerrarako dohain berezirik erakutsi, eta amarru politiko bat bilatu zuen: aita santuaren babesa. Une horretan, [[Joan XXII.a]] aita santuak [[Europa]]<nowiki/>ko errege guztien kristau batasuna bilatzen zuen, musulmanen kontrako [[Gurutzadak|Gurutzada]] aldarrikatzeko. Eskoziarrei zurrumurrua heldu zitzaien Eduardo II.ak aita santuari haiei buruzko irudi iluna helarazi ziola, eta haien arteko gerren errudun egin zituela;<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.</ref> izan ere, ordurako Roberto de Bruce, bere ordezkariak, eta eskoziar apezpikuak eskumikatuta zeuden.<ref group="oh">Ingeles apaiz orori egunero hiru meza egin eta horietan eskoziar erregearen izena madarikatzeko agindua ere eman zitzaion; ikus Oliver Neil, 2009, 149. or.</ref>
 
 
== Agiria ==
[[Fitxategi:Morning light - geograph.org.uk - 1658242.jpg|thumb|Arbroatheko abadiaren aztarnak]]
Eskozian haserrea zabaldu zen, eta 1320ko apirilean zaldun mandatari bat bidali zuten [[Erroma]]<nowiki/>ra, aldean hiru eskutitz zeramatzala: bata [[Roberto I.a Eskoziakoa|Roberto erregea]]<nowiki/>rena zen, beste bat apezpikuena, eta azkena eskoziar jauntxoena. Horietatik, baina, bakarra gorde da gaurdaino: jaunena. Segur aski [[Arbroatheko abadia]]n idatzi zuten. Eduardo II.a erregearen azpilanari emandako erantzun bat da eta, Neil Oliverren arabera, Bernard abadeak ondu zuen, Eskoziako kantzelariak.<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.</ref>
 
 
 
Agiria moldatzeko orduan, oso hizkera literarioa erabili zen, entzuteko atsegina, [[:en:Baldred Bisset|Baldred Bisset]]ek aipatutako eskoziarren antzinako jatorriaren mitoak landuz eta Erromarekiko duten lotura nabarmenduz. Gero, agiriak 1309ko [[Elizjendearen Adierazpena (Eskozia)|Elizjendearen Adierazpena]] ekartzen du gogora: [[Roberto I.a Eskoziakoa|Roberto de Brucek]] eskoziarrak ingelesen uztarpetik askatu zituela aipatzen da. Are, tonua igoz, adierazten da erregeak ingelesen menpe jartzeko ideia izango balu, hura bota eta gaitasuna duen norbait hautatuko luketela trukean;<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.</ref> horren arabera, erregea ez da errege "Jainkoaren graziaz".<ref name=":4" />
21 ⟶ 18 lerroa:
 
Ondoren, aita santuari erregutzen dio Eduardo II.a erregearekin Eskoziaren alde, "Erromaren alaba kuttuna"ren (Eskoziaren) alde, bitartekari lana egiteko, "gu, eskoziarrak, bakean utz gaitzan". Bukatzeko, aita santuari eskoziarren larruan jartzeko eskatzen zaio, baita adierazi ere [[Ingeles (herria)|ingeles]]<nowiki/>ek eragotzi egiten zutela eskoziarrek beren armada musulmanen kontra bidaltzea, eta eskoziarrek beren buruaren jabe, independente nahi zutela. Are, gauzak konpontzeko ezer egingo ez balu, agiriak ''aita santua'' egiten du errudun "kristauak hiltzen jarraitzeagatik eta arimak galtzeagatik". Guztiagatik ere, ez zuten [[Avignoneko Aitasantutzaldia|Avignongo eliza agintariaren]] iritzia aldatu, ez berehala behintzat,<ref name=":1">Oliver, Neil. 2009, 150. or.</ref><ref name=":4" /> are, eskoziar erregeak eskumikatuta egoten jarraitu zuen.<ref name=":4" />
 
 
== Garrantzia ==