Ireki menu nagusia

Aldaketak

1.567 bytes added ,  Duela 6 hilabete
bi atal gehitu ditut: jokaera kimikoa / arriskuak
[[Fitxategi:Fire02.jpg|thumb|300px|Sua]]
 
'''Sua''' [[erregai]] baten [[erredox erreakzio|oxidazio]]-prozesu azkarra da, non [[bero]]a, sugarrak eta [[gas]]ak sortzen diren. Errekuntzaren agerpena da sua. [[Erreakzio exotermikoa|Prozesu exotermikoa]] da, hau da, beroa ematen du beti. [[Argi|Argia]] ere eman ohi du. Hain zuzen, bi funtzio horiekin erabili du sua historikoki gizakiak: argitzea eta berotzea. Hala ere, beste helburu batzuetarako ere erabili du denbora igaro ahala: materialak transformatzeko, sukaldatzeko, desinfektatzeko, sasiak garbitzeko...
 
== Historia ==
 
Europan 1800ean asmatu zen metalezko pistoi su-emailea. 1827an [[John Walker]] ingeles kimikariak pospoloa asmatu zuen, [[fosforo sulfato]]a erabilita. Sua pizteko teknikak arras erraztu diren arte (pizgailuak, pospoloak eta abar), sua, piztu baino gehiago, gorde egin izan da; hala, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] baserrietan adibidez, beheko sua itzal ez zedin, gauez brasak bildu eta ''lotan'' uzten zen, errautsez estalita, hurrengo egunean berriro bizitzeko.
 
== Jokaera fisiko-kimikoa ==
Kimikaren ikuspuntutik, sua [[Oxidazio|oxidazio erreakzio]] bortitz eta azkarra da, [[energia]] askatzen duena ([[Erreakzio exotermikoa|exotermikoa]] da). Energia hori [[bero]] eta [[argi]] moduan askatzen du, gizakiok ikus eta senti dezakeguna. Erretze prozesuan hainbat gas eta partikula ere askatzen dira. Suak oxigenoa kontsumitzen duenez, eta askatzen diren partikula asko organismoarentzat kaltegarri direnez, ez da batere komenigarria suaten [[Ke|kea]] arnastea, edo sua ingurune itxietan piztea.
 
Suak inguruko airea berotzen du eta jakina, erretze prozesuak askaturiko gasak ere bero izaten dira. Aire beroak dentsitate txikiagoa duenez, gorantz jotzen du [[konbekzio]] korronteak direla eta (beti ere [[Grabitate|grabitatearen]] eraginpeko eremuan gertatzen baldin bada). Konbekzio korronte horiek ematen diote forma eta mugimendua suaren garrei.
 
== Arriskuak ==
Suaren izaera dela eta, arriskutsua gerta dakioke gizakiari edo inguruneari. Arriskurik argiena [[Erredura|erredurena]] da, noski. Kea ere kaltegarri da eta [[Intoxikazio|intoxikazioa]], [[Asfixia|itolarria]] eta heriotza ekar ditzake.
 
Gizabanakoei eginiko zuzeneko kalteez gain, kontrolik gabeko suak, [[Sute|suteak]] alegia, kalte ekologiko zein ekonomiko handiak eragin ditzake.
 
== Erreferentziak ==
1.395

edits