Espainiako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t zuz
tNo edit summary
152. lerroa:
Espainiako [[Borboien berrezarkuntza (Espainia, 1874-1931)|Borboien lehenengo berrezarkuntzak]] [[1874]] eta [[1931]] artean iraun zuen [[berrezarkuntza]] da, hots, [[Arsenio Martínez-Campos]] militarra buru zuen [[estatu-kolpe|estatu kolpetik]] hasita [[Espainiako Bigarren Errepublika]] aldarrikatu artekoa. 1874ko Borboi berrezarkuntzak Alfontso XII eta XIII.a eraman zituen erregetzara, hurrenez hurren. 1876ko Konstituzioaren jite liberaleko erregimen berriak, [[Antonio Cánovas del Castillo|Canovas del Castillok]] diseinatu eta zuzenduak, Gobernuan txandakatzen ziren bi alderdiko sistema bat ezarri zuen, axalez bakarrik itxura demokratikoa zuen sistema klientelista. Probintzia Baskongadoetako foruak bertan behera utzi zituzten 1876an bertan, Hego Euskal Herria militarki okupatuta zegoela.
 
Nazioarteko sare finantzarioek estutu egin zituzten elite politiko eta ekonomikoekin zituzten harremanak, [[Industria Iraultza|industria garapen handia]] gertatu ahala, burdinbidearen epelean. Crédito Mobiliario eta, bereziki, SEMIren epelean, industria dinamika garrantzitsuak sortu ziren, hala nola [[Société Minière et Metallurgique Peñarroya]] eta, [[Río Tinto Company Limited]] konpainia indartsuak eta Almadengo meatzeak (haien bidez, jabeek, Rothshild Etxeak, munduko merkurio monopolioa eskuratu zuen). Urte hauetan, egonkortasun politiko erlatiboa lortu zen.
 
1897ko abuztuan, [[Cánovas del Castilloren erailketa|Canovas del Castillo hil zuten Arrasaten]], Bartzelonako langile protesten zapalkuntza latzaren ondoren. 1898an, Espainiak bere azken koloniak galdu zituen, oihartzun psikologiko handiko gertaerak. Larritu egin ziren protesta egiten zuten langileen eta Kataluniako zein Euskal Herriko mugimendu nazionalisten kontrako neurriak, aldi berean espainiar nazionalismoa harrotuz. Gobernuko txandakatze sistema bertan behera geratu zen, eta desegonkortasun aldi berri bat hasi zen.