Espainiako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t osatu
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
128. lerroa:
[[1843]]ko azaroan [[Baldomero Espartero|Espartero]] erbesteratu ondoren [[Elisabet II.a Espainiakoa]]ri adin nagusitasuna eman zioten, hamahiru urte baino ez zituen arren. Erregealdi honetan izaera zentralista zuen estatu liberala finkatuko zen behin betiko, alderdi moderatuak izan baitzuen boterera erregealdi osoan, bi urteko progresistan izan ezik. Hego Euskal Herrian foru sistema erregimen konstituzional berrira egokitzeko negoziazioek aurrera jarraitu zuten.
 
1855 eta 1856an, liberalizaziorako eta atzerriko inbertsioa onartzeko lege erabakigarriak eman ziren, tartean zela [[Burdinbidearen Lege Orokorra]]. Burdinbide sarearen lehiaren abiapuntua izan zen, hura sustatzeko konpainia berri handien sorrerarekin batera: [[Madriletik Zaragoza eta Alacanterako Burdinbide Konpainia|MZA]] eta [[Crédito Mobiliario]] ([[Norteko Konpainia]]). 1857an, [[Banco de Bilbao]] sortu zen. Finantzen kapitalismoaren garapen handiaren aldia izan zen. Ordutik eta 1936 arte, [[Rothschild|Rothschild Etxearen]] sareak eragin politiko eta ekonomiko berezia izan zuen orduko espainiar elite politiko eta ekonomikoen artean.<ref>López-Morell, Miguel A. (2015), 417. or.</ref>
 
=== Seiurteko demokratikoa ===