«Solido»: berrikuspenen arteko aldeak

55 bytes added ,  Duela 2 urte
ez dago edizio laburpenik
t
Egoera '''solidoa''' [[deformazio]]arekiko eta [[bolumen]] aldaketekiko erresistentea den [[materiaren egoera]] bat da. [[Presio]]a konstante mantenduz eta [[tenperatura]] baxuan, solidoek gehienetan [[kristal-egitura]]k osatzen dituzte. Horri esker, [[indar]]rak jasan ditzake itxura batean deformatu gabe. Hortaz, multzo zurrunak, konprimiezinak, gogorrak eta erresistenteak izan ohi dira. Bolumen konstantea daukate eta ez dira hedatzen.
 
== Solido kristalinoakmotak lotura kimikoaren arabera ==
=== Solido kristalinoak ===
{{sakontzeko|Solido kristalino}}
 
'''Solido kristalinoa''' [[gelaxka-unitate]] deritzon egitura elementaletik eratorritako solidoa da. Solido hauek [[sistema kristalino]] ezberdinetatik eratortzen dira eta [[kristalografia]] da sistema hauek aztertzen dituen zientziaren arloa. Laburki, solido kristalinoa partikulak ordenatuta dituen solidoa da.
 
=== Solido metalikoak ===
{{sakontzeko|Solido metaliko}}
 
[[Fitxategi:Elementuaren forma alotropikoaren araberako sailkapena.png|500px|thumb|erdian|Elementuaren forma alotropikoaren araberako sailkapena]]
 
=== Solido ionikoak ===
{{sakontzeko|Solido ioniko}}
 
Lotura ionikoak ekarpen elektrostatikoa duenez, sendoa da, eta ez du norabide nagusirik, izaera kobalente oso handia ez bada. Lotura ionikoaren sendotasuna ioien tamaina eta kargarekin aldatzen da. Zenbat eta ioiak txikiagoak izan, elkarrengana gehiago hurbil daitezke eta indar elektrostatikoa sendotu egiten da. Ondorio bera du [[ioi]]en [[karga]] handitzeak.
 
=== Solido kobalenteak ===
{{sakontzeko|Solido kobalente}}
 
[[Fitxategi:Solido kobalenteak eratzen dituzten elementuak eta forma alotropikoak.png|500px|thumb|erdian|Solido kobalenteak eratzen dituzten elementuak eta forma alotropikoak]]
 
=== Solido molekularrak ===
{{sakontzeko|Solido molekular}}