Teodoro Hernandorena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
20. lerroa:
 
Teodoro Hernandorena Zaragozan euskaltzaletu eta Donostian eta [[Bilbo|Bilbon]] abertzaletu zen. [[Bigarren Errepublika Hego Euskal Herrian|Bigarren Errepublikaren]] atarian, [[Euzko Gaztedi|Euzko Gaztedin sartzea erabaki zuen. [[Hernani|Hernanin]] [[1931]]n [[Abertzaletasun|abertzaletasunaren]] aldeko lehen [[Hitzaldi|hitzaldia]] eman zuenetik, geraezina gertatu zen haren ibilbide politikoa [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|36ko gerra]] heldu bitarte, [[Jose Ariztimuño|Jose Ariztimuño "Aitzol"]] apaizaren ondoan gehienetan.
[[File:Hernandorena mitina.jpg|thumb|Hernandorena hizlari Donostian, 1933ko Lehen Aberri Egunean. (Kutxa Fototeka)]]
Berehala [[Euzko Gaztedi|EGIko]] [[lehendakari]] izendatu zuten <ref>{{Erreferentzia|url=http://www.argia.com/argia-astekaria/2138/ipar-hego-lokarria/osoa | egunkaria =[[Argia (aldizkaria)|Argia]]| izenburua= Ipar-Hego lokarria | izena = Urko | abizena= Apaolaza | alea= 2138 | data = 2008-05-25}}</ref> eta [[Jose Antonio Agirre]] lehendakariarekin eta [[Telesforo Monzón|Telesforo Monzonekin]] batera mitinlari eta antolatzaile modura nabarmendu zen, euskaraz beti. [[Azkoitia|Azkoitiko]] [[1932]]ko [[Mitin|mitinean]] zin egin zuen: ''“de hoy en adelante no hablaré más que en euskera”''. Hernandorenaren ardura izan zen, besteak beste, [[1933]]ko [[Aberri Eguna|Aberri Egunaren]] prestaketa, ospatzen zen bigarrena, ''"Euzkadi‐Europa"'' lemapean.