Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
[[ETA]]rekin lotura zuelakoan eta mugimendu horretako erakunde horietako askok ilegalak izanda eta bere partaideak gartzelan egonda, 2000. hamarkadan '''ENAM'''en ordez, alderdi eta mugimendu honen partaideak '''Ezker Abertzalea''' izena hobesten hasi zen. Nahiz eta [[Ezker Abertzalea]] izena esan nahi zabalagoa izan, gaur egun askotan '''ENAM''' izenaren ordez erabiltzen da.
 
== Historia ==
[[Franco]] hil eta gutxira, [[Koordinadora Abertzale Sozialista|KAS]] plataforma politikoaren ideiak ontzat hartu zituen talde eta erakunde ugarik ENAMen partaide egin ziren edo bere inguruan sortusortzen joan ziren.
 
[[Hego Euskal Herria]]ren autogobernu osoa lortzeko egitura juridiko eta politiko berrien aldeko mugimendu soziopolitikoa, [[Gernikako Estatutua]]ren eta [[Nafarroako Foru Hobekuntza]]ren bidezko egituratze autonomikoari eskas iritzi eta hura gainditzea helburu zuenzuten. Ezker abertzalearen zati nagusienak sortutako terminoa zen eta nagusiki Hego Euskal Herrian erabiltzen zen.
 
Izen honen teoriaren atzean, 1960. eta 1970. hamarkadako mugimendu politikoak zeuden. Hala nola Frantziako [[1968ko maiatza]]ren edo [[Aljeriako Independentzia Gerra|Algeriako independentziako gerraren]] ideia batzuk hartu zituzten helburu politikoak lortzeko. Ikuspuntu hau erabiliz, ez zen nahikoa alderdi politiko bat, guda talde bat edo eta sindikatu bat eratzea helburu horiek lortzeko. Mugimendu berdinean antolatutako "herri oso bat martxan" behar zen. Hasiera batean [[KAS]]ek koordinatuta, politikoki [[Herri Batasuna]] alderdiaren inguruan antolatu zen baina talde edo erakunde bakoitzak bere autonomia zuen.