Halterofilia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Testu sakonagoa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Susana Davila, 100kg (Argazkia- Isaac Morillas).png|thumb|467x467px|''Susana Davila, 100kg (Argazkia: Isaac Morillas)'']]
[[Fitxategi:Weightlifting.jpg|thumb|300px|Pisuak altxatzen.]]
Halterofilia (ingelesezko "weightlifting") ahalik eta kilo gehienez osatutako barra lurretik buru gainera jasotzea helburutzat duen [[Kirol olinpiko|kirol olinpikoa]] da eta hau praktikatzen duten kirolariei halterak deitzen zaie<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Halterofilia {{!}} Qué es, historia, ejercicios, categorías, material, equipación|hizkuntza=es-ES|data=2017-10-27|url=https://www.euston96.com/halterofilia/|aldizkaria=Euston96|sartze-data=2019-04-02}}</ref>.
'''Halterofilia''' edo '''pisu altxatze olinpikoa''' ahal bezain beste pisu barra batean altxatzean datzan kirol bat da. Barra horren muturretan, disko batzuk jartzen dira, eta, disko horien pisuen batuketak adierazten duen pisua altxatu behar da. Multzo honi, ''haltera'' deritzo.
 
BiKirol lehiaketahorretan motabi daudeariketa aurki ditzakegu: alde batetik, [[abiadaAbiada (halterofilia)|abiada]] (''snatch'') eta, beste aldetik, [[biBi denbora (halterofilia)|bi denbora]]. Lehenean,(''clean etenikand gabe,jerk''). barra,Lehenengoaren lurretik,helburua besoakbarra guztiz luzatuta,lurretik buru gainera igomugimendu beharbatean altxatzea da mugimendueta, bakarbigarrenean, batean. Bigarreneanaldiz, bestebere hainbesteizenak eginesaten beharduen da,moduan bainabi diferentziadenboratan batekinegiten da: Besoak,lehendabizikoa barrarekin,lurretik sorbalda gainera eta bigarrena sorbaldetatik buru gainera luzatueta aurretik,bietan barragorputzaren bera,estentsio sorbaldenosoa altueraralortu altxatzenbehar da.
 
Hori guztia egiteko, atleten aldetik indar psikologiko eta fisikoa izateaz gain, teknika, abiadura eta zehaztasun handia ere behar da. Hau lortzeko gorputza modu funtzionalean entrenatu behar da, indar esplosibo eta teknika egokiena erabiliz ahalik eta pisu gehien altxatu ahal izateko <ref name=":1" />.
[[Europa]]n garatu zen kirol hau [[XIX. mendea]]n, lehenagoko garaietan aurrekariak badituen arren, Antzinako Olinpiar Jokoetan, adibidez. [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoetako]] egitarauko zati da [[1896ko Udako Olinpiar Jokoak|1896ko Atenasko Udako Olinpiar Jokoetatik]], baina [[1908ko Udako Olinpiar Jokoak|1908an]] desagertu zen eta, ondoren, berriz agertu zen [[1920ko Udako Olinpiar Jokoak|1920koetan]]. [[2000ko Udako Olinpiar Jokoak|2000]]. urtean, [[Sydney]]ko Olinpiar Jokoetan, egitarau olinpikoan sartu zen emakumezkoen proba.
 
Halterofilia [[Erdialdeko Europa|Europa Erdialdean]] [[XIX. mendea|XIX. mendean]] garatu zen, izan ere, garai horretan tabernetan indar erakusketak egiteko ohitura zegoen, ertz bakoitzean bola bat zuten barrak erabiliz. Mende horren bukaeran esklusiboki zirkuko profesionalek praktikatzen zuten, baina geroago ''amateur'' mailan jarduten hasi ziren. Kirol olinpikoa izatera pasatu zen [[1896. urteko Atenasko Joko Olinpikoetan]], baina gizonezkoentzat bakarrik, emakumezkoen modalitatea ez baitzen [[2000. urteko Sidney-ko Joko Olinpikoetara]] arte sartu.
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
 
Espainako Estatu mailan izan diren lehenengo haltera olinpikoak Jose Luis Izquierdo eta Rodriguez Lafuente izan ziren [[1960ko Joko Olinpikoetan]] eta horien ondoren Francisco Mateos eta Joaquin Valle etorri ziren, besteak beste <ref name=":0">{{Cite web|url=https://web.archive.org/web/20100519080210/http://www.telefonica.net/web2/halterofilia/historia/h|izenburua=Historia de la Halterofilia|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>.
* [[Harri-jasotze|Harri jasotzea]]
 
=== Historia ===
{{Kirol zirriborroa}}
Halterofilia kirolik zaharrenetarikoa da, izan ere, bere jatorria [[Txinako Herri Errepublika|Txina]]<nowiki/>n dago [[K.a 3600. urtean]] non enperadoreek indar ariketak praktikatzen zituzten.
 
