Solido molekular: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
1. lerroa:
'''Kristal molekularretan''' errepikatzen den unitatea [[karga]]rik gabeko [[molekula]] osoa da ([[gas noble]]en kasuan izan ezik, non [[atomo]]ak diren). Kristal-egituran molekulak molekulen arteko interakzioen bidez lotzen dira: [[vanVan der Waalsen indarraindar]]krak edo [[Hidrogeno zubi|hidrogeno-lotura]]k. Oro har, indar horiek ahulagoak dira beste solido motetan aurkitzen ditugunak baino.
 
Elementuen artean, inguruneko tenperaturan gas diren elementuek solido molekularrak ekoizten dituzte, zeinetan molekula, gas nobleetan izan ezik, X<sub>2</sub> formakoa baita. Likido edo solido diren beste elementu batzuk solido molekular moduan lortzen dira: bromo, iodoa, astatoa, fosforo zuria (P<sub>4</sub>) eta sufrea (S<sub>8</sub>).
5. lerroa:
Konposatuei begiratzen badiegu, giro-tenperaturan gasak edo likidoak diren ia konposatu guztiek solido molekularrak sortzen dituzte: CO<sub>2</sub>, SO<sub>2</sub>, NH<sub>3</sub>, HCl, CH<sub>4</sub>, besteak beste, eta baita konposatu organiko guztiak ere
 
== Propietate orokorrak ==
 
Partikulen arteko indarren ahultasuna dela eta, solido molekularren propietateak bereziak dira:
22. lerroa:
* Disolbagarritasuna solidoaren eta disolbatzailearen izaeraren menpe dago; oro har, substantzia polarrak disolbatzaile polarretan disolbatzen dira, eta substantzia apolarrak, disolbatzaile apolarretan.
 
== Egiturak ==
 
Egitura aztertzerakoan, solido-egoerari eusteko dagoen interakzio mota aintzakotzat hartu behar da: van der Waalsen indarrak ez-direkzionalak dira, hidrogeno-loturak, berriz, norabide zehatz batean gertatzen dira.
 
=== Van der Waals ===
Partikulak molekularen formak uzten duen ahalik eta formarik trinkoenean paketatzen dira. Hori dela eta, gas nobleen kasuan, non partikulak atomo esferikoak diren, paketatze kubiko trinkoa edo hexagonal trinkoa lortzen dira.
35. lerroa:
[[Fitxategi:Van der waals.png|1000PX|thumb|erdian|I<sub>2</sub> eta S<sub>8</sub>-ren egiturak]]
 
=== Hidrogeno-lotura ===
 
[[Hidrogeno zubi|Hidrogeno-loturak]] zuzenduak direnez, lotura horien norabideek solidoaren egitura mugatzen dute.
Izotza aztertuko da. Izotzean oxigeno bakoitza lau hidrogenori lotuta dago tetraedro baten norabideetan. Dena dela, tetraedro hori distortsionatua da bi hidrogeno σ-lotura kobalentearen bidez (motzagoa eta sendoagoa) lotuta daudelako, eta beste biak, berriz, H-loturaren bidez (luzeagoa eta ahulagoa). Tetraedroak era desberdinetan ordena daitezke izotzaren forma alotropikoak emanez.
43. lerroa:
[[Fitxategi:Hidrogeno loturak.png|400px|thumb|erdian|Hidrogeno loturen adibideak]]
[[Fitxategi:Izotzaren egitura.png|100px|thumb|Izotzaren egitura]]
 
 
Izotzaren egitura berezi horretan datzate solido horren ezaugarri bereziak; adibidez, ur likidoa baino dentsitate txikiagokoa izatea. Izotzaren egitura ur likidoarena baino zabalagoa da, H-loturak hedatzean kanal-formako zuloak sortzen direlako, eta bolumen handiagoa betetzen da. Hori dela eta, izotza ez da ur likidotan murgiltzen, gainazalean geratzen da. Lakuetan eta halakoetan izozten dena gainazala da. Izotzak, isolatzaile moduan, azpiko ur likidoa babesten du.
 
== Bibliografia ==
 
* Simon, A.; Peters, K. (1980). "Single-Crystal Refinement of the Structure of Carbon Dioxide". Acta Crystallogr. B. 36: 2750–2751. doi:10.1107/s0567740880009879.
95 ⟶ 94 lerroa:
* K (2011). "Ab initio electronic structure of solid coronene: Differences from and commonalities to picene". Physical Review B. 84. arXiv:1105.0248. Bibcode:2011PhRvB..84b0507K. doi:10.1103/physrevb.84.020507.
* O. Gunnarsson (1997). "Superconductivity in Fullerides". Reviews of Modern Physics. 69: 575. arXiv:cond-mat/9611150. Bibcode:1997RvMP...69..575G. doi:10.1103/RevModPhys.69.575.
 
[[Kategoria:Solidoak]]
[[Kategoria:Konposatu kimikoak]]