Serbia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
74. lerroa:
=== Burujabetasuna ===
 
Burujabetasunaren aldeko matxinadak 1804an hasi ziren. XVIII. mende bukaerako [[Otomandar Inperioa]]ren gogorkeriarekin ernegaturik, haren beheraldiaz, eta [[Errusia]] ortodoxoen alde jarri zela baliatuz, [[Serbiako Iraultza|hasi zen matxinada]], [[Karađorđe]] edo Jorge ''Beltza'', zerri-tratuan aberastutako nekazaria buru izan zuela. Belgrad eta [[Smederevo]] hartu ere egin zituzten matxinatuek, baina 1812an, [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] aurkako gerrarekin, Errusiaren laguntza galdu zutenean matxinadak ere porrot egin zuen.
 
1815ean berriz ekin zioten matxinadari eta 1817an turkiarrek [[Morava ibaia]]ren behealdeko ibarrean [[Serbiako printzerria|printzerri autonomoa]] onartu zuten, zergak pagatzearen eta turkiar gudaroste batzuk han geratzearen truke; matxinada horien buruzagi izan zen [[Miloš Obrenović]] printze hautatu zuten batzar batean. Serbiako mugei eta printzearen oinordekotza eskubideari buruz hainbat tirabira izan ondoren, eta zenbait matxinadari esker, Serbia autonomoaren mugak hedatuz joan ziren, eta azkenik, 1876an, gerra deklaratu zion Turkiari. Errusiak hartan eskaini zion laguntzari esker, Serbia estatu burujabe gisa ezagutu behar izan zuen Turkiak, [[Berlingo ituna (1878)|Berlingo batzarrean (1878)]].