[[Chow dinastian]] eta [[Antzinako Grezia|antzinako greziar]]<nowiki/>ren garaian ere baditugu zenbait aztarna. Lehenengoan, soldaduek armadaren parte izateko pisu zehatz bat altxatu behar zuten, eta, bigarrenean, greziarrek [[Luzera jauzi|luzera jauzia]]<nowiki/>k egiteko gainean pesak eramaten zituzten, horrek jauzia hobetuko zuen usteaz. Gainera, haltera hitza grekoko "''hallomai''" hitzetik dator eta "jauzi egin" esan nahi du.
 
Historialari gehienek pisu altxaketaren aitzindaritzat [[Crotonako Milon]] borrokalari greziarra dute. [[K.a VI. mendean]] Grezia “Indarraren Garaia” izenaz ezagutzen zen eta bertan ezarri ziren gaur egungo halterofiliaren oinarriak.
 
XIX. mendean, gehienbat Europa Erdialdean, tabernetan indar erakusketak egiteko ohitura zegoen, egiteko alde bakoitzean metalezko bola bat zuten burdinazko barrak erabiltzen zirela. Mende bukaeran halterofilia zirkuko profesionalek esklusiboki praktikatzen zuten (aipagarrienak [[Saxon anaiak]]) eta aurrerago amateur mailan jarduten eta kluben arteko lehiaketak egiten hasi ziren <ref>{{Cite web|url=https://web.archive.org/web/20100519080210/http://www.telefonica.net/web2/halterofilia/historia/historia.htm|izenburua=Historia de la Halterofilia|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
1896an Atenasen ospatu zen lehenengo Joko Olinpiko Modernoan (halterofilia horren parte izan zen) non [[Launceston Elliot]] ingelesa gailendu zen esku batekin 71kg altxatu ondoren. [[1900. Urtean|1900. urtean]] ez zen lehiaketarik ospatu. [[1904ko Saint Louiseko|1904ko Saint Louiseko Joko Olinpikoetan]] [[Pericles Kakousis]] greziarrak 111,67kg altxatu zituen.
 
Lehiaketa gabeko zortzi urteren ondoren, [[1920ko Amberesko Joko Olinpikoetan]] berriz ere gehitu zen lehenengo aldiz, atletak pisuaren arabera sailkatu ziren: luma, arina, ertaina, erdi pisutsua eta pisutsua. [[1928an Amsterdamen]] hiru modalitate ezarri ziren, abiada, garapena eta bi denbora. Urte batzuk geroago, [[1972an Munichen]], bi kategoria berri gehitu ziren: eulia eta oso pisutsua.
 
1987an emakumezkoen lehenengo halterofilia txapelketa ospatu zen eta 1997an [[Olinpiar Batzordeak]] emakumeek [[Olinpiar Jokoak|Joko Olinpiko]]<nowiki/>etan parte hartzea onartu zuen. Garai horretan kategoriek aldaketa ugari jasan zituzten baina gaur egun gizonezkoetan zortzi eta emakumezkoetan zazpi kategoria aurki ditzakegu.<ref name=":0" />
 
1905ean Parisen Nazioarteko Federazioa sortu zen eta hamalau herrialdek osatzen zuten, hortik abiatuta Federazio Nazionalak sortuz.
 
1920an Nazioarteko Halterofilia Federazioa ezarri zen gaur egun International Weightlifting Federation ([[Intern|IWF]]) izenaz ezagutzen duguna eta hainbat herrialdeko federazioez osatuta dagoena. Entitate horren helburua nazioarte mailan egiten diren halterofilia topaketak kontrolatu eta erregulatzea da, errekorrak homologatzeaz gain.<ref>{{Cite web|url=http://www.iwf.net|izenburua=International Weightlifting Federation (IWF)|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
Lehiaketetako irabazleak urtez urte aldatzen joan dira:​ mende hasieran [[Austria]], [[Alemania]] eta [[Frantzia]] gailentzen ziren, ondoren [[Egipto]] eta urte batzuen ondoren [[Ameriketako Estatu Batuak]]. 1950eko eta hurrengo hamarkadetan [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasune]]<nowiki/>ko atletak gailendu ziren eta beraien aurkaririk nagusiena [[Bulgaria]] izan zen. 90. hamarkadaren erditik aurrera, ordea, [[Turkia]], [[Grezia]] eta [[Txinako Herri Errepublika|Txina]] nagusitzen dira, gizonezko kategorian [[Georgia]] eta emakumezkoetan Txina, zehazki. Hala eta guztiz ere, orokorrean, [[Europa]] da mundu mailako kontinenterik indartsuena.
 
