Konstante kosmologiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
[[Erlatibitate orokorra|Erlatibitate orokorraren]] teorian, '''konstante kosmologikoa''' ([[Lambda]], <math>{\displaystyle \Lambda } </math>, hizkiaren bidez adierazi ohi da) konstante bat da, [[Albert Einstein|Albert Einsteinek]], [[1917|1917. urtean]], [[Grabitazio-eremu|eremu grabitatorioaren]] jatorrizko ekuazioaren aldaketa gisa, [[Unibertsoa|unibertso]] estatiko bat lortzeko proposatu zuen konponbidea, hain zuzen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Volume 6: The Berlin Years: Writings, 1914-1917 (English translation supplement) page 421|url=https://einsteinpapers.press.princeton.edu/vol6-trans/433|aldizkaria=einsteinpapers.press.princeton.edu|sartze-data=2019-04-21}}</ref> Einsteinek ideia hori arbuiatu zuen 1931n, [[Edwin Hubble|Edwin Hubblek]] behatutako [[Galaxia|galaxien]] [[Gorriranzko lerrakuntza|gorriranzko lerrakuntzak]] unibertso ez estatikoaren ideia indartu zuelako eta 1930ean, [[Arthur Stanley Eddington|Eddingtonek]], konstante kosmologikodun Erlatibitate Orokorrak aurreikusitako unibertso estatikoa ezegonkorra zela frogatu zuelako.<ref>{{Erreferentzia|izena=A. S.|abizena=Eddington|izenburua=On the Instability of Einstein's Spherical World|orrialdeak=668–678|hizkuntza=en|data=1930-05-09|url=https://academic.oup.com/mnras/article/90/7/668/967821|aldizkaria=Monthly Notices of the Royal Astronomical Society|alea=7|zenbakia=90|issn=0035-8711|doi=10.1093/mnras/90.7.668|sartze-data=2019-04-21}}</ref> Hala ere, [[1998|1998an]] aurkitu zen [[Azeleratutako unibertsoa|azelerazio kosmikoak]] ([[2011|2011an]], [[Fisikako Nobel Saria|Fisikako Nobel Sariaren]] erantzule izan zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Nobel Prize in Physics 2011|hizkuntza=en-US|url=https://www.nobelprize.org/prizes/physics/2011/summary/|aldizkaria=NobelPrize.org|sartze-data=2019-04-21}}</ref>) konstante kosmologikoarekiko jakin-min eta interesa berpiztu du.
 
== Ekuazioa ==
Einsteinen ekuazioetan konstante kosmologikoa era honetan ageri da:<blockquote><math>{\displaystyle R_{\mu \nu }-{\frac {1}{2}}Rg_{\mu \nu }+\Lambda g_{\mu \nu }={\frac {8\pi G}{c^{4}}}T_{\mu \nu }}</math></blockquote>Konstantea, hau da, <math>{\displaystyle \Lambda } </math>, zero denean ekuazioa erlatibitate orokorraren jatorrizko ekuazioa bihurtzen da. Behaketa astronomikoen arabera, haren balioa hurrena da:<blockquote><math>{\displaystyle \Lambda \leq 10^{-46}\ {\textrm {km}}^{-2}}</math></blockquote>Einsteinek konstante kosmologikoa eremu grabitatorioaren ekuazioetan termino independente bat bezala txertatu zuen arren, konstante hau hutsaren energia edo [[presio]] negatibo bat bezala uler daiteke. Hutsa energia-bulkada tenkatzaile bat bezala adierazita datorrela suposatzen bada, honela adierazi genezake: <blockquote><math>{\displaystyle T_{\mu \nu }^{\mathrm {(huts)} }=-{\frac {\Lambda c^{4}}{8\pi G}}g_{\mu \nu }}</math></blockquote>Era horretan, konstante kosmologikoa [[Huts (astronomia)|hutsaren]] energia intrintsekoaren dentsitatearekiko baliokidea izango litzateke: <blockquote><math>{\displaystyle \displaystyle \rho _{huts}={\frac {\Lambda c^{2}}{8\pi G}}}</math></blockquote>Dagokion presioa egoera-ekuazioaren bidez kalkulatzen da:<blockquote><math> {\displaystyle \displaystyle p_{huts}=w\cdot \rho _{huts}c^{2}}
 
</math></blockquote>Ekuazio honetan ''W'' konstantearen balioa -1 da. Horrenbestez, konstante kosmologikoari atxikitzen zaion presioa negatiboa da, horregatik bere eragina alboratzailea da eta ez, grabitatearena bezala, erakarlea:<blockquote><math>{\displaystyle \displaystyle p_{huts}=-\rho _{huts}c^{2}}
 
</math></blockquote><blockquote><math>{\displaystyle \displaystyle p_{huts}=-{\frac {\Lambda \ c^{4}}{8\pi G}}}</math></blockquote>Konstante kosmologiko positibo batek energia-dentsitate positibo bat dakarrela ikus dezakegu, baina [[Presio|presio negatibo]] batean. Konstante kosmologikoa hutsaren energia baten ondorio gisa har dezakegu, baldin eta hau zeroz bestelakoa bada. Energia honen existentzia gaur egun bolo-bolo dabil zientzialarien artean, [[Energia ilun|energia iluna]] deitzen zaio ustezko energia honi eta ezer gutxi dakigu hari buruz. Dakigun gauza apurretako bat [[Azeleratutako unibertsoa|unibertsoaren hedatze azeleratuaren]] erantzulea dela da. Azelerazio hau lehen 7.600 milioi urtetan negatiboa izan zen, duela 6.200 milioi urte ordea, positibo izatera igaro zen, egun ikus ditzakegun ondorioak eraginez.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El inicio de la expansión acelerada del Universo: la aceleración del factor de escala - Blogs - Foro de Física|url=https://forum.lawebdefisica.com/entries/623-El-inicio-de-la-expansi%C3%B3n-acelerada-del-Universo-la-aceleraci%C3%B3n-del-factor-de-escala|aldizkaria=forum.lawebdefisica.com|sartze-data=2019-04-23}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda|2}}
[[Kategoria:Konstante fisikoak]]
[[Kategoria:1917 zientzian]]