Donostiako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
113. lerroa:
Tentsio politiko handiaren erdian, 1794ko abuztuan, Molina jeneralak eta donostiarrek ez zuten eragotzi [[Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian|frantses iraultzaileak Donostiara sartzea]], eta [[Gipuzkoako Errepublika|Gipuzkoaren independentzia-aldarrikapen bat]] ere gertatu zen. [[Konbentzio Nazionala|Konbentzioa]]<nowiki/>ren tropek [[gillotina]] ale bat utzi zuten, geroago [[Plaza Berria (Donostia)|Plaza Berrian]] ezarri zena eta desertore batzuekin erabili zena. Gerra amaituta, Donostiako alkate [[Mitxelena (argipena)|Mitxelena]] eta udal batzordea kargugabetu, gerra-epaiketara eraman, eta kondenatua izan zen, [[Iruñeko historia|Iruñea]]<nowiki/>n (1796). 1808an, [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] tropak berriz sartu ziren Donostiara [[Manuel Godoy]]ren gobernuaren baimenaz. [[Jose I.a Espainiakoa|Jose I.a]] (Jose Bonaparte) Espainiako [[Baionako konstituzioa|subirano konstituzionala]] izendatu zuten, eta Donostiara sartu zen ekainean, [[Narrika kalea]] zeharkatuz, baina kale horretako leiho guztiak itxita aurkitu zituen. Hurrengo 5 urteetan, militar frantsesek Donostia okupatu zuten, eta haiekiko harremana gazi-gozoa izan zen. Une horretan, hiria hizkuntzaz erabat [[euskara|euskalduna]] zen, eta elebakar ugari ziren tartean. Ordurako, [[gaskoi (hizkuntza)|gaskoi]] hizkuntza azken hatsetan zen Donostian.
 
 
<nowiki/><nowiki/>{{esaera2|Donostia lotua da Espainiari, Espainia Europari lotua den gisan, lur-mihi batetik. Uharte da abantzu. Eta beste hainbat gauzatan bezala hemen ere itxura fisikoa egoera moralaren iduria da. Ozta izan liteke nehor espainiarra Donostian; euskaldunak dira bertakoak oro..| [[Victor Hugo|Hugo, Victor]]. "Alpes et Pyrénées". ''En voyage''. II. liburukia (1910)<ref>Eizagirre, Koldo (itz.). Hugo, Victor (2002), ''Idi orgaren karranka. Euskal Herrian gaindi, 1843''. Elkar; frantsesez jatorriz, 1910eko bertsioan, [[s:fr:En_voyage,_tome_II_(Hugo,_éd._1910)/Alpes_et_Pyrénées/C/7|"Mais suis-je bien en Espagne ? Saint-Sébastien tient à l’Espagne comme l’Espagne tient à l’Europe, par une langue de terre. C’est une presqu’île dans la presqu’île ; et ici encore, comme dans une foule d’autres choses, l’aspect physique est la figure de l’état moral. On est à peine espagnol à Saint-Sébastien ; on est basque".]]</ref>}}
 
 
[[Fitxategi:Plaza de la Constitución. San Sebastián.jpg|thumb|Donostiako [[Konstituzio plaza]] (1817), garai bateko Plaza Berria, eta udaletxe zaharra (1832)]]
[[Fitxategi:Donostia - San Sebastian par Didier Petit de Meurville (années 1860).jpg|thumb|San Martin auzoa eta [[Kontxa hondartza|Kontxa]] [[Donostiako harresiak|harresitik]], justu eraitsia izan aurretik]]