=== Lehiaketetako kategoriak ===
Lehiaketak emakumezko eta gizonezko kategorietan banatzen dira eta, aldi berean, gorputzaren pisuaren araberako azpikategoriak daude. Gaur egun Nazioarteko Halterofilia Federazioak (NHF) 2018ko udan onartutako kategoriak daude indarrean:
 
==== Emakumezkoen kategoriak ====
 
==== NHF-ko kategoriak ====
 
* -45 kilogramo (99 lb)
* -49 kilogramo (108 lb)
* -55 kilogramo (121 lb)
* -59 kilogramo (130 lb)
* -64 kilogramo (141 lb)
* -71 kilogramo (157 lb)
* -76 kilogramo (168 lb)
* -81 kilogramo (179 lb)
* -87 kilogramo (192 lb)
* 87 kilogramo edo gehiago (191 lb+)
 
'''Kategoria olinpikoak'''
 
* -49 kilogramo (108 lb)
* -55 kilogramo (121 lb)
* -59 kilogramo (130 lb)
* -64 kilogramo (141 lb)
* -76 kilogramo (168 lb)
* -87 kilogramo (192 lb)
* 87 kilogramo edo gehiago (191 lb+)
 
==== Gizonezkoen kategoriak ====
 
==== NHF-ko kategoriak: ====
 
* -55 kilogramo (121 lb)
* -61 kilogramo (134 lb)
* -67 kilogramo (148 lb)
* -73 kilogramo (161 lb)
* -81 kilogramo (179 lb)
* -89 kilogramo (196 lb)
* -96 kilogramo (212 lb)
* -102 kilogramo (225 lb)
* -109 kilogramo (240 lb)
* -109 kilogramo edo gehiago (240 lb+)
 
'''Kategoria olinpikoak:'''
 
* -61 kilogramo (134 lb)
* -67 kilogramo (148 lb)
* -73 kilogramo (161 lb)
* -81 kilogramo (179 lb)
* -96 kilogramo (212 lb)
* -109 kilogramo (240 lb)
* -109 kilogramo edo gehiago (240 lb+)
 
=== Ariketak ===
 
==== [[Abiada (halterofilia)|Abiada]] ====
Lehiaketako lehenengo ariketa da, barra lurretik buru gainera mugimendu batez altxatzean oinarritzen eta bi modalitateen artean teknikoena dena.
 
Barra plataforma gainean eta altxatzailearen aurrean horizontalki jarrita hasten da eta atletak eskuak pronazioan izanik helduko du. Horren ondoren  barra mugimendu baten bidez plataformatik buru gainera altxatu beharko du barra jarraikortasunez gorputz osotik pasatuz eta hau estentsioan geratuz.
 
Barra buru gainean mantendu behar da hiru epaileetako batek “lurra” esan arte, bestela altxaldia ez da baliozkotzat joko.
 
==== [[Bi denbora (halterofilia)|Bi denbora]] ====
Lehiaketako bigarren ariketa da eta bere izenak esaten duen moduan bi denboratan egiten den modalitatea da eta fase bi daude: lehenengoa lurretik sorbalden gainera (clean) eta, bigarrena, berreskuratu ondoren sorbaldetatik buru gainera (jerk) egiten dena da.
 
Modalitate honetan ere barra plataforma gainean eta altxatzailearen aurrean horizontalki jarririk hasten da eta atletak eskuak pronazioan jarririk helduko du, abiadako zabalera baino estuago. Ondoren, lurretik sorbaldarako eta sorbaldetatik buru gainerako bi mugimenduak egingo ditu eta honetan ere gorputz osoa estentsioan geratu behar da barra epaileak "lurra" esan arte hor mantenduz.
 
=== Janzkera ===
- Oinetakoak: orokorrean larruzkoak izaten dira eta horren atzealdean takoia dute egonkortasuna emateko eta lesioak ekiditeko.
 
- Maillot-a: likrazko jantzia da, atletari erosotasuna emango diona.
 
- Belaunekoak: belauneko lesioak edo minak ekiditeko erabiltzen dira.
 
- Gerrikoa: bizkarreko beheko aldean gainkarga dagoenean edo hauek ekiditeko gerrian jartzen da.
 
- Eskumuturrekoak: eskumuturreko giltzadura babesteko.
 
- Uhalak: lehiaketetan debekatuta daude baina entrenatzeko erabiltzen dira, helduera hobea lortzeko.
 
- Magnesio-hautsak: esku eta sorbaldetan ematen diren hautsak dira labanketak saihesteko eta, aldi berean, helduera hobetzeko.
 
=== Erreferentziak ===
<references />
[[Kategoria:Halterofilia| ]]