Chinua Achebe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
5. lerroa:
Jaiotzez, Albert Chinualumogu Achebe bezala inskribatua, gaztea zela izena aldatu zuen; Chinua aukeratu zuen [[igbo]] izen klasikoa dena. Ama eta arrebeei esker, iboen ahozko literatura ezagutu zuen. Eskolan nabarmendu zen ikasle gisa. 1948an Nigeriako lehenengo unibertsitatean, University College delakoan(egun, Ibadán Unibertsitea), orduan Londoneko Unibertsitatera atxikita, medikuntza ikasteko beka eskuratu zuen. Halere, ibilbidea aldatu eta literatura ikasten hasi zen aurrerantzean. Garai hartan hasi zen idatzitako ipuinak argitaratzen.
Letretan lizentziatutakoan, irakasle gisa aritu zen hilabete batzuk eta gero irratian hasi zen lanean, [[Lagos|Lagosen]] testuen edizioan eta saioak prestatzen batik bat.
Ondoren, 1956an Londresera joan zen BBCn prestakuntza hartzera. Itzulitakoan NBC irratian gora egin zuen eta 'Voice of Nigeria'agenzia sortu eta zuzendu zuen. 1961 urtean Christiana Chinwe (Christie) Okoli andrearekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten. 1967-1970 urteen artean, [[Nigeriako gerraGerra zibilaZibila]] izan zen eta Achebek [[Biafra|Biafrako errepublika]] sezesionistaren alde engaiatu zen. Afrika eta Europan zehar bidaiatu zuen urte horietan, errepublika berriaren aldeko lanak egiten nazioartean. Literatura alorrean, poesia landu zuen etapa honetan.
1972tik 1976ra bitartean, Amerikako Estatu Batuetako zenbait unibertsitateetan irakasle gisa jardun zuen. Egoera baretu zenean, Nigeriako Unibertsitatera itzuli zen, baina pasaportea kendu zioten.
1990an auto istripu baten ondorioz, elbarri geratu zen.