Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
31. lerroa:
 
== Indarrak ==
Gerra hasi zelarik, 9.000 soldadu zituen [[Mendebaldeko Pirinioetako Armada|Mendebaldeko Pirinioetako frantziar armadak]], [[infanteria]]ko 14 batailoi eta erdi, infanteria arineko batailoi bat, 18 konpainia aske, eta [[artilleria]]ko 15 konpainiatan antolaturik.<ref name="francemil"/> Ipar Euskal Herriko konpainia askerik garrantzitsuenak [[Euskal Ehiztariak]] izan ziren, 1793ko udaberrirako 10 baitziren, horietako zortzi [[Nafarroa Behere]]ko mugaldean hedatuak. Boluntarioz osaturik zeuden, eta hasieran muga zaintzea zuten eginbeharra.<ref name="hedatuz">{{erreferentzia| izena= Jean|abizena= Etcheverry-Ainchart |url=http://hedatuz.euskomedia.org/3206/1/08207216.pdf | izenburua =La Vallée de Baïgorri sous la Révolution |sartze-data=2018-11-10 |argitaletxea= Eusko Ikaskuntzaren VIII. Kongresua (8. 1954. Baiona, Uztaritze), Donostia, Eusko Ikaskuntza, 2003, 207-216. orrialdeak, ISBN: 84-8419-932-0, hedatuz.euskomedia.org}}</ref><ref name="manex">{{erreferentzia| izena= Manex|abizena= Goienetxe |url=https://www.jakin.eus/show/5ece003a69cf25d9df3c40cc6481137b71c7937b | izenburua =Frantziako iraultza eta Euskal Herria, kronologiaren harian |sartze-data=2018-11-9 |argitaletxea= Jakin 51, 1989ko martxoa-apirila, 55-67. orrialdeak, jakin.eus}}</ref> Ondoko hilabeteetan frantziar soldaduen kopurua emendatuz joan zen, Konbentzioak errekrutatze masiboa ({{lang-fr|Levée en masse}}) agindu baitzuen 1793ko abuztuan; horri esker, 1794an 60.000 gudari zituen Mendebaldeko Pirinioetako armadak.<ref name="balparda">{{erreferentzia| izena= Gregorio|abizena= Balparda |url=http://hedatuz.euskomedia.org/746/1/01715734.pdf | izenburua =Bosquejo histórico |sartze-data=2018-11-26 |argitaletxea= hedatuz.euskomedia.org}}</ref> Buruzagitzan aldaketa franko izan zen; [[Joseph Servan|Servan]] (1793ko maiatza-uztaila), [[Jacques Léonard Muller|Muller]] (1793ko urria-1794ko abuztua) eta [[Bon-Adrien Jeannot de Moncey|Moncey]] (1794ko iraila-1795eko urria) jeneralek iraun zuten gehien karguan.