Karlistaldi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}}
{{Euskal Herriko historia aurkibidea}}
'''Karlistaldiak'''<ref>Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.</ref><ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> edo '''karlista gerrak'''<ref>Ibon Sarasola: ''Zehazki'' hiztegia.</ref> —''gerra karlista'' eta ''karlistada'' izenez ere ezagunak— [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] Hego Euskal Herrian eta [[Espainia]]n gertatutako [[gerra zibil]]ak izan ziren, eta Euskal Herrian izan zuten gune nagusia. Euskal Herriko historian bi karlistaldi zenbatu ohi dira; Espainian, berriz, hiru gehienetan, tartean Katalunian izandako [[Matinerren Gerra]] deitutako altxamendua sartuta. [[Europako historia]]n errege-nahien arteko azken gerrak izan ziren.
 
[[1833]] eta [[1876]] artean [[Karlismo|karlistek]] — [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlos infantea]]<nowiki/>ren (Karlos V.a nahi zuenaren) eta bere oinordekoen jarraitzaileek — zenbait aldiz matxinatu eta balio tradizionalak ([[legitimismo]] eta [[katolizismo]]a) aldarrikatu zituzten, "Jainkoa, Aberria eta Erregea" lelopean, hasieran [[liberalismo]]<nowiki/>ren eta, gero, [[errepublikanismo]]aren aurka. Euskal Herrian, errege-nahiaren babesa baino, foruen galeraren auzia izan zen tentsioen iturri nagusia, behin betiko azken karlistaldiaren amaieran, 1876an galduak.